251. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3078/2022 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Psikiatriako barrutiko fakultatibo espezialista lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 13ko 1109E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Psikiatriako barrutiko fakultatibo espezialisten 21 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako. Deialdi hori 2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 30ekoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 16an emandako 1314E/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 285. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 10ekoa), aipatu deialdiaren 6.2 oinarria aldatu zen, eta ekainaren 17ko 847E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 154. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 2koa), epaimahaiaren osaera aldatu eta osatu zen.

Martxoaren 4ko 446E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 62. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 17koa), deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Uztailaren 29ko 1561E/2021 Ebazpenaren bidez (2021eko 205. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 1ekoa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2022ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 14koan.

Txanda irekian proposatutako izangaien artean, Blanca García de Lozar andreak, izendapena egin aurretik, uko egin zion lortutako lanpostuari, eta María Ángeles Valero López andreak ez zuen aurkeztu deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritako dokumentazioa, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abuztuaren 19ko 2084/2022 Ebazpenaren bidez izendatu ziren aipatutako proposamenean sartutako gainerako hautagaiak.

Ondoren, ebazpen horretan izendatutako bi izangaik, Saioa Yurrita Montesinos andreak, txanda irekiko izangai denak, uko egin zion lortutako lanpostuari, eta Rebeca Hernández Antón andreari, txanda irekiko izangai denari, borondatezko eszedentzia eman diote, lanpostuaz jabetu den egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan zerbitzuak ematen ari baitzen administrazio publiko honetan edo beste batean. Beraz, bidezkoa da bajak betetzea, baldintzak betetzen dituzten eta txanda hori gainditu zutenen zerrendako hurrengo izangaiekin. Horretan oinarrituta, 2022ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (azaroaren 4koan), izendapen osagarrirako proposamena argitaratu da, eta bertan sartu dira Miren López Lareki andrea, Mirari Amagoia Isasi García andrea, Wilfredo Alexander Bendezú Romero jauna eta Maitane Oscoz Irurozqui andrea.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, Psikiatriako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko:

–Txanda irekia:

LOPEZ LAREKI, MIREN

ISASI GARCIA, MIRARI AMAGOIA

BENDEZU ROMERO, WILFREDO ALEXANDER

OSCOZ IRUROZQUI, MAITANE

2. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinaraztearen ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aipatutako epean lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko eta Reina Sofía ospitaleko Langileriaren Zuzendaritzetara, Oinarrizko Osasun Mentaleko Zuzendaritza-kudeatzailetzara), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.

Iruñean, 2022ko azaroaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

I. ERANSKINA

Esleitutako lanpostuak

TXANDA

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

IKASTETXEA

HERRIA

Irekia

LOPEZ LAREKI, MIREN

71575

OSASUN MENTALEKO IB SEKTOREA (BURLATA)

BURLATA

Irekia

ISASI GARCIA, MIRARI AMAGOIA

63515

OSASUN MENTALEKO III. SEKTOREA (LIZARRA)

LIZARRA

Irekia

BENDEZU ROMERO, WILFREDO ALEXANDER

61166

NAFARROAKO OSPITALE UNIBERTSITARIOA

IRUÑA

Irekia

OSCOZ IRUROZQUI, MAITANE

69922

REINA SOFIA OSPITALEA

TUTERA

Iragarkiaren kodea: F2216438