253. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LARRAGA

Akats zuzenketa deialdi honetan: deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ekoan, argitaratu ziren deialdi honen oinarriak: deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, udal honetan aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek premiazko neurriak ditu hizpide, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Iragarki horren transkripzioan, bada, ikusi da akats bat dagoela, zati bat falta baita 7. oinarriko b.1) apartatuaren lehenengo paragrafoan. Hortaz, zuzendu egin behar da, argitzeko, eta bat etor dadin merezimenduen autobaloraziorako inprimakiko testuarekin (III. eranskina). Hona hemen zuzenketa:

Honela dioen tokian:

b.1) Lanpostuari dagozkion gaiei buruzko hobekuntza eta espezializaziorako prestakuntza ikastaro eta ekintzak, erakunde eta zentro ofizialek eginak edo homologatuak baldin badira, eta Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Hitzarmenen esparruan egindako etengabeko prestakuntzarako ekintzak: 0,20 puntu prestakuntza ordu bakoitzeko.

Honela behar du:

b.1) Lanpostuari dagozkion gaiei buruzko hobekuntza eta espezializaziorako prestakuntza ikastaro eta ekintzak, erakunde eta zentro ofizialek eginak edo homologatuak baldin badira, eta Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Hitzarmenen esparruan egindako etengabeko prestakuntzarako ekintzak: 0,20 puntu prestakuntza ordu bakoitzeko. Merezimendu horiengatik, gehienez, 25 puntu lortzen ahal dira.

Zuzenketa honek ez die eragiten aurkeztu beharreko merezimenduei, baizik eta gehieneko puntuazioari bakarrik. Hortaz, eskabideak aurkezteko epea ez da zabalduko, bai, ordea, zuzentzen den iragarkian errekurtsoak jartzeko ezarritako epea. Hain zuzen, errekurtsoetarako epea iragarki hau argitaratzen denetik hasiko da zenbatzen.

Larragan, 2022ko abenduaren 12an.–Alkate udalburua, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2216696