253. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRURTZUN
–MUSIKA ESKOLA–

Deialdia, Musika Eskolako irakasleen 4 lanpostu huts –trikiti, gaita, zeharkako flauta eta gitarra klasikoko espezialitateak– merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

Alkatearen 301/2022 Ebazpena, abenduaren 5ekoa, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat, Musika Eskolako irakasleen 4 lanpostu huts merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

2022ko maiatzaren 10eko osoko bilkuran onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak eta deialdi bereziak ezartzen dituena, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera; eta 2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 17an, argitaratu zen. Bertan jasotzen dira, besteak beste, Musika Eskolako irakasleen 4 lanpostu, ezaugarri hauek dituztenak: B maila, %12ko lanpostuko osagarria, lan-kontratu finkoa, lanaldi partziala, C1 hizkuntza-eskakizuna.

Osoko bilkuraren urriaren 21eko erabakiaren bidez, toki erakunde hau partez atxiki zitzaion, 6.2, 6.3, 9.1 eta 9.2 artikuluak kanpoan utzita, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioari, foru lege horren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien Legea).

Ikusirik Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoa, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluko manuetan ezarritakoa (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz), horiei atxiki baitzaie Irurtzungo Udala, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuan eta aplikatu beharreko gainerako araudian ezarritakoa.

Aintzat harturik Idazkaritzak 2022ko azaroaren 23an egindako txosten juridikoa.

Toki Administrazioaren arloan indarrean dauden xedapenek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz eta aplikatuz (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea, Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamendua eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Onestea Musika Eskolako irakasleen 4 lanpostu huts –trikiti, gaita, zeharkako flauta eta gitarra klasikoko espezialitateak– merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, oinarri arautzaileak eta haren eranskinak, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

Bigarrena.–Deialdi hori eta haren oinarriak eta eranskinak argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta webgunean eta, halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irurtzunen, 2022ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

Deialdi hau eginen da aplikatu beharreko araudian xedatuari eta oinarri hauetan ezartzen denari jarraikiz:

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da I. eranskinean zehaztutako lanpostu hutsak betetzea, aipatu eranskinean jasotzen diren ezaugarrien arabera, lehia askearen, berdintasunaren, merezimenduaren, gaitasunaren eta publizitatearen printzipioak betez, eta merezimendu-lehiaketaren prozeduraren bidez, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru legearen babesean eginiko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena; eta 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

1.2. Deialdi honen bidez izendatzen diren izangaiek beren lanpostuari dagozkion eginkizunak beteko dituzte, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hura garatzeko araudian ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen dituzte, eta I. eranskinean zehaztutako araubidean eta mailan sailkatuta geldituko dira.

1.3. Eskainitako lanpostu guztiak txanda irekiaren bidez beteko dira, eta ez da egonen igoera txandarik, ez eta desgaitasuna dutenentzako edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako lanpostuen erreserbarik ere.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Prozedura hau gauzatzeko, honako hauetan xedatutakoa beteko da: 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena; 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; 7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa; espedientea formalizatzeagatik eta hautapen-prozesuetan parte hartzeko eskubideengatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

3.–Baldintzak.

3.1. Merezimendu-lehiaketan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) I. eranskinean zehazten den nazionalitateari buruzko baldintza betetzea.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) I. eranskineko ezaugarrien taulan zehazten den titulua izatea, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean lortzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei.

d) Lanpostuaren eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) I. eranskineko ezaugarrien taulan zehazten den euskararen hizkuntza-eskakizuna izatea, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean lortzeko moduan egotea.

Euskarari dagokionez, dauden titulazio ofizialez gain, aurkez daitezke uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen zazpigarren xedapen gehigarria aplikatuz (Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz, egonkortze-prozesuak gauzatzeko neurriak hartzen dituen Foru Legea) antolatutako maila-proben bidez Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak emandako egiaztagiriak. Maila-proba horiek deialdi hau argitaratu ondoren egin daitezke eta, horrenbestez, deialdia argitaratu ondoren aurkez daitezke egiaztagiriak. Nolanahi ere, izangaiak, hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabidearekin batera, adierazitako probetara aurkezteko konpromisoa aurkeztu beharko du.

g) Ezin izanen dute parte hartu deialdia egin duen toki erakundean deialdiaren xede den lanpostuan langile finko gisa ari diren langileek. Baldintza hori betetzen ez duten pertsonak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geratuko dira haien jarduketa guztiak, beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

h) Ezaugarrien taulan hala zehazten bada, eta Haurrentzako eta nerabeentzako babes sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik edo gizakien salerosketarengatik.

3.2. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek. Bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean eta lanpostuaren jabetza hartu arte, deusetan ukatu gabe 3.1.f. oinarrian ezarritakoa.

4.–Eskabideak, tasak eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezten ahal dira bai telematikoki, egoitza elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.irurtzun.eus/ helbidean), bai aurrez aurre, udal erregistroan.

Hautapen-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek, nahitaez, II. eranskineko eredu normalizatuaren arabera aurkeztu beharko dute eskabidea, eta parte hartu nahi duten hautapen-prozesu adina eskabide aurkeztu beharko dituzte. Ez aurkeztutzat joko dira II. eranskina aurkezten ez dutenak.

4.2. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

4.3. Tasak.

Azterketa-eskubideengatik eta espedientea formalizatzeagatik ordaindu beharreko tasa ezaugarrien taulan zehaztutakoa da; hau da, 20,00 euro ordainduko dira Musika Eskolako irakasleen plazetarako.

Tasa ordaintzeko, transferentzia eginen da kontu-zenbaki honetara: ES76 3035 0120 95 1200900000. Kontzeptu gisa «Musika -» agertu beharko da, bai eta izangaiaren nortasun-agiriaren identifikazio-zenbakia ere (adibidez: Musika - 44884488B). Ezinbestekoa da nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen identifikazio zenbakia bat etortzea tasa ordaindu izanaren agirian emandako identifikazio zenbakiarekin.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

4.4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabidea aurkezteko unean, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, II. eranskinaz gain:

4.4.1. Merezimenduen autobaloraziorako inprimakia (III. eranskina), behar bezala betea, eta merezimenduen frogagirien kopiak, merezimenduen autobaloraziorako inprimakian agertzen diren hurrenkeraren arabera ordenatuta.

Ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean lehen aipatutako moduan zerrendatuta, alegatuta eta egiaztatuta ez dauden merezimenduak; hala ere, kalifikazio epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala egiaztatuta.

4.4.2. Behar den tasa ordaindu izana egiaztatzen duen gordekina.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Hauek izanen dira kalifikazio epaimahaiko kideak:

–Epaimahaiburua: Aitor Larraza Carrera, Irurtzungo Udaleko alkate udalburua.

–Ordezkoa: Agurtzane Garijo Peralta, Irurtzungo Udaleko zinegotzia.

–Epaimahaikidea: J. Francisco Miqueo Ariztimuño, Irurtzungo Udaleko kultura koordinatzailea.

–Ordezkoa: Ismael Zunzarren Etxarte, Irurtzungo Udaleko zerbitzu anitzetako ofiziala.

–Epaimahaikide-idazkaria: Eguzkiñe Aiesa Andres, Irurtzungo Udaleko idazkaria.

–Epaimahaikide idazkariaren ordezkoa: Sandra Martinez Gutierrez, Olaztiko Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia merezimendu-lehiaketaren balorazioa egin aurretik eratu beharko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari espezialistei deitzen ahalko die, bere eskumeneko jarduketetatik edozeinetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Izangaien onarpena.

6.1. Eskabideak aurkezteko 15 egun naturaleko epea bukatuta, onetsiko da onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, eta aginduko da argitara dadila Irurtzungo Udalaren atarian, deialdiaren web fitxan (http://www.irurtzun.eus/musika-eskola/).

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta argitaratuko da deialdiaren web fitxan (http://www.irurtzun.eus/musika-eskola/).

6.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, esteka honetan: https://sedeelectronica.irurtzun.eus/, edo aurrez aurre udal erregistroan.

6.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta horiek ebatzi ondoren, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta deialdiaren web fitxan argitaratuko da.

6.4. Izangaiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie itzuliko azterketa egiteko eskubideak.

6.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren, baldin izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.–Merezimendu-lehiaketaren bidezko salbuespenezko prozeduraren nondik norakoak: baloratuko diren merezimenduak.

a) Merezimendu profesionalak: gehienez ere 60 puntu.

Administrazio publikoetan deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 60 punturekin, puntuazio honen arabera:

a.1) Irurtzungo Udalaren Musika Eskolan, deialdiaren xedeko lanpostu berean, espezialitate berean egindako zerbitzuak: 3 puntu, egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.2) Beste administrazio publiko batzuetan, lanpostu berean, espezialitate berean egindako zerbitzuak: 0,75 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.1 eta a.2 ataletarako oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

2. Gehienez ere 60 puntu emanen dira a) atal honetan.

3. Lan-harremana hasi zenetik amaitu arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, egindako lanaldiaren ehunekoa edozein dela ere, eta jardunik gabeko aldiei erreparatu gabe, lan-harremana aldizkako ez-finko mugagabea duten pertsonen kasuan, betiere honako baldintza hauek betetzen badira:

3.1. Pertsona horrek kasuan kasuko administrazioaren aldizkako behar zikliko bat betetzea, kontratuak bata bestearen atzetik lotuta.

3.2. Gutxienez hiru urte igaro izana lehenengo kontratua sinatu zuenetik deialdi honetako eskabideak aurkezteko epea amaitu arte, edo pertsona hori bi kontraturen edo gehiagoren bidez kontratatu izana 24 hilabete baino gehiagoz 30 hilabeteko denbora tartean.

3.3. Beti eginkizun berberak betetzea.

Baldintza horietako bat betetzen ez den kasuetan, egindako zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu bakoitzaren hasiera egunetik amaierara arte, edozein izanik ere egindako lanaldiaren ehunekoa.

4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

5. Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan egon den aldiak edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak kontatuko dira bete duen lanpostuan benetan egindako zerbitzuak balira bezala. Halaber, lanpostuan benetan egindako zerbitzu gisa zenbatuko dira gainerako aldi guztiak (zerbitzu bereziak, eszedentzia, burutza edo zuzendaritza karguetan aritzea, etab.), salbu eta bere ardurapeko pertsona bat zaintzeko eszedentzia berezia, aplikatzekoa den legerian aurreikusitako arrazoien ondoriozkoa.

6. Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak elkarrekin bateraezinak izanen dira aldi berari dagokionez. Halakoetan, emanen da kasu bakoitzean handiena den puntuazioa.

Merezimendu profesionalak dagokion erakundeak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira. Ziurtagirian agertu behar dira zerbitzuaren iraupena, betetako lanbide-kategoria eta lan-bizitzaren txostena. Dokumentazio horretan agertu behar dira izendapenaren edo lan-harremanaren hasiera eguna eta amaiera eguna (edo, kasua bada, indarrean jarraitzen duela), izendapenaren xedea eta kontratuarena.

Deialdia egiten duen toki erakundeari badagokio ziurtagiri hori ematea, eskatzaileak ez du aurkeztu beharko.

b) Beste merezimendu batzuk, gehienez ere 40 puntu:

b.1) Erakunde ofizialek edo horiek homologatutako erakundeek emandako prestakuntza-ikastaroak egiteagatik, horiek musika-hezkuntzaren berezko alderdiekin hertsiki lotuta badaude, honela baloratuko dira:

1. 1 ordutik 30 ordura bitarteko ikastaroak: 1,5 puntu ikastaro bakoitzeko.

2. 31 ordutik 60 ordura bitarteko ikastaroak: 3 puntu, ikastaro bakoitzeko.

3. 61 ordutik 90 ordura bitarteko ikastaroak: 4,5 puntu ikastaro bakoitzeko.

4. 91 ordu edo gehiagoko ikastaroak: 6 puntu, ikastaro bakoitzeko.

Atal honetan, osotara, ezin izanen da 12 puntu baino gehiago lortu. Gainera, ezin izanen da 6 puntu baino gehiago lortu diziplina bakoitzeko, egiaztatutako prestakuntzagatik.

b.2) Lortu nahi den lanpostuarekin lotutako beste prestakuntza-ikastaro batzuk: Hezkuntza orokorra, dibertsitate funtzionalak, pedagogia...

1. 1 ordutik 15 ordura bitarteko ikastaroak: 0,1 puntu ikastaro bakoitzeko.

2. 16 ordutik 30 ordura bitarteko ikastaroak: 0,2 puntu ikastaro bakoitzeko.

3. 31 ordutik 45 ordura bitarteko ikastaroak: 0,3 puntu ikastaro bakoitzeko.

4. 46 ordu edo gehiagoko ikastaroak: 0,4 puntu ikastaro bakoitzeko.

Atal honetan, osotara, ezin izanen da 4 puntu baino gehiago lortu. Gainera, ezin izanen da 1 puntu baino gehiago lortu diziplina bakoitzeko, egiaztatutako prestakuntzagatik.

b.3) Eskuratu nahi den lanposturako I. eranskinean eskatzen den nahitaezko titulazioa baino goragokoa izateagatik: 13 puntu.

b.4) Unibertsitateko tituluak edo horien baliokideak, b.3) atalean jasotakoez bestelakoak, honako ikasgai hauetakoren batean: 4 puntu.

1. Irakasle-ikasketak.

2. Pedagogia.

3. Psikopedagogia.

4. Musikologia.

5. Musikako goi-mailako tituluak, lortu nahi den lanposturako eskatzen den espezialitateaz bestelakoak.

Atal honetan, osotara, ezin izanen da 8 puntu baino gehiago lortu. Gainera, ezin izanen da 4 puntu baino gehiago lortu diziplina bakoitzeko, egiaztatutako prestakuntzagatik.

b.5) Heziketa Genero Berdintasunean: 0,5 puntu, 6 orduko multzo bakoitzeko; gehienez ere, 3 puntu.

b atalerako oharrak:

Baloratuko dira erakunde eta zentro ofizialek eta administrazioko langileen prestakuntzarako zentroek emandako prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak eta, orobat, administrazioetako eta sindikatuetako prestakuntza plan edo programetan sartuak daudenak, edo plan horietako prestakuntza zentroetakoak, betiere bete beharreko lanpostuko gaiei buruzkoak.

Horrenbestez, uste bada ikastaroaren eduki guztia ez dagoela zuzen-zuzenean loturik eskuratu nahi den lanpostuko eginkizunekin, soilik baloratuko dira lotura hori baduten modulu edo atalak, eta proportzionalki zenbatuko dira eta aplikatuko zaizkie gorago adierazitako baremoak.

Deialdi honetan sartzeko aukera ematen duten diziplinetako batean baino gehiagotan ikasketak egin izana egiaztatzen duten tituluak aurkeztuz gero, horietako bat sartzeko baldintzatzat hartuko da, eta ez da baloratuko lehiaketan, eta gainerakoak goian adierazitako jarraibideen arabera baloratu eta barematuko dira. Ildo horretan, sartzeko baldintzatzat hartuko den titulua izanen da, hala badagokio, izangaiari baremazio-sisteman puntuazio txikiena ematen diona.

Ikastaroen ziurtagirietan iraupenik eta datarik agertzen ez bada, ikastaro horiek ez dira baloratuko atal honetan.

c) Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du eman 7. oinarri honetan atal bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino altuagorik.

d) Behin merezimenduen balorazioa aurreko atalek ezarritakoari jarraikiz eginda, ehuneko 33ko desgaitasuna edo handiagoa frogatzen duten pertsonek lorturiko puntuazioari 1,5 puntu gehituko zaizkio guztira, zuzenketa-faktore gisa.

8.–Kalifikazioa.

8.1. Merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak merezimenduen behin-behineko balorazioa argitaratuko du, deialdiaren web fitxan (ezaugarrien taulan zehazten da), eta 5 egun balioduneko epea emanen da alegazioak aurkezteko.

8.2. Behin 5 egun balioduneko epea iraganik, aurkeztutako alegazioak ebatziko dira, halakorik izan bada, eta merezimenduen behin betiko balorazioa eginen da. Ondoren, epaimahaiak izangai bakoitzak lortutako puntuazioak organo eskudunari helaraziko dio, betebeharrak frogatzeko eta lanpostu hutsak hautatzeko tramiteak egiteko.

8.3. Merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko prozeduran parte hartzen dutenen artean puntu-berdinketarik gertatuz gero, merezimendu profesionalen atalean puntuazio handiena lortu duen izangaiaren alde ebatziko da; eta, berdinketak badirau, atal horren azpiatal bakoitzean lortutako puntuazio handiena hartuko da kontuan, zerrendatzen diren hurrenkeran.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

8.4. Prozedura honetatik ez da sortuko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendarik.

9.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

9.1. Organo eskudunak 10 egun balioduneko epea irekiko du lanpostua eskuratu duten izangaiek (zenbat lanpostu huts eskaini diren, beste hainbeste izangai) betebehar hauek betetzen dituztela frogatzeko agiriak aurkez ditzaten, horretarako ezartzen den bidea erabiliz:

a) Eskatzen diren tituluen kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu direla frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) Eskatutako euskara maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, zehazki, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako edozein (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa). Dauden titulazio ofizialez gain, aurkez daitezke Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak emandako egiaztagiriak, maila-probak egitearen ondoriozkoak, aplikatuta uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen zazpigarren xedapen gehigarria (19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz). Maila-proba horiek deialdi hau argitaratu ondoren eginen dira; horrenbestez, deialdia argitaratu ondoren aurkeztuko dira egiaztagiriak.

c) Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa, zeina arautu baitzen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuaren bidez.

9.2. Tramite hori egin eta gero, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen da, argitara emanez aukera daitezkeen lanpostu hutsen zerrenda eta hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraituz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer betebehar frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori argitaratuko da Irurtzungo Udalaren deialdiaren web fitxan.

Ondoren, izangaiek, ezarritako epearen barnean, nahiago dituzten lanpostu hutsen hurrenkera jakinaraziko dute.

10.–Izendapen edo kontratazio proposamena eta agirien aurkezpena.

10.1. Behin lanpostu hutsak hautatzeko tramitea bukaturik, epaimahaiak organo eskudunari igorriko dio, espediente osoarekin batera, izangaiak izendatzeko edo kontratatzeko proposamena. Proposamenean egonen dira, puntuazio handiena izateagatik, eskainitako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaiak.

Izendapen edo kontratazio proposamen hori argitaratuko da Irurtzungo Udalaren deialdiaren web fitxan, ezaugarrien taulan zehaztutakoaren arabera.

10.2. Toki erakundearen zerbitzuko langile finkoak ez diren izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, toki erakundearen atariko deialdiaren web fitxan izendapen proposamena argitaratu eta 10 egun balioduneko epearen barnean:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Osasun txosten ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

10.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, deialdiko 3. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu edo kontratatu, eta baliorik gabe geldituko dira haien jarduketa guztiak, deusetan galarazi gabe beren eskabideko faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

10.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, hutsik geratu den lanpostua beteko da 8. eta 9. oinarrietan aipatzen den izangaien zerrendaren arabera lanposturako baldintzak betetzen dituen hurrengoarekin, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

10.5. Deialdi honen xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, beste agiriren bat beharrezkoa bada bere eskudantzietarako, proposatzen den izangaiari eskatuko zaio, eta hark deialdi honen 10.2 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

11.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

11.1. Funtzionario izendatuko dira, edo lan-kontratudun langile finko gisa kontratatuko dira, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak, eta lanpostu hutsak esleituko zaizkie.

11.2. Izendapenak edo kontratazioak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario edo lan-kontratudun langile finko bilakatuko du izendatua, eta indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak izanen ditu. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua aplikatzearen ondorioz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean segitzea, edo Gizarte Segurantzako araubide orokorrean sartzea.

11.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

11.4. Izendapen-ebazpenean finkatzen den egunean hartuko da lanpostuen jabetza.

11.5. Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek, toki erakundeko funtzionario edo lan-kontratudun langile finko izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala bada, deialdiaren 10.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

11.6. Funtzionario edo lan-kontratudun langile finko bihurtzen den izangairen bati, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere deialdiaren 10.4 atalean xedatzen den moduan beteko da.

11.7. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren edo kontratazioaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa. Beraz, egoera horien ondoriozko lanpostuak zuzenean funtzionario edo lan-kontratudun langile finko berriei esleituko zaizkie.

12.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, ezaugarrien taulan zehazten den eta toki erakundearen atarian egonen den deialdiaren web fitxan argitaratuko da.

13.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen toki erakundeari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Deialdiaren ezaugarrien taula: lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari jarraikiz (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien Legea).

DEIALDIA EGITEN DUEN TOKI ERAKUNDEA

IRURTZUNGO UDALA

1.–Lanpostuen identifikazioa.

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

DESTINOA

BEHARREZKO TITULAZIOA (ADIERAZI)

NAHITAEZKO HIZKUNTZAK

MEREZIMENDUAK

BESTE BETEKIZUN BATZUK

25

Trikiti irakaslea

B

Lan-kontratudun finkoa

Aldakorra

Irurtzungo Udal Musika Eskola

–Akordeoiko espezialitateko lanbide ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horri dagokion erdi-mailako titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana, edo titulu baliokidea.

Euskara, C1

Sexu delituen ziurtagiria

27

Gaita irakaslea

B

Lan-kontratudun finkoa

Aldakorra

Irurtzungo Udalaren Musika Eskola.

–Mihidun haize-instrumentuen espezialitateren bateko lanbide ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horri dagokion erdi-mailako titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana, edo titulu baliokidea.

Euskara, C1

Sexu delituen ziurtagiria

28

Zeharkako flautako irakaslea

B

Lan-kontratudun finkoa

Aldakorra

Irurtzungo Udal Musika Eskola

–Zeharkako flautako espezialitateko lanbide ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horri dagokion erdi-mailako titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana, edo titulu baliokidea.

Euskara, C1

Sexu delituen ziurtagiria

29

Gitarra klasikoko irakaslea

B

Lan-kontratudun finkoa

Aldakorra

Irurtzungo Udal Musika Eskola

–Gitarra klasikoko espezialitateko lanbide ikasketen titulua edo, bestela, espezialitate horri dagokion erdi-mailako titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana, edo titulu baliokidea.

Euskara, C1

Sexu delituen ziurtagiria

2.–Betekizunak.

2.1. Espainiako nazionalitatea izateko betebeharra duten lanpostuak (plaza zenbakiak adierazi): 4.

2.2. Sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik edo gizakien salerosketarengatik, epai irmo baten bidez, kondenatua ez izateko betebeharra duten lanpostuak (plaza zenbakiak adierazi): 25, 27, 28, 29.

3.–Tasa:

3.1. Ordaindu beharreko zenbatekoa: 20,00 euro.

3.2. Ordaintzeko modua: Transferentzia ES76 3035 0120 95 1200900000 zenbakira, kontzeptu honekin: "Musika-" eta identifikazio zenbakia.

4.–Deialdiaren web fitxa, toki erakundearen atarian: (Helbide elektronikoa)

Kontsultak egiteko: http://www.irurtzun.eus/musika-eskola/

Erregistrorako: https://sedeelectronica.irurtzun.eus/

5.–Lan publikoaren eskaintza onesten duen ebazpena eta Nafarroako Aldizkari Ofizialerako esteka.

2022ko maiatzaren 10eko osoko bilkura, 2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 17an.

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/95/20

6.–Deialdia onesten duen ebazpena.

Alkatetzaren 301/2022 Ebazpena, abenduaren 5ekoa.

II. eranskina

Hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabide eredua

http://www.irurtzun.eus/musika-eskola/

III. eranskina

Autobaloraziorako agiria, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko lehiaketako merezimenduetarako

http://www.irurtzun.eus/musika-eskola/

Iragarkiaren kodea: L2216593