254. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Aldi baterako lanpostuak egonkortzeko prozesuak arautuko dituen merezimenduen baremoa onestea, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen esparruan

Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2022ko azaroaren 14an:

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko maiatzaren 12ko erabakiaren BIDEZ, aldi baterako enplegua egonkortzeko 2022rako lan-eskaintza publikoa onetsi zuen. Erabaki hori 2022ko 97. NAOn, maiatzaren 19koan, argitaratu zen. Akatsa atzemanik, organo horrek berak Erabakia aldatu zuen 2022ko ekainaren 20an, eta aldaketa 2022ko 133. NAOn, uztailaren 5ekoan, eman zen argitara.

Giza Baliabideetako Zuzendaritzaren 2022ko uztailaren 1eko Ebazpenaren bidez egonkortu beharreko plaza bakoitza hautatzeko sistema zehaztu zen, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2.4 artikuluan eta 6. xedapen gehigarrian xedatutakoekin bat, eta 2022ko 146. NAOn, uztailaren 22koan, eman zen argitara.

Nafarroako Lan Arloko Epaitegiak lan-kontratudun finko edo langile mugagabe ez-finko gisa aitortzeari buruz emandako epaiak betez, Tokiko Gobernu Batzarrak,2022ko irailaren 26an, egonkortze eskaintza publikoaren beste aldaketa bat onetsi zuen, zeina 2022ko 203. NAOn, urriaren 13koan, argitaratu baitzen.

Erabaki honen edukia funtzionarioen eta lan-kontratudunen ordezkaritza sindikalarekin negoziatu da.

Espedientean jasotako agiriak ikusita, honako hau

ERABAKITZEN DA:

Erabaki honen eranskin gisa erantsitako merezimenduen baremoa onestea, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearekin zerikusia duten merezimendu- eta oposizio-lehiaketako deialdiak arautzeko.

Erabaki honetan aurreikusi ez den orotan, egonkortze-prozesuak gauzatzeko neurriei buruzko uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearekin bat.

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, nafarroako administrazio auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hortik aitzina.

Iruñean, 2022ko azaroaren 14an.–Gobernu Batzarreko idazkaria, Ana María Elizalde Urmeneta.

MEREZIMENDUEN BAREMOA

Kontuan hartzekoak:

–Helburua da lanpostuak egonkortzea eta behin-behinekotasuna murriztea.

–Deialdiak lehia askearen, berdintasunaren, merezimenduaren, gaitasunaren eta publikotasunaren printzipioek zuzenduko dituzte.

–Beste entitate batzuetan deialdiaren xede den lanpostuaz besteko lanpostuetan izandako esperientzia ez baloratzea erabaki da, ez baitakar, ez lanpostuaren, ez Udalaren antolaketaren ezagutzarik.

–Irizpideen homogeneotasuna beharrezkoa da zuzentasuna errazteko.

–Egonkortzearen lan-eskaintza publikoan sartzen diren lanpostuak barne mugikortasuneko lekualdatze-lehiaketa bidez eskainiko dira, eta bertan parte hartzen ahalko dute izendapena deialdiaren xede den lanpostu berean duten langile finkoek.

–Deialdi bakarra eginen da merezimendu-lehiaketa bidez arautzen diren lanpostu guztietarako, eta berariazko deialdi bat oposizio-lehiaketa bidez deitzen den lanpostu bakoitzerako. Ondorio horietarako, honako hau nabarmendu behar da: administrari laguntzailearen eta administrari-ofizialaren lanpostuetan izandako esperientzia berdin baloratuko da (bi deialdietako bakoitzean sartzeko titulazio-baldintzak desberdinak badira ere).

–Merezimendu-lehiaketa bidezko deialdiak epaimahai bakarrak eginen ditu.

–Pertsona bakoitzak nahi adina lanpostutan eman dezake izena, baldin eta eskatzen diren titulazio-baldintzak betetzen baditu.

–Ordenantza fiskalean ezarritako tasak ordaintzea exijituko da, merezimendu lehiaketa bidezko deialdian sartutako lanpostu bakoitzerako.

–Oposizio-lehiaketan, prozeduran parte hartzen dutenen puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, oposizioaldian puntuaziorik altuena dutenen alde ebatziko da. Berdinketak bere horretan badirau, merezimendu profesionalen atalean puntuaziorik altuena duen pertsonaren alde ebatziko da. Aurreko irizpideei jarraituta ere, berdinketa hausten ez bada, kalifikazio-epaimahaiak xede horrekin eginen duen zozketa bakarraren bidez ebatziko da.

–Merezimendu-lehiaketan, merezimendu profesionalen atalean puntu gehien lortu dituen lehiatzailearen alde ebatziko dira berdinketak, eta horretan ere bat badatoz, kalifikazio-epaimahaiak egindako zozketa bakarraren bidez ebatziko da.

Horietan oinarrituta, Iruñeko Udalak baremo hau ezarri du:

MEREZIMENDU-LEHIAKETA

Puntuen banaketa:

–Merezimendu profesionalen balorazioa: 60 puntu.

–Beste merezimendu batzuen balorazioa: 40 puntu.

Merezimendu profesionalen balorazioa:

–Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan, deialdiaren xedeko lanpostu berean, aldi baterako izaeraz egindako zerbitzuak: 3 puntu, zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

–Iruñeko Udalean eta eta haren erakunde autonomoetan, beste lanpostu batzuetan egindako zerbitzuak: 0,50 puntu, zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

–Beste administrazio publiko batzuetan, lanpostu berean egindako zerbitzuak: 1 puntu, zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

Beste merezimendu batzuen balorazioa:

–Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan lanpostu berean sartzeko azken prozesua lanposturik eskuratu gabe gainditu izana: 20 puntu.

–Beste titulazio akademiko batzuk:

  • Maila bereko edo goragoko titulazio ofizialak eta master tituluak baloratuko dira, deialdian sartzeko titulazioa baloratu gabe. 5 puntu titulazio ofizial bakoitzeko, gehienez ere 2 titulura bitarte: gehienez ere 10 puntu.
  • Deialdiaren xedeko lanpostuarekin zerikusia duten prestakuntza-ekintzetan parte hartu izana baloratuko da, 50 ordu edo gehiagoko iraupena izan badute eta 2010eko urtarrilaren 1a baino geroago egin badira. 5 puntu prestakuntza-ekintza bakoitzeko, gehienez ere 2 prestakuntzara bitarte: gehienez ere 10 puntu.
    • Lanpostuarekin zerikusia dutela ulertuko da informatikarekin, berdintasunarekin edo prebentzioarekin zerikusia duten zeharkako prestakuntza ekintza guztiak. Halaber, lanpostuarekin zerikusia duten berariazko prestakuntza-ekintzak ere aintzat hartuko dira.
  • Ingelesa, frantsesa, alemana eta euskara: Ingelesa, frantsesa edo alemana jakitea, Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik, baita euskara jakitea ere, baloratuko da, plantilla organikoaren arabera lanpostuan aritzeko hizkuntza horiek jakitea nahitaezkoa ez bada, Gizarte Langileen eta Gizarteratzeko Teknikarien lanpostuetan: 0,50 puntu gehienez haietako bakoitzagatik.

OPOSIZIO-LEHIAKETA

Puntuen banaketa:

–Lehiaketa-aldiaren balorazioa: 60 puntu.

–Merezimendu-aldiaren balorazioa: 40 puntu.

Merezimendu hauen balorazioa:

–Merezimendu profesionalak. 30 puntu gehienez ere.

  • Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan, deialdiaren xedeko lanpostu berean, aldi baterako izaeraz egindako zerbitzuak: 4 puntu, zerbitzu-urte oso bakoitzeko.
  • Iruñeko Udalean eta eta haren erakunde autonomoetan, beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 0,50 puntu, zerbitzu-urte oso bakoitzeko.
  • Beste administrazio publiko batzuetan, lanpostu berean egindako zerbitzuak: 1,50 puntu, zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

–Beste merezimendu batzuk. 10 puntu gehienez ere.

  • Iruñeko Udalean eta haren erakunde autonomoetan lanpostu berean sartzeko azken prozesua lanposturik eskuratu gabe gainditu izana: 5 puntu.
  • Beste titulazio akademiko batzuk.
    • Maila bereko edo goragoko titulazio ofizialak eta master tituluak baloratuko dira, deialdian sartzeko titulazioa baloratu gabe. 1,25 puntu titulazio ofizial bakoitzeko, gehienez ere 2 titulura bitarte: gehienez ere 2,50 puntu.
    • Deialdiaren xedeko lanpostuarekin zerikusia duten prestakuntza-ekintzetan parte hartu izana baloratuko da, 50 ordu edo gehiagoko iraupena izan badute eta 2010eko urtarrilaren 1a baino geroago egin badira. 1,25 puntu prestakuntza-ekintza bakoitzeko, gehienez ere 2 prestakuntzara bitarte: gehienez ere 2,50 puntu.
      • Lanpostuarekin zerikusia dutela ulertuko da informatikarekin, berdintasunarekin edo prebentzioarekin zerikusia duten zeharkako prestakuntza ekintza guztiak. Halaber, lanpostuarekin zerikusia duten berariazko prestakuntza-ekintzak ere aintzat hartuko dira.
    • Ingelesa, frantsesa, alemana eta euskara: Ingelesa, frantsesa edo alemana jakitea, Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik, baita euskara jakitea ere, baloratuko da, plantilla organikoaren arabera lanpostuan aritzeko hizkuntza horiek jakitea nahitaezkoa ez bada, Gizarte Langileen eta Gizarteratzeko Teknikarien lanpostuetan: 0,50 puntu gehienez haietako bakoitzagatik.

Iragarkiaren kodea: L2215447