252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatearen 1060/2022 Ebazpena, abenduaren 7koa.

Zizur Nagusiko Udaleko alkateak, 2022ko abenduaren 7an, honako ebazpen hau eman zuen:

Alkatetzaren eginkizunak eskuordetzea, udalerritik kanpo izateagatik.

Udalerritik kanpo izanen naizenez 2022ko abenduaren 8tik 12ra, biak barne.

Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean –kanpoan izateagatik, adibidez– alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak betetzea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek bereganatu, baldin eta alkateak ez badizkio eskuordetzen Alkatetzaren ebazpen baten bidez; ebazpen horrek ezarriko du zer gai utzi dituen haren esku, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da.

EBAZTEN DUT:

1. Piluka García Castellano lehen alkateordearen esku uztea alkatearen eginkizunak, zeinak bere gain hartzen baititu 2022ko abenduaren 8tik 2022ko abenduaren 12ra bitarte, biak barne.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Zizur Nagusian, 2022ko abenduaren 12an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2216728