251. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 165/2022 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi ziren maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedura gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak, espezialitate eta hizkuntzaren arabera. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 2ko 324/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Iragarki honen bidez jakinarazten da María Lourdes Jiménez Velázquez andreak (espezialitatea: Lehen Hezkuntza / gaztelaniaz) gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 2ko 165/2022 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez onetsi ziren maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedura gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak, espezialitate eta hizkuntzaren arabera. Hautapen prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 2ko 324/2021 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoarekin, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako gora jotzeko errekurtsoaren kopia lortu nahi duten interesdunek hura igortzeko eskatzen ahalko dute instantzia baten bidez: aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bitartez aurkeztu behar da, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzendurik, eta eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten igortzea kopia hori.

Iruñean, 2022ko abenduaren 1ean.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2216352