253. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FALTZES

Akats zuzenketa deialdi honetan: deialdia, lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, enplegua egonkortzeko prozesu bereziaren barnean

2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 28koan, argitaratu ziren deialdiaren oinarriak, xedea izanik merezimendu-lehiaketaren bidez betetzea Faltzesko Udaleko bost lanpostu huts: bi administrari-ofizialarenak (C maila), hiru zerbitzu anitzetako enplegatuarenak (D maila) eta bat zerbitzu berezietako mendekoarena (E maila). Lanpostu horiek sartzen dira aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea). Ikusi da iragarki horrek transkripzio akatsak dituela 7.b)1.2 oinarrian; zehazki, lanpostuarekin zerikusia duten gaiei buruzko prestakuntzagatik emandako puntuazioari dagokionez. Hortaz, zuzentzen da, eta honela idatzia gelditzen da:

"b) Beste merezimendu batzuk, gehienez ere 40 puntu. Eskainitako lanpostuen arabera baloratuko dira, honela:

b.1) Administrari-ofizialaren bi lanpostuetarako:

b.1.1. Deialdian eskatzen den maila baino goragoko titulu bat frogatzeagatik, 10 puntu titulu bakoitzeko. Azpiapartatu honetan gehienez ere 10 puntu eskura daitezke.

b.1.2. Lanpostuarekin zerikusia duten gaiei buruzko prestakuntzagatik, 0,10 puntu prestakuntza-ordu bakoitzeko; gehienez ere 40 puntu.

Administrari-ofizialaren lanpostuetan b.1.1 eta b.1.2 azpiapartatuetan baloratu beharreko merezimenduen batura ez da inola ere izanen 40 puntutik gorakoa".

Faltzesen, 2022ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Sara Fernández Allo.

Iragarkiaren kodea: L2216592