254. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

309/2022 ebazpena, azaroaren 30ekoa, Iruñeko Udal Haur Eskolen Erakunde Autonomoko Lehendakaritzarena, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion 47 lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onartzen duena, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

EBATZI DUT:

1. Deialdia eta bere oinarriak onartzea, zeinen lanpostuak eta haien ezaugarriak I. eranskinean zehazten baitira.

2. Deialdi hau, oinarriak eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko azaroaren 30ean.–Presidentea, Fernando Sesma Urzaiz.

DEIALDIA, IRUÑEKO UDALAREN HAUR ESKOLEN ERAKUNDE AUTONOMOAREN ZERBITZURA ARITZEKO ALDI BATERAKO ENPLEGUA EGONKORTZEKO ETA FINKATZEKO EZOHIKO PROZESUARI DAGOZKION 47 LANPOSTU HUTSAK MEREZIMENDU-LEHIAKETAREN BIDEZ BETETZEKO, ENPLEGU PUBLIKOAN BEHIN-BEHINEKOTASUNA MURRIZTEKO NEURRIAK EZARTZEN DITUEN 20/2021 LEGEAN XEDATUTAKOAREN ARABERA.

Deialdi hau eginen da aplikatu beharreko araudian xedatutakoari eta oinarri hauetan ezartzen denari jarraikiz:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da, lehia askearen, berdintasunaren, merezimenduaren, gaitasunaren eta publikotasunaren printzipioak betez, eta merezimendu-lehiaketa bidezko prozeduraren bitartez, I. eranskinean zerrendatutako 47 gehieneko plaza kopuru bat betetzea Iruñeko Udalaren Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren zerbitzura aritzeko, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legearen babesean egiten den aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuaren barruan. Behin betiko lanpostu kopuru zehatza eta lanpostu-zenbakien identifikazioa, baldintzak eta araubide juridikoa lanpostu hutsak hautatzeko unean onetsiko dira, xede horretarako deitutako lekualdatze-lehiaketak ebatzi ondoren, hala dagokionean.

1.2. Lanpostu bakoitzak hautapen-prozesu independentea izanen du, eta ebazpen honetan ezarritako oinarrien arabera arautuko dira.

1.3. Eskainitako lanpostu guztiak txanda irekiaren bidez beteko dira, eta ez da egonen igoera txandarik, ez eta desgaitasuna dutenendako edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeendako lanpostuen erreserbarik ere.

1.4. Deialdi honen bidez izendatzen diren izangaiek beren lanpostuari dagozkion eginkizunak beteko dituzte, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hura garatzeko araudian ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte, eta I. eranskinean zehaztutako mailan sailkatuta geldituko dira.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Prozedura hau gauzatzeko, honako hauetan xedatutakoa beteko da: 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurriena; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duena; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; 7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen Oinarriei buruzkoa; aplikatzekoak diren gainerako arauak, eta deialdi honen oinarriak.

3.–Baldintzak.

3.1. Merezimendu-lehiaketan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo Europako Erkidegoak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio langileen zirkulazio librea aplikagarria duen eremuko estatu batekoa.

Espainiako nazionalitatea, Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunak sinatutako beste estatuetako nazionalitatea duten herritarren ezkontideek ere parte har dezakete, betiere, zuzenbidez bereizita ez badaude, eta, orobat, beren ondorengoek eta ezkontideenek –zuzenbidez bereizita ez badaude–, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo adin horretatik gorakoak izanda haien kargura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) I. eranskineko ezaugarrien taulan zehazten den titulua izatea, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean lortzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Behar besteko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar dituen eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Euskara jakitea betekizun gisa duen lanpostu batera sartu nahi izanez gero, lanposturako eskatutako maila egiaztatzen duen titulu edo egiaztagirietako bat eduki beharko da, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailekin bat, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari-kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean jasota daudenetako bat, edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa.

g) Europar Batasuneko hizkuntza jakitea betekizun gisa duen lanpostu batera sartu nahi izanez gero, lanposturako eskatutako maila egiaztatzen duen titulu edo egiaztagirietako bat eduki beharko da, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan eskatutako mailekin bat, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari-kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean jasota daudenetako bat, edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa.

h) I. eranskinean hala zehazten bada, eta Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenarik jaso ez izana sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik edo gizakien salerosketarengatik.

Abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuak araututako Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatibo baten bidez egiaztatuko da betekizun hori.

i) Ezin izanen dute parte hartu Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan deialdiaren xede den lanpostuan langile finko gisa ari diren langileek.

Baldintza hori betetzen ez duten pertsonak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geratuko dira haien jarduketa guztiak, beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna ezertan galarazi gabe.

3.2. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte aurreko baldintza horiek. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean eduki beharko dira, eta indarrean egon beharko dute lanpostuaren jabetza hartu arte, ezertan galarazi gabe 3.1.f. apartatuan ezarritakoa.

4.–Eskabideak, tasak eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

4.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak telematikoki aurkeztu beharko dira http://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/ webgunearen bidez, deialdi honi dagokion aipamenean.

4.3. Tasak.

Parte hartzeagatik eta espedientea formalizatzeagatik ordaindu beharreko tasa honako hau da:

  • B maila: 22,00 euro.
  • C maila: 15,00 euro.
  • D maila: 10,00 euro.

Tasa telematikoki ordainduko da, eskaera formalizatzeko unean, ordaintzeko sistema seguru baten bidez. Dagokion tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

4.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.4.1. Eskaera aurkezteko unean, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) I. eranskinean ezarritako betekizunak betetzen direla frogatzeko agiriak (deialdiaren xede den lanpostuari dagozkionak, eta 3. oinarrian zehaztutakoak).

b) Deialdiaren II. eranskinean ezarritako baremoari jarraikiz alegatutako merezimendu guztien agiriak, merezimenduen autobaloraziorako inprimakian (III.eranskina) agertzen diren hurrenkera berean ordenatuta.

c) Merezimenduen autobalorazioko inprimakia (III.eranskina), behar bezala beteta.

Horri dagokionez, honako hauek aurkeztu beharko dira:

–Egindako zerbitzuen ziurtagiria, dagokion administrazio publikoko organo eskudunak emana, non, zehatz-mehatz jasoko baitira Iruñeko Udalaren Haur Eskolen Erakunde Autonomoa ez den beste administrazio publiko batzuetan egindako zerbitzuak, III. eranskineko baremoan aurreikusitako baldintzetan, eta berariaz adieraziko baitira lanpostuaren izena (dagokion plantilla organikoaren arabera), lanpostuaren maila, egindako zerbitzu bakoitzaren hasiera- eta amaiera-datak, bai eta egoki den beste edozein datu gehigarri ere.

–Euskara jakitea betekizun gisa duen lanpostu batera sartu nahi dutenek, lanposturako eskatutako maila egiaztatzen duen titulu edo egiaztagirietako bat aurkeztu beharko dute, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailekin bat, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari-kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean jasota daudenetako bat, edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa.

–Europar Batasuneko hizkuntzaren bat jakitea betekizun gisa duen lanpostu batera sartu nahi dutenek, maila hori egiaztatzen duen titulu edo egiaztagirietako bat aurkeztu beharko dute, Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailekin bat, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari-kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean jasota daudenetako bat, edo ofizialki baliokidetzat jotzen den titulazioa.

Ez dira aurkeztu beharko, deia egiten duen organoak Epaimahaiari zuzenean emanen baitizkio, honako hauek:

–Iruñeko Udalaren Haur Eskolen Erakunde Autonomoan egindako eta aitortutako zerbitzuen egiaztagiria.

–Iruñeko Udalaren Haur Eskolen Erakunde Autonomoan deialdiaren xede den lanpostu berean sartzeko prozesu bat lanposturik eskuratu gabe gainditu izanaren egiaztagiria.

4.4.2. Ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duten izangaiek hori frogatzeko agiria –organo eskudun batek emana– aurkeztu beharko dute parte hartzeko eskabidearekin batera.

4.4.3. Agiri guztiak telematikoki aurkeztu beharko dira, deialdiaren aipamenean ezarritako estekaren bitartez, eta merezimenduen baremoan ezarritako apartatuei jarraikiz.

4.4.4. Ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean lehen aipatutako moduan zerrendatuta, alegatuta eta egiaztatuta ez dauden merezimenduak; hala ere, kalifikazio-epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala egiaztatuta.

4.4.5. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1 Kalifikazio-epaimahaia deialdi hau onetsi ondoren eta izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi baino lehen izendatuko da. Kide-kopurua bakoitia izanen da, gutxienez hiru, eta horien ordezkoen kopuru bera izendatu beharko da. Izendapen hori Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren web-fitxan argitaratuko da (http://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/).

5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo deitzaileari jakinarazi, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen badira.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, aipatu inguruabar horiek gertatzen badira.

5.3. Epaimahaiaren osaera aldatzen bada, epaimahaikideek parte ez hartzeko edota haiek errekusatzeko legez ezarritako kausak direla-eta, jendaurrean emanen da horren berri izangai onartuen eta baztertuen zerrendekin batera.

5.4. Epaimahaia ezin izanen da eratu ez jardun gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan, ez eta jardun ere epaimahaiburua eta idazkaria edo haien ordez ari direnak bertan ez badaude.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdien oinarriak interpretatzeko eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.6. Epaimahaiak aholkulari espezialistei deitzen ahalko die, bere eskumeneko jarduketetatik edozeinetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Izangaien onarpena.

6.1. Eskabideak aurkezteko 15 egun naturaleko epea amaituta, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratuko da, eta Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren webgunean argitaratzeko aginduko da (http://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/).

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta webgune honetan argitaratuko da: http://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/

6.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak http://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/ webgunean horretarako prestatu den web-fitxaren bidez aurkeztuko dira.

6.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta horiek ebatzi ondoren, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta deialdiaren web-fitxan argitaratuko da.

6.4. Izangaiei ez zaizkie tasak itzuliko, baldin eta baztertuak izan badira beraiei egotz dakizkiekeen arrazoiengatik.

6.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, ezertan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.–Merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko prozeduraren garapena: baloratuko diren merezimenduak.

7.1. Merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko prozedura hauek merezimenduak baloratzeko fase edo lehiaketa bakarrean eginen dira, eta bertan, izangaiek alegatutako merezimenduak deialdiaren II. eranskinean jasotako baremoaren arabera baloratuko dira.

7.2. Epaimahaiak izangaiek alegatu eta egiaztatutako merezimenduak baloratuko ditu, deialdi honen II. eranskinean ezarritako baremoaren arabera.

Merezimenduen balorazioan, bakarrik hartuko dira kontuan deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak.

Merezimendu horiek egiaztatzeko dokumentazioa, 4.4 oinarrian ezarritakoa, telematikoki aurkeztuko da deialdiaren aipamenean ezarritako estekaren bidez.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez egiaztatu gabeko merezimendurik, ezta apartatu bakoitzerako baremoan ezarritako gehieneko puntuazioa baino altuagorik eman ere.

Epaimahaiak izangaiek alegatu eta egiaztatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu.

Izangaiek euskararen jakite-maila frogatzeko, merezimendu gisa zein nahitaezko betebehar gisa, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak euskararen jakite-mailari buruz emandako egiaztagiriak aurkez ditzakete, baliozkoak izanen baitira xede horretarako dauden titulazio ofizialez gain.

Behin merezimenduen balorazioa aurreko apartatuek ezarritakoari jarraikiz eginda, ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa frogatzen duten pertsonek lorturiko puntuazioari 1,5 puntu gehituko zaizkio guztira, zuzenketa-faktore gisa.

8.–Kalifikazioa.

8.1. Behin merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa amaituta, epaimahaiak http://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/ webgunean argitaratuko du merezimenduen behin-behineko balorazioa, eta alegazioak aurkezteko 5 egun balioduneko epe bat emanen da, argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek erreklamazioak egin ditzaten eta eskubidezkotzat jotzen duten guztia alega dezaten, balorazioei dagokienez.

8.2. Behin 5 egun balioduneko epea amaituta, aurkeztutako alegazioak ebatziko dira, halakorik izan bada, eta merezimenduen behin betiko balorazioa eginen da. Ondoren, epaimahaiak izangai bakoitzak lortutako puntuazioa jakinaraziko du, betebeharrak frogatzeko eta lanpostu hutsak hautatzeko tramiteak egiteko.

8.3. Merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko prozeduran parte hartu dutenen puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, merezimendu profesionalen apartatuan puntuazio handiena lortu duen lehiakidearen alde ebatziko da, eta berdinketak jarraituz gero, kalifikazio-epaimahaiak berdinketa hausteko eginen duen zozketa bakarraren bidez ebatziko da.

Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

8.4. Prozedura honetatik ez da sortuko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendarik.

9.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

9.1. Aurreko tramitea egin eta gero, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen da, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun-ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori http://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/ webgunean argitaratuko da.

Ondoren, izangaiek, ezarritako epearen barnean, lehentasun-hurrenkeran jakinaraziko dituzte nahiago dituzten lanpostu hutsak.

9.2. Ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duten izangaiek, sartzeko prozedurarako zehaztutako lanpostu-kopuruan lekua badute eta lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldira deitu badira, lehentasuna izanen dute lanpostu hutsak aukeratzeko orduan, gainerako izangaien aurretik.

9.3. Lanpostu hutsak hautatzeko 10 egun balioduneko epe horretan bertan, lanpostua eskuratu duten izangaiek (zenbat lanpostu huts eskaini diren, beste hainbeste izangai) horretarako ezartzen den bidearen bitartez aurkeztu beharko dituzte baldintza hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak:

a) Eskatutako tituluen kopia konpultsatua edo horiek eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiriarena, edo, hala badagokio, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen horiek eskuratzeko moduan egon izanaren ziurtagiria.

b) Euskararen edo beste hizkuntza ofizial baten hizkuntza eskakizuna duen lanposturen bat eskuratu nahi duten izangaiek aurkeztu beharko dute eskatutako maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, zehazki, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako edozein (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).

10.–Izendapen- edo kontratazio-proposamena eta agirien aurkezpena.

10.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea amaituta, epaimahaiak organo eskudunari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena. Proposamenean egonen dira, puntuazio handiena izateagatik, eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak.

Izendapen- edo kontratazio-proposamen hori Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren webgunean argitaratuko da (http://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/).

10.2. Proposatutako izangaiek izendapen-proposamena http://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/ webgunean argitaratu eta 10 egun baliodunetako epearen barnean, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Osasun txosten ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

10.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 3. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu edo kontratatu, eta baliorik gabe geldituko dira haien jarduketa guztiak, ezertan galarazi gabe beren eskabideko faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

10.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, hutsik geratu den lanpostua beteko da 8. eta 9. oinarrietan aipatzen den izangaien zerrendaren arabera lanposturako baldintzak betetzen dituen hurrengoarekin, eta izangai horrekin aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

10.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, beste agiriren bat beharrezkoa bada bere eskudantzietarako, proposatzen den izangaiari eskatuko zaio, eta hark deialdi honen 10.2 apartatuan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

11.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

11.1. Funtzionario izendatuko dira, edo lan-kontratudun langile finko gisa kontratatuko dira, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, eta lanpostu hutsak esleituko zaizkie.

11.2. Izendapenak edo kontratazioak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario edo lan-kontratudun langile finko bilakatuko du izendatua, eta indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean segitzea, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

11.3. Izendapena, edo kontratazioa, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak.

11.4. Izendatutako edo kontratatutako izangaiek izendapen-ebazpenean horretarako ezartzen den egunean hartu beharko dute lanpostuaren jabetza.

11.5. Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek, toki erakundeko funtzionario edo lan-kontratudun langile finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala bada, deialdiaren 10.4 apartatuan ezarritakoari jarraituko zaio.

11.6. Funtzionario edo lan-kontratudun langile finko bihurtzen den izangairen bati, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere deialdiaren 10.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

11.7. Aurreko bi apartatuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren edo kontratazioaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, egoera horien ondoriozko lanpostuak zuzenean funtzionario edo lan-kontratudun langile finko berriei adjudikatuko zaizkie.

11.8. Euskaraz jakin beharra duten deialdi honetako lanpostuetako batean sartzen direnek, aurrerantzean, hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan baizik ez dute parte hartzerik izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko baldin eta, jakin behar den hizkuntza kontuan hartu gabe, hautapen-prozesuko emaitzak aukera ematen bazion interesdunari baldintza hori ezarrita ez zeukan lanpostu bat eskuratzeko.

12.–Jarduketen publikotasuna.

Ezertan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, ariketen deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak eman beharreko ebazpenen eta jarduketen gaineko informazioa zein interesdunendako jakingarriak izan daitezkeen argibide orokor guztiak Iruñeko Udalaren Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren webgunean argitaratuko dira.

13.–Errekurtsoak.

Deialdi honen nahiz haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen toki erakundeari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Udalaren webgunean argitaratuko dira hala jarritako errekurtsoak nola haien gainean emandako ebazpenak, hautapen-prozesu honetako interesdunei jakinarazteko eta dei egiteko.

Iruñean, 2022ko azaroaren 30ean.

I. ERANSKINA

Deialdiaren ezaugarri espezifikoen taula

GEHIENEKO LANPOSTU KOPURUA

LANPOSTUA

MAILA

LANALDIA

ESKATUTAKO TITULAZIOA

ARAUBIDEA

NAHITAEZKO HIZKUNTZAK

BESTELAKO BALDINTZAK

10

GARBIKETA-, SUKALDARITZA- ETA MANTENTZE-LANETAKO LAGUNTZAILEA

D

Lanaldi osoa

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua edo Eskola Graduatua edo baliokidea den titulua

Funtzionarioa

Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

4

GARBIKETA-, SUKALDARITZA- ETA MANTENTZE-LANETAKO LAGUNTZAILEA

D

Lanaldi partziala

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua edo Eskola Graduatua edo baliokidea den titulua

Lan-kontratuduna

Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

3

SUKALDARIA

D

Lanaldi osoa

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua edo Eskola Graduatua edo baliokidea den titulua

Funtzionarioa

Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

1

SUKALDARIA

D

Lanaldi partziala

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua edo Eskola Graduatua edo baliokidea den titulua

Lan-kontratuduna

Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

1

ZUZENDARIA

B

Lanaldi osoa

Haur Hezkuntzako Unibertsitateko Gradu-titulua, Unibertsitateko Irakasletza titulua Haur Hezkuntzako espezialitatean edo baliokidea den titulua

Funtzionarioa

Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

1

ZUZENDARIA

B

Lanaldi osoa

Haur Hezkuntzako Unibertsitateko Gradu-titulua, Unibertsitateko Irakasletza titulua Haur Hezkuntzako espezialitatean edo baliokidea den titulua

Funtzionarioa

Euskara-C1

Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

1

ZUZENDARIA

B

Lanaldi partziala

Haur Hezkuntzako Unibertsitateko Gradu-titulua, Unibertsitateko Irakasletza titulua Haur Hezkuntzako espezialitatean edo baliokidea den titulua

Lan-kontratuduna

Ingelesa-B1

Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

3

HEZITZAILEA

C

Lanaldi partziala

Haur Hezkuntzako Unibertsitateko Gradu-titulua, Unibertsitateko Irakasletza titulua Haur Hezkuntzako espezialitatean edo Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikariaren titulua edo baliokidea den titulua

Lan-kontratuduna

Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

4

HEZITZAILEA

C

Lanaldi partziala

Haur Hezkuntzako Unibertsitateko Gradu-titulua, Unibertsitateko Irakasletza titulua Haur Hezkuntzako espezialitatean edo Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikariaren titulua edo baliokidea den titulua

Lan-kontratuduna

Ingelesa-B1

Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

2

HEZITZAILEA

C

Lanaldi osoa

Haur Hezkuntzako Unibertsitateko Gradu-titulua, Unibertsitateko Irakasletza titulua Haur Hezkuntzako espezialitatean edo Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikariaren titulua edo baliokidea den titulua

Funtzionarioa

Euskara-C1

Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

4

HEZITZAILEA

C

Lanaldi osoa

Haur Hezkuntzako irakasleen Gradu-titulua, Haur Hezkuntzako maisu-maistra titulua edo Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikariaren titulua edo baliokidea den titulua

Funtzionarioa

Euskara-C1 + ingelesa-B1

Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

4

HEZITZAILEA

C

Lanaldi osoa

Haur Hezkuntzako irakasleen Gradu-titulua, Haur Hezkuntzako maisu-maistra titulua edo Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikariaren titulua edo baliokidea den titulua

Funtzionarioa

Ingelesa-B1

Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

9

HEZITZAILEA

C

Lanaldi osoa

Haur Hezkuntzako irakasleen Gradu-titulua, Haur Hezkuntzako maisu-maistra titulua edo Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikariaren titulua edo baliokidea den titulua

Funtzionarioa

Sexu-delituen ziurtagiri negatiboa

II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

a) Merezimendu profesionalak: gehienez ere 60 puntu.

Administrazio publikoetan deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 60 punturekin, puntuazio honen arabera:

a.1) Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan, deialdiaren xedeko lanpostu berean, aldi baterako egindako zerbitzuak: 3 puntu, zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

a.2) Iruñeko Udalean eta eta haren erakunde autonomoetan, beste lanpostu batzuetan egindako zerbitzuak: 0,5 puntu, zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

a.3) Beste administrazio publiko batzuetan, lanpostu berean egindako zerbitzuak: 1 puntu, zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

a.1, a.2 eta a.3 apartatuetarako oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa esleituko zaio.

2. a) apartatu honi dagokion puntuazioa gehienez ere 60 puntukoa izanen da.

3. Zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu bakoitzaren hasiera egunetik amaierara arte, egindako lanaldiaren ehunekoa edozein dela ere.

4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

5. Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak benetan bete duen lanpostuan egindako zerbitzuak balira bezala kontatuko dira.

6. Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

7. Aurreko azpiapartatuetan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.

b) Beste merezimendu batzuk: gehienez ere 40 puntu:

b.1) Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan lanpostu berean sartzeko azken prozesua lanposturik eskuratu gabe gainditu izana: 20 puntu.

b.2) Beste titulazio akademiko edo prestakuntza batzuk:

b.2.1) Maila bereko edo goragoko titulazio ofizialak eta master tituluak baloratuko dira, deialdian sartzeko titulazioa baloratu gabe. 5 puntu titulazio ofizial bakoitzeko, gehienez ere 2 titulu: gehienez ere 10 puntu.

b.2.2) Deialdiaren xedeko lanpostuarekin zerikusia duten prestakuntza-ekintzetan parte hartu izana baloratuko da, 10 ordu edo gehiagoko iraupena izan badute eta 2010eko urtarrilaren 1a baino geroago egin badira. 2 puntu prestakuntza-ekintza bakoitzeko, gehienez ere 5 prestakuntza: gehienez ere 10 puntu.

Argibide-oharra b2 apartatuari buruz: Titulu eta prestakuntza-ekintza guztiek aurkezten den lanpostuarekin lotuta egon beharko dute, zeharkako prestakuntza-ekintzak barne, hala nola informatika, berdintasuna edo prebentzioa.

b.2.3. Hizkuntzak.

Ingelesa, frantsesa, alemana eta euskara: Ingelesa, frantsesa edo alemana jakitea, Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik, baita euskara jakitea ere, baloratuko da, plantilla organikoaren arabera lanpostuan aritzeko hizkuntza horiek jakitea nahitaezkoa ez bada: 0,50 puntu gehienez haietako bakoitzagatik.

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko apartatuetan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailaren pareko titulu edo ziurtagiri bat izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 mailaren parekoa izanez gero, 2/5; B1 mailaren parekoa izanez gero, 3/5; eta, B2 mailaren parekoa izanez gero, 4/5.

III. ERANSKINA

Merezimenduen autobalorazioaren dokumentua

http://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/

Deialdi honi dagokion aipamenean.

Iragarkiaren kodea: L2216317