253. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

1335/2022 Ebazpena, azaroaren 28koa, Barañaingo Udaleko alkate udalburuak emana, zeinaren bidez eskumena bereganatzen baita eta sarrera-prozeduraren deialdi bat onesten baita oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gizarte-langile lanpostu bat, gehienez, Barañaingo Udalean eta haren erakunde autonomoetan aritzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan

2022ko azaroaren 24an egin ohiko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, toki-erakunde hau partez atxikitzen zaio uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan jasotako erregulazioari (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira egonkortze-prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Barañaingo Udaleko alkate udalburuaren 588/2022 Ebazpenaren bidez onetsi zen Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen 2022rako lan publikoaren eskaintza, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

Horiek horrela, eta apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak baliatuz (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), zeinak Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu baitzitzaizkion Alkatetzaren 2019ko uztailaren 1eko 775/2019 Ebazpenaren bidez.

ERABAKITZEN DA:

1. Sarrera-prozedurarako deialdi bat eta haren oinarriak onestea, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko gizarte-langile lanpostu bat, gehienez, Barañaingo Udalean eta haren erakunde autonomoetan aritzeko.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2022ko azaroaren 28an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

GIZARTE-LANGILE LANPOSTU BAT OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO SARRERA-PROZEDURAREN DEIALDIA

Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Barañaingo Udaleko gizarte-langile lanpostu bat betetzea (zenbakia plantilla organikoan: 10.4; araubide juridikoa: funtzionarioa; maila: B; lanpostuko osagarria: %20), betiere betez lehia askearen, berdintasunaren, merezimenduaren, gaitasunaren eta publizitatearen printzipioak, eta oposizio-lehiaketaren prozeduraren bidez, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen eta uztailaren 1eko 19/2022 Foru legearen babesean eginiko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, hizpide dituena premiazko neurriak, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko; eta 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira egonkortze-prozesuak gauzatzeko Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

1.2. Aipatutako lanpostu hutsak txanda hauetan banatuko dira, bat etorriz uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearekin, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz:

a) Txanda irekia.

b) Dagokionean, erreserba txanda %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat.

c) Dagokionean, erreserba txanda genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat.

Prozedura hauetan ez da funtzionarioen arteko igoera txanda murrizturako erreserbarik egonen.

Halakorik bada, %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat lanpostuak erreserbatzen diren hautapen-prozeduretan, izangaiek hautaprobak gainditu beharko dituzte eta adierazi duten desgaitasun maila eta kasuan kasuko zereginak eta eginkizunak betetzeko bateragarritasuna frogatu beharko dituzte.

Halakorik bada, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat lanpostuak erreserbatzen diren hautapen-prozeduretan, izangaiek hautapen-prozesuak gainditu beharko dituzte eta genero-indarkeriaren biktimak direla frogatu beharko dute.

1.3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan (halakorik bada) izangaiek ez badute lortzen hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa, bete gabe gelditzen diren lanpostu hutsak gehituko zaizkie txanda irekikoei, jarraikiz ezarritako hurrenkerari, hots, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkerari.

1.4. Halakorik bada, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txandan bete gabe gelditzen diren lanpostu hutsak txanda irekikoei gehituko zaizkie, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.

1.5. Bestetik, desgaitasuna dutenentzako edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba-txandetan, baldin eskaintzen diren lanpostu hutsen kopurua baino izangai gehiagok gainditzen badute prozesua, txanda horietan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehian eta eskuratutako amaierako puntuazioaren arabera.

1.6. Deialdi honen bidez izendatzen den izangaiak beteko ditu bere lanpostuari dagozkion eginkizunak, eta izanen ditu dagozkion eskubideak eta betebeharrak, hots, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan eta hura garatzeko araudian ezarritako eskubideak eta betebeharrak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta sailkatuta geldituko da ezaugarri teknikoen taulan zehazten den mailan, foru lege horretan ezarritako mailen artetik.

1.7. Izendatutako pertsonak Barañaingo Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan beteko ditu bere titulazioarekin bat datozen eginkizunak eta zereginak, ezarritako oinarrizko edozein programatan, besteak beste:

1.–Banakoei eta taldeei zuzeneko arreta ematea, gizarte-premiekin eta sustatu beharreko zerbitzuekin lotutako edozein eskariren aurrean.

2.–Premia egoeretan giza baliabideak, baliabide sozialak eta materialak eratzea eta aplikatzea.

3.–Orientazioa, informazioa eta aholkularitza ematea gizarte-eskubideei buruz, gizarte-problematikan jarduteko gizartearen baliabideei buruz, beharrezkoa denean kudeaketa eginez.

4.–Gizarte lanean lortutako datuen bidez atzemandako gizarte-problematika aztertzea, baloratzea eta ikertzea, gizarte-ingurunea eta zioak eta arazoak aztertzea, diziplinarteko taldeetako kide izanik eta jarduketak koordinatuz.

5.–Aktiboki parte hartzea eta laguntzea plangintzan gizarte baliabideak sortzeko eta sustatzeko eta daudenak hobetzeko, beharrak asetzeko eta gizarte politika garatzeko.

6.–Jarduketak sustatzea herritarren prebentzio, sustapen eta garapenerako.

7.–Gizartean birgaitzeko helburuz jardutea banakoekin eta taldeekin, kontzientziatuz beren garapenean aktiboki eta arduraz parte har dezaten eta gizarte-problematika baten eraginpean dauden banakoen eta taldeen ekintza elkartua sustatuz.

8.–Boluntariotza sustatzea.

9.–Haurren eta nerabeen nahiz adinekoen tratu ona sustatzeko sareetan parte hartzea.

10.–Praktiketako ikasleen prestakuntzan eta programa komunitarioetan parte hartzea.

11.–Bere mailaren eta kategoriaren barrenean agintzen zaizkion guztiak.

2.–Aplikatzekoa den araudia.

Prozedura hau gauzatzeko, honako hauetan xedatutakoa beteko da: 20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa; 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duena; 7/1985 Foru Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa; aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.

3.–Baldintzak.

3.1. Oposizioan onartuak izateko, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

3.1.1. Izangai guztien betebeharrak.

a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den eremuko estatu batekoa. Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek edo izatezko bikoteek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontide edo izatezko bikotearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, baldin haien kontura bizi badira.

b) 16 urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina ez izatea.

c) Gizarte Laneko diplomadunaren titulua izatea, edo baliokidetzat aitortutako beste bat, edo Gizarte Laneko gradudunaren titulua, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea. Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren frogagiria eduki beharko da.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta administrazio publikoren baten zerbitzutik kendua edo diziplinaz kaleratua ez izatea.

f) Ezin izanen dute parte hartu aldi baterako enplegua egonkortzeko deitzen diren sarrerako hautapen prozeduretan Barañaingo Udalean eta haren erakunde autonomoetan deialdiaren xede den lanpostuan langile finko gisa ari diren langileek. Baldintza hori betetzen ez duten pertsonak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geratuko dira haien jarduketa guztiak, beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

g) Ezaugarrien taulan hala zehazten bada, eta Haurrentzako eta nerabeentzako babes sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik edo gizakien salerosketarengatik.

3.1.2. Desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaien berariazko baldintzak:

Halakorik bada, desgaitasuna dutenentzako erreserba txandako izangaiek, 3.1.1 apartatuan aipatzen diren baldintzak betetzeaz gainera, %33ko desgaitasuna edo handiagoa eduki beharko dute, ofizialki aitortua.

3.1.3. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandako izangaien berariazko baldintzak:

Halakorik bada, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako erreserba txandan parte hartu nahi duten emakumeek, 3.1.1 apartatuan aipatzen diren baldintzak betetzeaz gainera, genero-indarkeriaren biktima izan behar dute.

3.2. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek. Bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean, eta indarrean egon beharko dute lanpostuaren jabetza hartu arte.

4.–Eskabideak, tasak eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

4.1. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Barañaingo Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira (Udaletxeko plaza, z.g.), herritarren arretarako bulegoan, goizeko 08:30etik 14:00etara, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz.

Eskaera posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezaioten eskabideari, ziurtatu aurretik.

Eskabideak bete beharko dira I. eranskineko ereduaren arabera; hura Barañaingo Udalaren Herritarrarendako Harrera Bulegoan eskuratzen ahalko da (Udaletxeko plaza, z.g.), edo bestela Internet bidez, www.baranain.es eta www.baranain.eus helbideetan.

Parte hartzeko eskabidean izangaiek adierazi behar dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Desgaitasuna duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, aurkeztu beharko dute desgaitasuna dutela frogatzen duen dokumentazioa, organo eskudunak emana. Halaber, eskabidean bertan eska ditzakete ariketak egiteko behar dituzten egokitzapenak, denbora eta baliabide aldetik, horien beharrik izanez gero. Aparteko orri batean, adierazi beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen duten.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek aurkeztu beharko dituzte nortasun agiri nazionalaren fotokopia eta eskatzen den titulazioarena, edo eskabideak aurkezteko epea burutzen denerako hura erdiesteko maneran izanen dela adierazten den agiriarena; orobat, 20,18 euro ordaindu izanaren frogagiria, espedientea formalizatzearen eta azterketa eskubideen tasa ordaintzeko. Tasa modu telematikoan ordainduko da, eskabidea formalizatzen den unean, ordainketa telematikoko sistema seguru bat erabiliz edo diru-sarrera bat eginez honako kontu zenbaki honetan: ES 84 2100 5181 14 2200064922. Eskabidea herritarren arretarako bulegoan bertan aurkezten duten izangaiek tasaren ordainketa dirutan egiten ahalko dute, unean bertan.

Tasa ordaintzen ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duten pertsonak.

b) Deialdia argitaratzen den egunerako, lan eskatzaile gisa hilabete bat edo gehiago inskribaturik daramatenak. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikatutako kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik ez izatea, hilabetero.

Aurreko b) paragrafoan aurreikusitako salbuespena honela frogatu beharko da:

–Lan eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo birmoldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

–Interesdunaren erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatuko da ez duela lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik, hilabetero. Hori egiteko, deialdiaren fitxan dagoen eredua aurkeztu beharko da, edo deialdian parte hartzeko eskabidean berean horretarako dagoen tokian idatzi.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

4.2. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

4.3. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Eskabidea aurkezteko unean, izangaiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Behar den tasa ordaindu izana egiaztatzen duen gordekina.

4.1.b) apartatuko kasuarengatik tasa ordaintzetik salbuetsita daudenek aurkeztu beharko dute enplegu bulegoak emandako ziurtagiria eta errentarik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, soilik ez badute dagokion atala bete I. eranskineko eskabidean.

%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

a) –IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

b) –Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan edota bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia deialdi hau onetsi ondoren eta izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi baino lehen izendatuko da. Kide-kopurua bakoitia izanen da, hiru gutxienez, eta horien ordezkoen kopuru bera izendatu beharko da. Izendapen hori argitara emanen da deialdiaren web fitxan, udalaren web-orrian.

5.2. Epaimahaiak osatzerakoan, espezialitatearen printzipioa betetzen dela zainduko da, eta, horretarako, epaimahaikideen gehiengo osoak sartzeko eskatzen den ezagutza-arlo bereko titulazioa izan beharko du, maila akademiko berekoa edo goragokoa, eta gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua lortzera joko da.

5.3. Baldin eta kasu bakoitzean eskumena duen Langileria Batzordeak ez badu epaimahai bakoitzean dagokion kidea izendatzeko proposamenik egiten eskatzen zaionetik 15 egun naturaleko epean, deialdia egiten duen organoak izendatuko du kide hori hautatutako langileen ordezkarien artetik, dagokion eremuan.

5.4. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jarduketek balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

5.5. Kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.6. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabehera guztiak.

5.7. Epaimahaiak aholkulari espezialistei deitzen ahalko die, bere eskumeneko jarduketetatik edozeinetan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Izangaien onarpena.

6.1. Eskabideak aurkezteko 15 egun naturaleko epea bukaturik, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi, eta aginduko da argitara dadila udalaren web-orriko deialdiaren web fitxan, baita Barañaingo Udalaren iragarki-taulan ere.

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartuen behin betiko zerrenda, eta aginduko da argitara dadila deialdiaren web fitxan, toki erakundearen atarian.

6.2. Izangai baztertuek 10 egun balioduneko epea izanen dute telematikoki erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Epe hori zenbatzen hasiko da behin-behineko zerrenda Barañaingo Udalaren web-orrian (deialdiaren fitxan) eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik aitzina.

6.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igarota eta horiek ebatzita, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onetsiko da, eta aginduko da argitara dadila Barañaingo Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan.

6.4. Azterketa eskubideak ez dira itzuliko, izangaiei berei egotz dakizkiekeen arrazoiengatik gelditzen badira bazterturik.

6.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Hautapen-prozedura gainditu ondoren, baldin izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galduko dituzte prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

6.6. Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin, egintzat joko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan ezarritako ondorioetarako (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

7.–Oposizio-lehiaketa prozeduraren nondik norakoak.

7.1. Oposizio-lehiaketak fase hauek izanen ditu:

a) Oposizioaldian, proba bat edo gehiago eginen dira, lanpostuaren eginkizunak zuzen eta egoki betetzeko beharrezkoak diren ezagutzei eta gaitasunei buruz.

b) Merezimenduen balorazioko fase edo lehiaketaldian, izangaiek alegatu dituzten merezimenduen balorazioa eginen da, deialdiaren puntu honen hirugarren apartatuan dagoen baremoaren arabera.

Deialdi honetako faseak hurrenkera honetan eginen dira: lehendabizi, oposizioaldia, eta hura bukatuta, lehiaketaldia.

7.2. Oposizioaldia: 60 puntu.

7.2.1. Oposizioaldia baztertzailea izanen da, baina oposizioaldiko probak ez dira baztertzaileak izanen. Gainditzeko, 30 puntu lortu beharko dira.

7.2.2. A eta B mailetarako, oposizioaldian gehienez bi proba eginen dira. Bi proba egitea aurreikusten bada, biak egun bakarrean egiten ahalko dira.

7.2.3. Prozeduran onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten denean adieraziko dira probak egiteko eguna, tokia eta ordua. Egun bakarrean egiten ahalko dira aurreikusitako proba guztiak.

Halakorik bada, hurrengo probetarako deialdia Barañaingo Udalaren web-orrian (deialdiaren fitxan) eta iragarki-taulan argitaratuko du epaimahaiak; deialdi horretan, proba egitera deituak dauden izangaien zerrenda emanen du, baita oposizioko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adierazi ere.

7.2.4. Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertuko dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

7.2.5. Hautaprobak egiteko, behar diren eta posible diren egokitzapenak eginen dira desgaitasun aitorturen bat dutenentzat, denbora eta baliabideen aldetik, eskabidean hala eskatu badute.

7.2.6. Deialdian zehaztutako proben kalifikazioa bukatu ondoren, udalaren web-orriko deialdiaren web fitxan eta Barañaingo Udalaren iragarki-taulan argitaratuko du epaimahaiak aurkeztutako izangaien zerrenda, lortutako behin-behineko kalifikazioekin, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du interesdunek telematikoki alega dezaten eskubidekotzat jotzen duten guztia. Alegazioak aurkezteko epea amaituta, behin betiko emaitzak argitaratuko dira.

7.2.7. Oposizioaldiko behin betiko emaitzak argitaratzearekin batera, 10 egun balioduneko epea emanen zaie fase hori gainditu duten izangaiei, aurkez ditzaten II. eranskinaren araberako autobalorazio inprimakia, behar bezala betea, eta merezimenduak justifikatzeko agirien kopiak, inprimakian agertzen diren hurrenkeraren arabera ordenatuta.

Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, eskatuko dira behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

7.3. Lehiaketaldia: 40 puntu.

7.3.1. Lehiaketaldian merezimendu hauek baloratuko dira:

a) Merezimendu profesionalak: gehienez ere 32 puntu.

Administrazio publikoetan kasuan kasuko deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 32 punturekin, puntuazio honen arabera:

a.1) Barañaingo Udalean eta haren erakunde autonomoetan, deialdiaren xedeko lanpostu berean, egindako zerbitzuak: 3 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.2) Barañaingo Udalean eta haren erakunde autonomoetan, beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 1,75 puntu, egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.3) Beste administrazio publiko batzuetan, lanpostu berean edo beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 0,75 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, emanen da zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa.

2. Gehienez ere 32 puntu emanen dira a) apartatu honetan.

3. Egindako zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu bakoitzaren hasiera egunetik amaierara arte, edozein izanik ere egindako lanaldiaren ehunekoa.

4. Ez dira baloratuko deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak.

5. Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan egon den aldiak edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak kontatuko dira bete duen lanpostuan benetan egindako zerbitzuak balira bezala.

Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

6. Aurreko azpiapartatuetan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionez. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.

b) Beste merezimendu batzuk: gehienez ere 8 puntu.

b.1) Barañaingo Udalean eta haren erakunde autonomoetan, deialdi honen xede den lanpostu berean sartzeko prozesu bat gainditu izana, lanposturik eskuratu gabe, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera argitaratutako deialdietan: 3,2 puntu lanposturik eskuratu gabe gainditutako deialdi bakoitzeko.

b.2) Ingelesa, frantsesa eta alemana:

Ingelesa, frantsesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik, plantilla organikoaren arabera lanpostuan aritzeko hizkuntza horiek jakitea nahitaezkoa ez denean. Honela baloratuko da:

Ingelesa, frantsesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik, plantilla organikoaren arabera lanpostuan aritzeko hizkuntza horiek jakitea nahitaezkoa ez denean: 4 puntu gehienez haietako bakoitzeko.

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 edo C2 mailen pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari emanen zaio aurreko apartatuetan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena.

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 eta A2 mailen titulua edo baliokidea den ziurtagiri bat izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/4 jasoko da; B1 mailaren baliokidea izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 2/4; eta B2 mailaren titulua edo baliokidea den ziurtagiri bat izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 3/4.

–Titulu bat baino gehiago aurkeztuz gero, maila handienekoa bakarrik baloratuko da.

b.3) Euskara:

Euskara jakitea baloratuko da bat etorriz Barañaingo udal esparruan euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan xedatutakoarekin.

Nafarroako edozein toki erakundetako egonkortze-prozeduretan, izangaiek euskararen jakite-maila frogatzeko, merezimendu gisa zein nahitaezko betebehar gisa, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak euskararen jakite-mailari buruz emandako egiaztagiriak aurkez ditzakete, baliozkoak izanen baitira xede horretarako dauden titulazio ofizialez gain.

7.3.2. Ez dira aintzat hartuko, ezta baloratuko ere, 7.2.9. oinarrian horretarako ezartzen den epea amaitzen den egunean zerrendatuta, alegatuta eta egiaztatuta ez dauden merezimenduak; hala ere, kalifikazio epaimahaiak dokumentazio gehiago eska dezake, uste badu merezimendu bat ez dagoela behar bezala egiaztatuta.

Epaimahaiak ezin izanen du inola ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du eman 7.3.1 apartatuan merezimenduen apartatu bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino altuagorik.

7.3.3. Merezimendu-lehiaketaren kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen ditu izangaiek eskuratutako behin-behineko puntuazioak, udalaren web-orriko deialdiaren web fitxan eta Barañaingo Udalaren iragarki-taulan, eta bost egun balioduneko epea emanen da, interesdunek alegazioak aurkez ditzaten, bide telematikoz, beren eskubideen alde komeni zaienaren arabera.

7.3.4. Epaimahaiak behin-behineko emaitzen aurka aurkezturiko erreklamazioak ebatzi ondoren, merezimenduen baremazioaren behin betiko emaitzak argitaratuko dira udalaren web-orrian eta Barañaingo Udalaren iragarki-taulan.

7.4. Azken kalifikazioa.

7.4.1. Azken kalifikazioa izanen da oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazioen batura.

7.4.2. Prozeduran parte hartzen dutenen puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, oposizioaldian puntuaziorik handiena dutenen alde ebatziko da.

Berdinketak bere horretan badirau, ebatziko da 7.3.b.1) apartatuan puntuaziorik handiena duen pertsonaren alde; eta, hor ere berdinketa egonez gero, 7.3.a) apartatuan puntuaziorik handiena duenaren alde. Horrela ere berdinketa egonez gero, apartatu horren barnean azpiapartatu bakoitzean puntuazio handiena lortu duenaren alde ebatziko da, azpiapartatu horiek duten hurrenkerari jarraikiz.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

7.4.3. Oposizioaldia eta lehiaketaldia bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du gainditu dutenen zerrenda, hautapen-prozesuan guztira lortutako puntuazioaren hurrenkeran emanda. Udalaren web-orriko deialdiaren web fitxan eta Barañaingo Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da zerrenda, eta organo eskudunari helaraziko dio, baldintzak frogatzeko izapideak egiteko.

8.–Betebeharrak frogatzea eta lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Organo eskudunak hamar egun balioduneko epea irekiko du lanpostua eskuratzen duten proposatutako izangaiek aurkez dezaten dokumentazioa, honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzeko:

a) Deialdiaren 3.1.1 oinarrian eskatzen diren tituluen kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu direla frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) Euskararen edo beste hizkuntza ofizial baten hizkuntza eskakizuna duen lanposturen bat eskuratu nahi duten izangaiek aurkeztu beharko dute eskatutako maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, zehazki, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean aipatzen diren titulu edo ziurtagirietako edozein (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa). Dauden titulazio ofizialez gain, aurkez daitezke Nafarroako Administrazio Publikoetan, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz, egonkortze-prozesuak gauzatzeko neurriak hartzen dituen Foru Legearen zazpigarren xedapen gehigarria aplikatuz antolatutako maila-proben bidez Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak emandako egiaztagiriak. Maila-proba horiek deialdi hau argitaratu ondoren egin daitezke eta, horrenbestez, deialdia argitaratu ondoren aurkez daitezke egiaztagiriak.

c) Hala dagokionean, ezaugarrien taulan zehazten denaren arabera, abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan araututako Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza baita.

d) Halakorik bada, indarkeriaren biktima diren emakumeen izaera baliarazi duten izangaiek hauetakoren bat aurkeztu beharko dute: kondena-epai bat genero-indarkeriako delitu batengatik, babes-agindu bat edo genero-indarkeriaren biktimaren aldeko kautelazko neurri bat erabakitzen duen beste edozein ebazpen judizial. Halaber, izaera hori egiazta dezakete gizarte zerbitzuen, zerbitzu espezializatuen edo genero-indarkeriaren biktimentzako Administrazio Publiko eskudunaren harrera-zerbitzuen txostenaren bidez.

8.2. Izapide hori egin eta gero, lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia eginen da, argitara emanez hautaketa egitera deitutako izangaien zerrenda (lanpostu hutsak hautatzeko lehentasun ordenari jarraikiz). Bertan adieraziko da, halaber, izangaiek zer baldintza frogatu dituzten eta zer epe dagoen lanpostu hutsak hautatzeko.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiaren web fitxan.

Ondoren, izangaiek, horretarako ezarritako epearen barnean, nahiago dituzten lanpostu hutsen hurrenkera jakinaraziko dute.

8.3. Lanpostu hutsak hautatzerakoan, %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez hartu duten parte.

Desgaitasun aitortua deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen egiaztagiria balorazio eta orientazio talde eskudunek eginen dute, ofizioz. Egiaztagiri hori espedienteari erantsiko zaio.

Aurrekoa gorabehera, desgaitasuna duen izangairen bat baldin badago, eta desgaitasun horrek eragina badu lanpostu batean edo bestean jarduteko, lanpostuak banatzen hasi aurretik, desgaitasunera hobekien egokitzen dena eskainiko zaio, balorazio eta orientazio talde eskudunak horren gainean egiten duen txostena aztertu eta gero.

9.–Izendapen edo kontratazio proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Lanpostu hutsak aukeratzeko izapidea bukaturik, epaimahaiak puntuazio handiena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena igorriko dio organo eskudunari, espediente osoarekin batera.

Izendapen-proposamen hori argitara emanen da Barañaingo Udalaren web-orrian (deialdiaren fitxan) eta iragarki-taulan.

9.2. Proposatutako izangaiek honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte, 10 egun balioduneko epean, udalaren web-orriko deialdiaren web fitxan eta Barañaingo Udalaren iragarki-taulan izendapen-proposamena argitaratzen den egunetik hasita:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Osasun txosten ofiziala, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

c) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela kendua izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

d) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

Izangaia baldin bada Nafarroako beste administrazio publiko bateko langile finkoa, deialdi hau egin duena ez beste batekoa, aurrekoaz gain aurkeztu beharko du ziurtagiri bat, frogatzen dituena aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak: sarrera, antzinatasuna, maila, egoera administratiboa eta abar.

9.3. Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten pertsonak eta, orobat, deialdiko 3. oinarrian eskatutako baldintzetako bat betetzen dutela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arteko jarduketa guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

9.4. Aurreko apartatuan aurreikusitako kasuan, hutsik geratu den lanpostua beteko da 7. eta 8. oinarrietan aipatzen den izangaien zerrendaren arabera lanposturako baldintzak betetzen dituen hurrengoarekin, eta izangai horrekin erabiliko da aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera.

9.5. Deialdiaren xedeko lanposturako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, beste agiriren bat beharrezkoa bada bere eskudantzietarako, proposatzen den izangaiari eskatuko zaio, eta hark deialdi honen 9.2 apartatuan ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

10.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

10.1. Barañaingo Udaleko funtzionario izendatuko da, lanpostuan aritzeko, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaia, eta lanpostu hutsa esleituko zaio.

10.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, eta indarreko xedapenek ezartzen dituzten eskubide eta betebehar guztiak izanen dituzte. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaie, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, aplikatuta abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik daudenek bi aukera izanen dituzte: edo segitzea martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean.

10.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

10.4. Hautatutako izangaiak izendapen-ebazpenean finkatzen den egunean jabetuko dira lanpostuaz.

10.5. Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek, toki erakundeko funtzionario edo lan-kontratudun langile izateko eskubide guztiak galduko dituzte. Hala bada, deialdiaren 9.4 apartatuan ezarritakoari jarraikiko zaio.

10.6. Funtzionario bihurtzen diren izangaiei, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berek eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaie jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere deialdiaren 9.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

10.7. Aurreko bi apartatuetan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.

11.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.

11.1. Oposizio-lehiaketa bidez izapidetzen diren egonkortze prozeduren ondorioz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak eratuko dira, aplikatu beharreko araudiarekin bat etorriz.

Zerrenda horiek subsidiarioki aplikatuko dira, funtzio publikoan sartzeko hautapen-prozesu baten ondorioz indarrean dauden kontrataziorako izangaien zerrenden atzetik.

11.2. Deialdi honen hautapen-prozesuen ondoriozko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda onetsiko da, eta udalaren web-orriaren deialdiaren web fitxan eta Barañaingo Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da.

12.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, Barañaingo Udalaren web-orrian (deialdiaren fitxan) eta iragarki-taulan argitaratuko dira proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen informazioa eta haren jarduketaren gaineko informazioa, bai eta interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere.

13.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka nahiz oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Deialdiaren ezaugarrien taula: lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari jarraikiz (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea).

DEIALDIA EGITEN DUEN TOKI ERAKUNDEA

BARAÑAINGO UDALA

1.–Lanpostuen identifikazioa.

LANPOSTUAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

DESTINOA

BEHARREZKO TITULAZIOA (ADIERAZI)

NAHITAEZKO HIZKUNTZAK

MEREZIMENDUETAKO HIZKUNTZAK

BESTE BETEKIZUN BATZUK

10.4

Gizarte-langilea

B

F

%100

Barañaingo Udala

Gizarte Laneko diplomadunaren titulua, edo baliokidetzat aitortutako beste bat, edo Gizarte Laneko gradudunaren titulua, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

Ingelesa, frantsesa, alemana

Euskara

2.–Betekizunak.

2.1. Espainiako nazionalitatea, nahitaezkoa (lanpostu bat): Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den eremuko estatu batekoa. Orobat, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek edo izatezko bikoteek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bananduta ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontide edo izatezko bikotearenek, zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, baldin haien kontura bizi badira.

2.2. Epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ez eta gizakien salerosketarengatik ere: bat ere ez.

3.–Tasa:

3.1. Ordaindu beharreko zenbatekoa: 20,18 euro.

3.2. Ordaintzeko modua: Tasa modu telematikoan ordainduko da, eskabidea formalizatzen den unean, ordainketa telematikoko sistema seguru bat erabiliz edo diru-sarrera bat eginez honako kontu zenbaki honetan: ES 84 2100 5181 14 2200064922. Eskabidea herritarren arretarako bulegoan bertan aurkezten duten izangaiek tasaren ordainketa dirutan egiten ahalko dute, unean bertan.

4.–Oposizioko probak.

LANPOSTUA

LEHENBIZIKO PROBA (DESKRIBATU PROBAREN EZAUGARRIAK, DENBORA, PUNTUAZIOA...)

* HALA BADAGOKIO, BIGARREN PROBA (DESKRIBATU PROBAREN EZAUGARRIAK, DENBORA, PUNTUAZIOA...)

Gizarte-langilea

Proba bat egin beharko da lanpostuaren berezko eginkizunak behar bezala betetzeko behar diren ezagutzei eta gaitasunei buruz. Epaimahaiak udalaren web-orriko deialdiaren web fitxan eta Barañaingo Udaleko iragarki-taulan argitaratuko du probaren deialdia

A eta B mailetarako, oposizioaldian gehienez bi proba eginen dira. Bi proba egitea aurreikusten bada, biak egun bakarrean egiten ahalko dira. Bigarren proba bat egitea erabakitzen bada, proba bat egin beharko da lanpostuaren berezko eginkizunak behar bezala betetzeko behar diren ezagutzei eta gaitasunei buruz. Epaimahaiak udalaren web-orriko deialdiaren web fitxan eta Barañaingo Udalaren iragarki-taulan argitaratuko du probaren deialdia.

5.–Gai-zerrenda.

Zati orokorra:

1. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa. Izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

2. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Administrazio publikoa, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua. Administrazio publikoetako organoak. Hitzarmenak. Administrazioen arteko harremanak. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean. Administrazio Elektronikoa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan.

3. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: Xedapen orokorrak. Administrazio prozeduretako interesdunak. Administrazio publikoen jarduna: jarduteko arau orokorrak; baldintzak eta epeak. Administrazio prozedura erkideari buruzko xedapenak: Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Administrazio egintzak: administrazio egintzen betekizunak. Egintzen efikazia. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak. Administrazio prozedurari buruzko xedapen orokorrak: prozedurako interesdunak. Administrazio publikoen jarduna: jarduteko arau orokorrak; baldintzak eta epeak. Prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Betearazpena.

4. gaia.–6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: xedapen orokorrak; toki erakundeen antolaketa eta administrazioa: Udalerriak eta toki-korporazioetako kideak; administrazioen arteko harremanak: xedapen erkideak, Foru Komunitateko Administrazioaren eta Nafarroako toki erakundeen arteko harremanak, toki administrazioen arteko harremanak; Jarduerak, Zerbitzuak eta Obrak, Administrazioaren esku-hartzea jarduera pribatuan, Sustapena; Kontratazioa; Nafarroako toki erakundeen zerbitzuko langileak: xedapen erkideak eta azaroaren 16ko 14/2017 Foru Legearen eta apirilaren 4ko 20/2019 Foru Legearen bidez egindako aldaketak.

5. gaia.–2/2018 Foru Legea, apirilaren 13koa, Kontratu Publikoei buruzkoa: atariko titulua. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak.

6. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak. Hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua.

7. gaia.–11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, dirulaguntzei buruzkoa: Atariko titulua: xedapen orokorrak eta laguntzak emateko eta kontrolatzeko prozedura. Dirulaguntzak itzuli beharra.

8. gaia.–3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. Xedapen orokorrak. Datu babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

9. gaia.–Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirakoa: berdintasunaren printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. Berdintasunerako politika publikoak.

10. gaia.–Genero berdintasuna: 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen Arteko Berdintasunari buruzkoa.

Berariazko zatia:

1. gaia.–15/2006 Foru Legea, abenduaren 14koa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

2. gaia.–30/2019 Foru Dekretua, martxoaren 20koa, zeinaren bidez aldatzen baita ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua, gizarte-zerbitzu orokorren zorroa onesten duena.

3. gaia.–48/2020 Foru Dekretua, uztailaren 15ekoa, zeinaren bidez arautzen baitira oinarrizko gizarte-zerbitzuen oinarrizko programak eta finantzaketa sistema.

4. gaia.–Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa (2020-2023).

5. gaia.–15/2016 Foru Legea, azaroaren 11koa, Gizarteratzeko eta Errenta Bermaturako Eskubideak arautzen dituena.

6. gaia.–26/2018 Foru Dekretua, apirilaren 25ekoa, Gizarteratzeko eta errenta bermaturako eskubideak garatzen dituena.

7. gaia.–12/2022 Foru Legea, maiatzaren 11koa, Haur eta nerabeei arreta eta babesa ematekoa eta haien familiak, eskubideak eta berdintasuna sustatzekoa.

8. gaia.–2/1998 Foru Legea, martxoaren 27koa, Nafarroako Bolondres lanari buruzkoa: xedapen orokorrak. Boluntarioak. Boluntariotza sustatzea. Gizartearen parte-hartzea.

9. gaia.–39/2006 Legea, abenduaren 14koa, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa: atarikoa. Mendekotasuna dutenen autonomiarako eta arretarako sistema (1): sistemaren konfigurazioa. Prestazioak eta zerbitzuen katalogoa; autonomiarako eta mendekotasunaren arloko laguntzarako sistema (2): Mendekotasuna eta haren balorazioa. Eskubidea aitortzea. Sistemaren finantzaketa eta onuradunen ekarpena.

10. gaia.–1/2011 Foru Legea, otsailaren 15ekoa, mendetasun-egoera aitortzeko prozedura ezartzen duena eta Nafarroan mendetasun-egoera baloratzeko ekipoak eta organoa osatuko dituzten langileen antolamendua, eginkizunak eta araubidea ezartzen dituena: III. kapitulua. Mendetasun-egoera aitortzeko prozedura eta sistemako prestazioak jasotzeko eskubidea.

11. gaia.–62/2013 Foru Agindua, urtarrilaren 18koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, mendekotasuna dutenentzako laguntzaren arloko hainbat prestazio eta zerbitzuren arteko bateragarritasun araubidea ezartzen duena eta mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditu eta haien zaintzaileei sostengua emateko laguntza ekonomikoak arautzen dituena.

12. gaia.–476/2018 Foru Agindua, abenduaren 19koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, mendekotasuna duten pertsonak etxean gelditzeko dirulaguntzak arautuko dituena, zerbitzu bat kontratatzeko: zaintzaile profesional bat eta/edo zerbitzu enpresa bat.

13. gaia.–210/2009 Foru Agindua, ekainaren 1ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoak arautzen dituena.

14. gaia.–3/2010 Foru Agindua, urtarrilaren 14koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, familia egoera baloratzeko prozedura eta baremoa arautzen dituena, adinekoak, egoitzetako plazak eskuratze aldera, hain zuzen ere desgaitasuna duten pertsonak, eritasun mentala dutenak eta gizartean bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan dauden pertsonak artatzera zuzendutako egoitzetako plazak eskuratze aldera.

15. gaia.–1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa: genero indarkeriaren biktima diren emakumeen eskubideak. Babes instituzionala.

16. gaia.–14/2015 Foru Legea, apirilaren 10ekoa, Emakumeen Kontrako Indarkeriari aurre egitekoa.

17. gaia.–10/2022 Lege Organikoa, irailaren 6koa, sexu askatasunaren berme osoarena. Atariko titulua. II. titulua. IV. titulua eta VII. titulua.

18. gaia.–Elkarrizketa gizarte lanean. Teresa Rossell Posch eta Pepita Rodriguez Molinet. Herder argitaletxea. 2017. Ezaugarri nagusiak eta faseak.

19. gaia.–Gizarte lanaren kode deontologikoa. Gizarte Laneko Diplomadunen Kontseilu Ofiziala.

20. gaia.–Gizarte-lanean esku hartzeko metodologia. Cristina De Robertis. Lumen Humanitas argitaletxea. 2006.

21. gaia.–Etxeko laguntza zerbitzuaren prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala; eta Beren buruaz baliatzeko zailtasuna duten pertsonendako etxeko laguntza arautzen duen ordenantzaren aldaketaren behin betiko onespena. 2017ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean. Eta aldaketa argitaratu zen 2022ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 18an.

22. gaia.–Barañaingo Udalaren Gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasunerako plana (https://www.baranain.es/igualdad/).

23. gaia.–Barañaingo Udalaren zuzeneko prestazio ekonomikoak pertsona eta/edo familientzat:

–Ikastetxeetan jateko prestazio ekonomikoak emateko deialdia, 2022-2023 ikasturterako. (2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 26koa).

–Gizarteratze eta/edo gizarte-larrialdiko prozesuetarako laguntzak banakako araubidean emateko oinarriak (2022). (2022ko 43. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 3koa).

–Mugitzeko desgaitasun larriak dituzten pertsonei egokitutako garraio alternatiboa eskaintzeko, taxi-bonuaz baliatuta, banakako dirulaguntzak emateko oinarriak (2019). (2022ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 12koa).

Oharra: gai guztiak bat etorriko dira deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra duen legediarekin.

6.–Deialdiaren web fitxa, toki erakundearen atarian: (Helbide elektronikoa).

https://www.baranain.es/documentacion-proceso-de-estabilizacion/

https://www.baranain.es/eu/62569/

7.–Lan publikoaren eskaintza onesten duen ebazpena eta Nafarroako Aldizkari Ofizialerako esteka.

Barañaingo Udaleko alkate udalburuaren 588/2022 Ebazpena: https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/103/22

8.–Deialdia onesten duen ebazpena.

Barañaingo Udaleko alkate-udalburuaren 1335/2022 Ebazpena, 2022ko azaroaren 28koa.

II. ERANSKINA

Hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabide eredua

https://www.baranain.es/wp-content/uploads/2022/11/ANEXO_II_SOLICITUD_C_OPOSICION_E-1.pdf

III. ERANSKINA

Autobaloraziorako agiria, aldi baterako enplegua egonkortzeko etafinkatzekolehiaketakomerezimenduetarako

https://www.baranain.es/wp-content/uploads/2022/11/EUSK-Anexo-III-Autovaloracion-Concurso-de-OPOSICION-1.docx

Iragarkiaren kodea: L2216360