251. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

251/2022 EBAZPENA, azaroaren 10ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, Maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoetako zenbait lanpostu ezabatzen dituena eta lanpostu ibiltariko izendapena duten Maisu-maistren kidegoko irakasle batzuk ikastetxeko lanpostu arruntetara atxikitzen dituena.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 7ko 230/2022 Ebazpenaren bidez, argitara eman ziren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo bi kurtsoetakoen zonifikazioa eta departamentu honen menpeko ikastetxe eta programetako plantillak, eta zehaztu ziren lanpostuak kentzeko eta lanpostu ibiltarietara atxikitzeko eskaerak egiteko prozedurak eta 2022-2023 ikasturteko lekualdatze-lehiaketaren deialdian bete beharreko behin-behineko lanpostu hutsak (maisu-maistren kidegoko irakasleenak).

Halaber, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 7ko 229/2022 Ebazpenaren bidez, argitaratu zen Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako ikastetxe publikoen zonifikazioa, ezarri zen lanpostuak kentzea eskatzeko prozedura, eta zehaztu zen zein behin-behineko lanpostu huts sartzen diren 2022-2023 ikasturtean honako kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat egindako lekualdatze-lehiaketaren deialdian: Bigarren Hezkuntzako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunen eta irakasleen kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunen eta irakasleen kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunen, irakasleen eta Lantegiko maisu-maistren kidegoa.

Ebazpen horien 5. apartatuak ezartzen duenez, behin betiko destinoa duten irakasleek, baldin eta beren lanpostua onetsitako plantilletan aurreikusita ez badago, beren lanpostua kentzeko eskatzen ahalko dute.

Kentzeko eskabidea aurkezteko epea amaituta, bidezkoa da lanpostua kendu zaien irakasleen zerrenda onestea.

Bestalde, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 7ko 230/2022 Ebazpenaren 6. puntuak xedatzen duenez, maisu-maistren kidegoko irakasleak, ikastetxe bati atxikitako lanpostu ibiltaria badute eta ikastetxeko lanpostu arrunt gisa agertzen bada plantillan, ofizioz ikastetxeko lanpostu arrunt berrira atxikiko dira, ondorioak 2023ko irailaren 1etik aurrera dituela.

Hori dela eta, bidezkoa da maisu-maistren kidegoko irakasleen zerrenda onestea, lanpostu arrunt batera ofizioz atxikiko den lanpostu bat dutenena, hain zuzen.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zerrenda bat onestea, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 7ko 229/2022 eta 230/2022 ebazpenetan xedatutakoarekin bat kendu diren lanpostuak betetzen zituzten irakasle funtzionarioena, hain zuzen; zerrenda ebazpen honen I. eranskinean dago.

Lanpostua kentzeak 2022ko urriaren 21etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Zerrenda bat onestea, lanpostu ibiltaria ikastetxeko lanpostu arrunt bihurtua duten maisu-maistren kidegoko funtzionarioena, hain zuzen (ebazpen honen II. eranskinean dago); hortaz, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 7ko 230/2022 Ebazpenaren 6. puntuari jarraikiz, ikastetxeko lanpostu arrunt berriari atxikita gelditu dira.

Lanpostu berriko atxikipenak 2023ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalera, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Plantillen Atalera, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera.

5. Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

Iruñean, 2022ko azaroaren 10ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

I. ERANSKINA

Irakasleak, zeinen lanpostua kendu baita

A.–Maisu-maistren kidegoa.

Deiturak eta izena: Cruz Moreno, Antonia María.

Kendutako lanpostua: Pedagogia Terapeutikoa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "Marqués de la Real Defensa" HLHIP.

Herria: Tafallan.

Deiturak eta izena: Goikoetxea Oreja, Jaione.

Kendutako lanpostua: Euskara (Nafarroa), euskaraz.

Ikastetxea: "Martín Azpilcueta" HLHIP.

Herria: Barasoain.

Deiturak eta izena: Imirizaldu Úcar, Uxue.

Kendutako lanpostua: Musika, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "Julian Maria Espinal Olcoz" HLHIP.

Herria: Mendigorria.

Deiturak eta izena: Maiza Eseverri, Xabier.

Kendutako lanpostua: Lehen Hezkuntza, euskaraz.

Ikastetxea: "Julián Gayarre" HLHIP.

Herria: Erronkari.

Deiturak eta izena: Rubio Sagastuy, Blanca Inés.

Kendutako lanpostua: Lehen Hezkuntza, euskaraz.

Ikastetxea: "Ermitaberri" HLHIP.

Herria: Burlata.

Deiturak eta izena: Tejerina Guruciaga, Ainhoa.

Kendutako lanpostua: Euskara (Nafarroa), euskaraz.

Ikastetxea: "Príncipe de Viana" HLHIP.

Herria: Erriberri.

B.–Bigarren Hezkuntzako irakasleak.

Deiturak eta izena: Bernad Asiain, María Luisa.

Kendutako lanpostua: Gorputz Hezkuntza, gaztelaniaz.

Ikastetxea: Plaza de la Cruz BHI.

Herria: Iruña.

C.–Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak.

Deiturak eta izena: Martínez Martínez, Rubén Federico.

Kendutako lanpostua: Produktuaren Diseinua, gaztelaniaz.

Ikastetxea: Arte Eta Goi Mailako Diseinu Eskola.

Herria: Iruña.

II. ERANSKINA

Maisu-maistren Kidegoko irakasleak, ikastetxeko lanpostu arruntera atxikiak

Deiturak eta izena: Gartxiandia Ormaetxea, Nerea.

Lanpostua: Pedagogia Terapeutikoa, euskaraz.

Ikastetxea: DBHI.

Herria: Berriozar.

Deiturak eta izena: Núñez Azpilicueta, María Concepción.

Lanpostua: Pedagogia Terapeutikoa, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "Mendialdea I" HLHIP.

Herria: Berriozar.

Deiturak eta izena: Suescun López, Cristina.

Lanpostua: Pedagogia Terapeutikoa, euskaraz.

Ikastetxea: "Buztintxuri" HLHIP.

Herria: Iruña.

Deiturak eta izena: Úriz Elizalde, Maite.

Lanpostua: Musika, gaztelaniaz.

Ikastetxea: "Juan Bautista Irurzun" HLHIP.

Herria: Azkoien.

Iragarkiaren kodea: F2215299