251. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 16a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2022-OC-408

Okoko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Okoko Udala.

Xedea: zuhaitzak moztea 1,12 hektareatan, zura ustiatzeko; hektarea horietatik 0,12 jabari publiko hidraulikoan daude, eta gainerakoak polizia-eremuan.

Ur-ibilgua: Ega ibaia, Entremontes sakana.

Ingurua: 1. poligonoa, 8. lurzatia, 173B, La Alameda, 1. poligonoa, 8., 9A eta 173B lurzatiak.

Udalerria: Legaria (Nafarroa), Oko (Nafarroa).

Ohartarazten da hasierako eskaerarekin bateraezinak diren eskaerak aurkezten ahal direla harekin lehian, halaxe xedatzen baitu 72. artikuluan apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduak, zeina maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren bidez aldatu baitzen.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta aipatu eskaerak kalte egiten diela uste dutenek erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, eskaera eta espedientearen dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira arro-erakunde honen web-orrian, esteka honetan: https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx. Halaber, epe horren barruan eskuragarri egonen dira, kontsultatzeko, Konfederazioaren egoitzan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan, 976711000 telefonoan aldez aurretik hitzordua eskatuz gero.

Zaragozan, 2022ko azaroaren 22an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2215644