253. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARROITZ

Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen oposizio-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan)

Arroizko Udalak, 2022ko abenduaren 1eko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi du, bai eta haren oinarriak eta eranskinak ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko musikako irakasleen lanpostu huts batzuk, ondoren azaltzen diren espezialitateetan, denak ere B mailakoak, Lanpostu horiek sartzen dira aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan), eta jarraikiz lege horrekin bat datozen arauei, bai eta ondoko oinarriei ere.

Arroitzen, 2022ko abenduaren 2an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

OINARRIAK

1. oinarria.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da betetzea erabaki honen I. eranskinean zehaztutako lanpostu hutsak, aipatutako eranskinean jasotzen diren ezaugarrien arabera, betiere betez lehia askearen, berdintasunaren, merezimenduaren, gaitasunaren eta publizitatearen printzipioak, eta oposizio-lehiaketaren prozeduraren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, honako arau hauen babesean: abenduaren 28ko 20/2021 Legea eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru legea (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, hizpide dituena premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan; eta 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, hizpide dituena premiazko neurri batzuk, egonkortze-prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

1.2. Deialdi honen bidez izendatzen diren izangaiek beteko dituzte beren lanpostuari dagozkion eginkizunak, eta izanen dituzte lanpostuari dagozkion eskubideak eta betebeharrak, hots, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hura garatzeko araudian ezarritako eskubideak eta betebeharrak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina), eta sailkatuta geldituko dira I. eranskinean zehaztutako araubidean eta mailan.

1.3. Eskaintzan sartutako lanpostu guztiak txanda irekiaren bidez beteko dira, eta ez dago igoera txandarik.

1.4. Deialdia eginen da jarraikiz aplikatu beharreko araudiari eta oinarri hauetan ezartzen denari.

2. oinarria.–Aplikatu beharreko araudia.

Prozedura hau gauzatzeko, honako hauetan xedatutakoa beteko da: 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, hizpide dituena premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan; 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, hizpide dituena premiazko neurri batzuk, egonkortze-prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, onesten duena Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua; 7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

Osoko bilkuraren 2022ko abuztuaren 9ko erabaki baten bidez, Arroizko Udalak onetsi zuen partez atxikitzea uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluari (foru lege horrek hizpide ditu neurri batzuk, egonkortze-prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 20/2021 Legeak hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

3. oinarria.–Baldintzak.

3.1. Merezimendu-lehiaketan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estatu batekoa.

Parte hartzen ahal dute, orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatutako nazioarteko tratatuen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, parte har dezakete haien ondorengoek eta ezkontidearenek, baldin zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, hortik gorakoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) Edukitzea I. eranskineko ezaugarrien taulan zehazten den titulua, deialdi honetako lanpostu bakoitzerako, edo lortzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Ezin izanen dute parte hartu deialdia egin duen toki erakundean deialdiaren xede den lanpostuan langile finko gisa ari diren langileek. Baldintza hori betetzen ez duten pertsonak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geratuko dira haien jarduketa guztiak, beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

g) Ezaugarrien taulan hala zehazten bada, eta Haurrentzako eta nerabeentzako babes sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik edo gizakien salerosketarengatik.

3.2. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek. Bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean eta lanpostuaren jabetza hartu arte, deusetan ukatu gabe 3.1.f. oinarrian ezarritakoa.

4. oinarria.–Eskabideak, eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak bide telematikoz aurkeztu beharko dira nahitaez, erregistro elektronikoaren bidez, Arroizko Udalaren webgunean sarturik: www.arroniz.org.

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek eskabidea nahitaez aurkeztu beharko dute II. eranskineko eredu normalizatuaren arabera (Arroizko Udalaren webgunean eskuragarri), eta, zenbat hautapen-prozesutan parte hartu nahi duten, beste hainbeste eskabide aurkeztu beharko dituzte (deialdi honetakoei dagokienez).

4.2. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

4.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabidea aurkezteko unean (II. eranskina, www.arroniz.org webgunean eskuragarri), izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneaturik:

1.–Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena (indarrean den agiriarena betiere).

2.–Merezimenduen autobaloraziorako inprimakia (III. eranskina, www.arroniz.org webgunean eskuragarri), behar bezala betea, eta merezimenduen frogagirien kopiak, merezimenduen autobaloraziorako inprimakian agertzen diren hurrenkeraren arabera ordenatuta. Horri dagokionez, honako hauek aurkeztuko dira:

–Egindako zerbitzuen ziurtagiria, kasuan kasuko administrazio publikoko organo eskudunak emana, non zehatz-mehatz jasoko baitira Arroizko Udalaz besteko administrazio publikoetan egindako zerbitzuak, deialdi honen 7. oinarriko baremoan aurreikusitako baldintzetan, I. eranskineko plazaren ezaugarriei dagokionez. Berariaz adierazi beharko dira honako hauek: lanpostuaren izena plantilla organikoaren arabera, sailkapen maila, zerbitzua zer zentro edo unitatetan eman zen, zerbitzu bakoitzaren hasiera eta bukaera datak, eta bidezko den beste edozein datu gehigarri.

–Lan bizitzari buruzko txostena.

–Lanposturako eskatzen den tituluaren kopia edo, hala badagokio, eskatzen den maila baino goragoko tituluarena, deialdi honen I. eranskinean adierazitako ezaugarrien arabera.

–Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten ikastaroak egin izanaren egiaztagirien kopia. Horietan adierazi beharko da ikastaro horiek zer gairi buruzkoak ziren eta zer iraupen izan zuten.

–Bakarlari gisa edo ganberako edo taldeko kide gisa kontzertuak egin izana frogatzen duten agirien kopia.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

Merezimenduak ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, baldin ez badira zerrendatzen, alegatzen eta frogatzen eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako; nolanahi ere, kalifikazio epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala frogatuta.

5. oinarria.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia deialdi hau onetsi ondoren eta izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi baino lehen izendatuko da. Kide-kopurua bakoitia izanen da, hiru gutxienez, eta horien ordezkoen kopuru bera izendatu beharko da. Izendapen hori Arroizko Udalaren webgunean argitaratuko da: www.arroniz.org.

5.2. Epaimahaia osatzerakoan, gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua lortzera joko da.

5.3. Epaimahaia osatzen duten kideek ez dute eduki beharrik lanpostuan sartzeko eskatzen den titulazioaren ezagutza-arlo bereko titulurik, ez eta ikasketa maila bereko titulurik edo goragokorik ere.

5.4. Merezimendu-lehiaketaren balorazioa egin aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo, behar denean, haien ordezkoek.

5.5. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.6. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.7. Epaimahaiak aholkulari espezialistei deitzen ahalko die, bere eskumeneko jarduketetatik edozeinetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. oinarria–Izangaien onarpena.

6.1. Behin bukaturik eskabideak aurkezteko 20 egun naturaleko epea, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko da, deialdi honen xedeko lanpostuei dagokienez, eta aginduko da argitara dadila Arroizko Udalaren webgunean: www.arroniz.org.

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpenean berean argitaratuko da epaimahaiaren edo epaimahaien osaera, deialdi honen xedeko lanpostuen arabera.

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, deialdi honetako lanpostuei dagokienez, eta ezarriko da hautaprobak egiten hasteko eguna; ez dira hasiko 2023ko martxoa baino lehen. Arroizko Udalaren webguneko web-fitxan argitaratuko da.

6.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak aurkeztuko dira Arroizko Udalaren erregistro elektronikoan, www.arroniz.org webgunean.

6.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta horiek ebatzi ondoren, onetsiko dira lanpostu bakoitzerako onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak, eta www.arroniz.org webgunean argitaratuko dira.

6.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela deialdi honen xedeko prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozesua gainditu ondoren, baldin, aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen bada izangaiek ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta dagozkien erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7. oinarria.–Oposizio prozeduraren nondik norakoak.

7.1. Oposizio-lehiaketak fase hauek izanen ditu:

a) Oposizioaldian, proba batzuk eginen dira (ondoren zehaztuko dira), lanpostuaren eginkizunak zuzen eta egoki betetzeko beharrezkoak diren ezagutzez eta gaitasunez.

b) Merezimenduen balorazioko fase edo lehiaketaldian, izangaiek alegatu dituzten merezimenduen balorazioa eginen da, deialdiaren puntu honen hirugarren atalean dagoen baremoaren arabera.

Deialdi honetako faseak hurrenkera honetan eginen dira: lehendabizi, oposizioaldia, eta hura bukatuta, lehiaketaldia.

7.2. Oposizioaldiko probak.

Gehienez 70 puntuko balorazioa izanen du oposizioaldiak. Bazterturik geldituko dira gutxienez 35 puntu lortzen ez duten izangaiak. Honako proba hauek egin beharko dira:

–Konposizio bat edo gehiago interpretatzea (10 bat minutuz, denera): 20 puntu.

–Epaimahaiak proposatuko duen inprobisazio ariketa egitea: 15 puntu.

–Ikaskuntza hastapenaren planteamendua: 15 puntu.

–Epaimahaiak proposatuko duen pop-rock konposizio bat abiapuntutzat hartuz, talde-inprobisazioko klase praktiko baten planteamendua egitea: 20 puntu.

7.3. Prozeduran onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten denean emanen da argitara probak egiteko eguna, tokia eta ordua.

Probarako dei bakarra eginen da. Izangaiek agertu behar dute aldean dutela Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena. Baztertuta geldituko dira agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak.

7.4. Hautaproba egiteko, desgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak eginen dira, behar izanez gero, eskaeran azaldutakoaren arabera.

7.5. Proben kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du aurkeztutako izangaien zerrenda, lortutako behin-behineko kalifikazioekin, Arroizko Udalaren atariko deialdiaren web fitxan; Udalaren web orritik sartzen ahalko da bertara: Egonkortze prozesu berezia - Arroizko Udala (oposizio-lehiaketa). Horrekin batera, 5 egun balioduneko epea irekiko du, interesdunek telematikoki alega dezaten eskubidekotzat jotzen duten guztia, Internet bidez, Arroizko Udalaren Egoitza Elektronikoaren helbidean.

Alegazioak aurkezteko epea amaituta, behin betiko emaitzak argitaratuko dira.

8. oinarria.–Merezimendu-lehiaketaren prozeduraren nondik norakoak: baloratuko diren merezimenduak.

Behin oposizioaldia bukatuta, epaimahaiak baloratuko ditu izangaiek autobaremaziorako koadroan alegatutako merezimenduak (III. eranskina), jarraikiz ondoren zehaztuko den baremoari. Gehienez 30 puntu emanen dira.

8.1. Irakaskuntzako esperientzia (20 puntu gehienez).

8.1.1. Administrazio publikoen musika eskoletan edo kontserbatorioetan irakasle gisa egindako zerbitzuak, eskatzen den espezialitatean, ikasturte oso bakoitzeko: 1,50 puntu. Ikasturte zatiak hilabeteka baloratuko dira: 0,125 puntu, eskatutako espezialitatean egindako hilabete bakoitzeko.

8.1.2. Eskatzen den espezialitateko irakasle gisa zentro pribatuetan egindako zerbitzuak, ikasturte oso bakoitzeko: 0,75 puntu. Ikasturte zatiak hilabeteka baloratuko dira: 0,06 puntu, eskatutako espezialitatean egindako hilabete bakoitzeko.

8.2. Erantsitako prestakuntza eta esperientzia (gehienez ere 6 puntu).

8.2.1. Espezialitate bakoitzari erantsitako esperientzia: gehienez 3 puntu.

8.2.1.1. Saxofoi espezialitatea: txirulan edo klarinetean izandako irakasle-esperientziagatik: puntu bat, ikastaro bakoitzeko. Ikasturte zatiak hilabeteka baloratuko dira: 0,11 puntu, hilabete bakoitzeko.

8.2.1.2. Perkusio espezialitatea: metalezko haize-instrumentuekin eta pianoarekin izandako esperientziarengatik: puntu bat, ikastaro bakoitzeko. Ikasturte zatiak hilabeteka baloratuko dira: 0,11 puntu, hilabete bakoitzeko.

8.2.1.3 Gitarra espezialitatea: baxuarekin eta pianoarekin izandako esperientziarengatik: puntu bat, ikastaro bakoitzeko. Ikasturte zatiak hilabeteka baloratuko dira: 0,11 puntu, hilabete bakoitzeko.

8.2.1.4. Kantu espezialitatea: Musika Hizkuntzan, Musikan eta Mugimenduan izandako esperientziarengatik: puntu bat, ikastaro bakoitzeko. Ikasturte zatiak hilabeteka baloratuko dira: 0,11 puntu, hilabete bakoitzeko.

8.2.2. Lortu nahi den lanpostuaren espezialitatean goi mailako titulua izatea: 2 puntu.

8.2.3. Aukeratutako espezialitatekoa ez den musika arloko beste titulu bat izatea, goi mailakoa edo erdi mailakoa: 0,50 puntu.

8.2.4. Pedagogiaren arloko titulua izatea, goi mailakoa edo erdi mailakoa: 0,50 puntu.

8.3. Beste merezimendu batzuk (4 puntu gehienez).

8.3.1. Interprete bakarlaria izateagatik espezialitatean: kontzertu bakoitzeko, 0,50 puntu.

8.3.2. Ganberako edo taldeko kide gisa interprete aritzeagatik: kontzertu bakoitzeko, 0,25 puntu.

8.3.3. Lanketa pedagogikoari buruzko argitalpenak: argitalpen bakoitzeko 0,5 puntu.

8.3.4. Ikastaroak emategatik espezialitatean: 0,5 puntu, ikastaro bakoitzeko.

8.3.5. Prestakuntza ikastaroak jasotzeagatik espezialitatean: 0,25 puntu, ikastaro bakoitzeko.

8.4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak. Orobat, epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du eman 8. oinarri honetan apartatu bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino altuagorik.

8.5. Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan egon den aldiak edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak kontatuko dira bete duen lanpostuan benetan egindako zerbitzuak balira bezala.

8.6. Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak elkarrekin bateraezinak izanen dira aldi berari dagokionez. Halakoetan, emanen da kasu bakoitzean handiena den puntuazioa.

8.7. Merezimendu profesionalak dagokion erakundeak emandako ziurtagiriaren bidez frogatuko dira. Ziurtagirian hauek jaso beharko dira: zerbitzuaren iraupena, bete den lanbide-kategoria, eta lanpostuari dagokion maila. Horrez gain, lan bizitzari buruzko txostena aurkeztuko da. Dokumentazio horretan agertu behar dira izendapenaren edo lan-harremanaren hasiera eguna eta amaiera eguna (edo, kasua bada, indarrean jarraitzen duela), izendapenaren eta kontratuaren xedea eta lanaldi mota.

Deialdia egiten duen toki erakundeari baldin badagokio ziurtagiri hori ematea, eskatzaileak ez du aurkeztu beharko.

9. oinarria.–Kalifikazioa.

9.1. Merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak merezimenduen behin-behineko balorazioa argitaratuko du Arroizko Udalaren webguneko iragarki-taulan (www.arroniz.org), eta 10 egun balioduneko epea emanen da alegazioak aurkezteko.

9.2. Behin 10 egun balioduneko epea iraganik, aurkeztutako alegazioak ebatziko dira, halakorik izan bada, eta merezimenduen behin betiko balorazioa eginen da. Ondoren, epaimahaiak izangai bakoitzak lortutako puntuazioak organo eskudunari helaraziko dio, betebeharrak egiaztatzeko eta lanpostu hutsak hautatzeko tramiteak egiteko.

9.3. Merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko prozeduran parte hartzen dutenen artean puntu-berdinketarik gertatuz gero, merezimendu profesionalen atalean puntuazio handiena lortu duen izangaiaren alde ebatziko da; eta, berdinketak badirau, atal horren azpiatal bakoitzean lortutako puntuazio handiena hartuko da kontuan, zerrendatzen diren hurrenkeran.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiek eginen duten berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

9.4. Prozedura honetatik ez da sortuko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendarik.

10. oinarria.–Baldintzak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

10.1. Organo eskudunak 10 egun balioduneko epea irekiko du, lanpostua eskuratu duten izangaiek (eskainitako lanpostu hutsen kopuruaren arabera) aurkez ditzaten behar diren agiriak, frogatzeko betetzen dituztela baldintza hauek, horretarako ezartzen den bidea erabiliz:

a) Eskatzen diren tituluen kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu direla frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) Aurkeztu beharko da Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa (erregistro hori arautu zen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez), adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko, ezaugarrien taulan ezarritakoaren arabera.

11.–Izendapen edo kontratazio proposamena eta agirien aurkezpena.

11.1. Aurreko tramitea bukaturik, epaimahaiak proposamena igorriko du, espediente osoarekin batera, izangaia lan-araubide finkoan kontratatzeko. Proposatuko da puntuazio handiena izateagatik eskainitako lanpostu kopuruan sartzen den izangaia.

Kontratazio proposamen hori argitaratuko da Arroizko Udalaren webguneko iragarki-taulan (www.arroniz.org), ezaugarrien taulan zehaztutakoaren arabera.

11.2. Proposatzen den izangaiak agiri hauek aurkeztu beharko ditu, kontratazio proposamena argitaratu eta 10 egun balioduneko epearen barnean, erregistro elektronikoaren bidez. Arroizko Udalaren webgunean dago (www.arroniz.org):

a) Osasun txosten ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

b) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

c) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

11.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 3. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu edo kontratatu, eta baliorik gabe geldituko dira haien jarduketa guztiak, deusetan galarazi gabe beren eskabideko faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

11.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, hutsik gelditu den lanpostua beteko da 8. eta 9. oinarrietan aipatzen den izangaien zerrendaren arabera, lanposturako baldintzak betetzen dituen hurrengoarekin, eta izangai horrekin erabiliko da aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera.

11.5. Deialdi honen xedeko lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, beste agiriren bat beharrezkoa baldin bada eskudantziak betetzeko, proposatzen den izangaiari eskatuko zaio, eta hark aurkeztu beharko du deialdi honen 10.2 atalean ezarritako moduan.

12.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

12.1. Aldizkako lan-kontratudun finko gisa kontratatuko dira aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, eta lanpostu hutsa esleituko zaie.

12.2. Izendatzeak edo kontratatzeak eta lanpostuaren jabetza hartzeak berekin ekarriko du izendatutako pertsona bihurtzea nominako eta plantillako lan-kontratadun finkoa, eta izanen ditu indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaio, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, aplikatuta abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik badago, bi aukera izanen ditu: edo segitzea martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean.

12.3. Kontratazioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

12.4. Kontratazio ebazpenean finkatzen den egunean hartuko da lanpostuen jabetza.

12.5. Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte toki erakundeko lan-kontratudun langile finkoa izateko. Hala bada, deialdiaren 10.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

12.6. Baldin lan-kontratudun langile finko bihurtzen den izangaiari ematen bazaio, berak eskatuta, borondatezko eszedentzia, lanpostuan batere aritu gabe, jabetza hartzen duen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere beteko da deialdiaren 10.4 apartatuan xedatzen den moduan.

12.7. Aurreko bi apartatuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren edo kontratazioaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, egoera horien ondoriozko lanpostuak zuzenean esleituko zaizkie lan-kontratudun langile finko berriei.

13.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe izapide batzuk Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez ofizialki argitaratu beharra, Arroizko Udalaren iragarki-taulan (www.arroniz.org webgunearen bidez sarturik) argitaratuko da honelako informazioa: epaimahaiak proben deialdiei eta kalifikazioei buruz ematen dituen ebazpenak eta jarduketak, eta interesdunentzat jakingarri den informazio guztia.

14.–Datuen babesa.

Izangaiei honako hauek komunikatzen zaizkie, jarraikiz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluari (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO):

–Arroizko Udala da deialdi honetan parte hartzeagatik izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.

–Tratamenduaren helburua da lanpostu hutsak betetzea, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legearekin (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea) eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearekin (egonkortze prozesuak gauzatzeko neurriei buruzkoa); orobat, helburua da langileak hautatzea eta deialdi honen xedeko lanpostua betetzea.

–Hona hemen tratamendua ahalbidetzen duen oinarri juridikoa:

  • DBEOren 6.1.c) artikulua: tratamendua beharrezkoa da, tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-betebeharra betetzeko.
  • DBEOren 6.1.b): artikulua: kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna kontratu horren alderdi bat denean, edo berak eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko beharrezkoa denean.

–Datuak zer helburutarako bildu diren, helburu hori lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehazteko beharrezkoa den denbora guztian ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

–Legez aurreikusitako kasuetan komunikatuko dira datuak, eta deialdian xedatutakoaren arabera argitaratuko dira.

–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetan, edo www.arroniz.org webguneko egoitza elektronikoaren bidez (datuak babesteko tramiteak) edo datuak babesteko ordezkariaren helbidera joz (dpdarroniz@arroniz.org).

–Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es), edo aldez aurretik harremanetan jartzeko datuen babeserako ordezkariarekin, aipatutako helbidearen bidez.

15.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen toki erakundeari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

https://www.arroniz.org/documents/120–CONVOCATORIA+CONCURSO–OPOSICION+DOCENTES+MUSICA.pdf

I. ERANSKINA

1.–Lanpostuen identifikazioa.

–Arroizko Udaleko plantilla organikoan 5, 6, 7 eta 8 zenbakiak dituzten lanpostuak.

–Lanpostuak, hurrenez hurren: musikako irakaslea, Saxofoiko espezialitatean; musikako irakaslea, Perkusioko espezialitatean; musikako irakaslea, Gitarrako espezialitatean; eta musikako irakaslea, Kantuko espezialitatean.

–Denak ere B mailakoak.

–Denen araubide juridikoa: aldizkako lan-kontratudun finkoak.

–Lanaldia: partziala, zerbitzuaren beharrek eskatzen dutena, matrikulazioen arabera.

–Txanda irekia, guztiak.

–66 planeko titulu profesionala izatea, edo Musikako goi mailako titulua, lortu nahi den espezialitatekoa.

2.–Lan publikoaren eskaintza onesten duen ebazpena eta Nafarroako Aldizkari Ofizialerako esteka.

Arroizko Udaleko alkatearen maiatzaren 18ko 67/2022 Ebazpena, 2022ko lan publikoaren eskaintza onesten duena.

Ebazpen hori argitaratu zen 2022ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 24an.

https: Iragarkia - Nafarroako Aldizkari Ofiziala

II. ERANSKINA

Deialdi honetan parte hartzeko eskabide eredua: oposizio-lehiaketa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

https://www.arroniz.org/documents/122_ANEXO+II+MODELO+INSTANCIA.pdf (arroniz.org)

III. ERANSKINA

Autobaloraziorako agiria, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko lehiaketako merezimenduetarako

https://www.arroniz.org/documents/119_ANEXO_III_AUTOVALORACION_MERITOS_DOCENTES_MUSICA.pdf

Iragarkiaren kodea: L2216413