251. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Udal Ordenantza, hiri-ingurunea zarata eta bibrazioetatik babestekoa, behin betiko onestea

Tuterako Udalak 2022ko apirilaren 26ko osoko bilkuran erabaki zuen "Hiri-ingurunea zarata eta bibrazioetatik babesteko Udal Ordenantza" hasiera batez onestea eta jendaurrean jartzea, 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarri ondoren.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2022ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 26an, bai eta Udalaren iragarki-taulan ere, eta espedientea 30 egun naturalez egon da jendaurrean.

Legez ezarritako jendaurreko aldia iragan eta alegazioak ebatzi dira, Udalak 2022ko urriaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabakiz; hala, ordenantza behin betiko onetsi da. Eta ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.

Ordenantza fiskalaren behin betiko onespen honen aurka, hautara, errekurtso hauek jar daitezke:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tuteran, 2022ko urriaren 28an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

UDAL-ORDENANTZA, HIRI-INGURUNEA ZARATA ETA BIBRAZIOETATIK BABESTEKOA

Hitzaurrea

Azken hamarkadetan, asko hazi da udalerria, bai herriari bai industria-jarduerei dagokienez, eraikinak altxatzeko teknikan eta potentzia altuko gailu mekanikoen ekoizpenean aurrerapen handiak izan dira, eta ibilgailuen zirkulazioa modu progresiboan handitu da, baita ibilgailu astunena ere. Hori guztia dela eta, nabarmen handitu dira zarata eta bibrazioak gizakiak dabiltzan eremuetan, eta horrek eragin negatiboa izan du bizi-kalitatean.

Gehiegizko zaratak eta bibrazioak eragozpen handia dira pertsonentzat, eta eragin negatiboa dute osasun fisiologikoan nahiz psikikoan.

Ordenantza honek jorratzen dituen alderdiei helduta, eta aisiako jarduerei dagokienez, asko ugaritu dira aisiarako lokalak, non musika oso ozen jartzen den, eta hori zarata-eraso larria da inguruko etxebizitzentzat, batez ere asteburuetan, galarazi egiten baita bizilagunen atsedena.

Bestalde, motoak, ziklomotorrak eta antzekoak ugaritu izanak ere zarata areagotu du, eta eraso puntual esanguratsuak egoten dira.

Ondorioz, beharrezkoa da zarata eta bibrazioen gehiegizko emisioak eta immisioak kontrolatzea, bizi-kalitate eta ingurune-osasun hobeko zarata-mailak bermatzeko.

Hori guztia zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 oinarrizko legeari jarraitzen dio, 6. artikuluan esaten baitu udalei dagokiela lege horren xede diren gaiekin lotutako ordenantzak onestea, eta udalek lege horren xedapenetara eta garapen-arauetara moldatu beharko dituztela ordenantzak.

I. titulua

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza honen xedea Udalaren jarduna arautzea da, pertsonak eta ondasunak babes ditzan energia akustikoak sortzen dituen eragozpenetatik, hau da, zarata eta bibrazioetatik, bereziki.

Ordenantza honen helburua Tuteraren esparruko kutsadura akustikoa prebenitzea, zaintzea eta murriztea da.

2. artikulua. Aplikazio-eremua.

Oro har,Tuterako udal-esparruan, ordenantzako aginduen mende daude:

a) Pertsonei eragozpenak, ondasunei kalteak, osasun-arriskuak edo ingurune-kalitatearen galera eragiten ahal duten zaratak eta bibrazioak sortzen dituzten jarduerak, jokabideak, instalazioak, garraiobideak, makinak, aparatuak, obrak, ibilgailuak eta, oro har, zarata-iturri guztiak, publikoak nahiz pribatuak, indibidualak nahiz kolektiboak.

b) Eraikinak, errezeptore akustiko gisa.

c) Eraikuntzako elementuak, zaratak eta bibrazioak zabaltzen laguntzen duten heinean.

Ordenantza hau aplikatzetik salbuetsita daude zarata-iturri hauek:

a) Jarduera militarrak, berariazko legeriari jarraituko baitiote.

b) Laneko jarduerari dagokionez, langileek lantokian jasandako kutsadura akustikoak laneko legeria beteko du.

Gainerako zarata-iturriek 37/2003 Legea eta hura garatzen duten dekretuak beteko dituzte, batik bat 1513/2005 Errege Dekretua eta 1367/2007 Errege Dekretua, edo horiek ordezkoak.

Ordenantza hau eskatu eta aplikatuko da jarduera-mota horretarako udal-lizentzien eta -baimenen espedienteetan, Tuterako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren erabilera-arauak betez, bai eta ordenantza honetatik aurrera proiektatzen edo gauzatzen ziren zabalpenetan eta/edo erreformetan ere, eta batez ere espedienteak izapidetzeko orduan, ingurune-eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea betez, bai eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua ere, onetsi egiten duena ingurune-eragina duten jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua.

Ordenantza indarrean sartu aurretik baimendutako jarduerak, instalazio eta obrak xedapen iragankorretara egokituko dira.

3. artikulua. Udal-eskumena.

Tuterako Udalari dagokio, ordenantza honen aplikazio-eremuan, ofizioz edo alde batek eskatuta, ordenantza betearaztea, neurri zuzentzaileak agintzea, mugak eta debekuak adieraztea, beharrezko ikuskapenak agintzea eta, baleude, zehapenak aplikatzea eta betearaztea.

4. artikulua. Definizioak.

Barruko zarata-maila.–Esparru bateko presio akustiko baliokidearen LA maila da, eraikin bereko edo eraikin mugakide bateko esparru bateko zarata- edo bibrazio-iturri batek sortua, ordenantza honetako I. eranskinari jarraituz neurtua.

Kanpoko zarata-maila.–Aire libreko presio akustiko baliokidearen LA maila da, zarata-iturri jakin batek sortua, ordenantza honetako I. eranskinari jarraituz neurtua.

Ingurune-zarata.–Ordenantza honetan, kanpoko zarata-maila da, eta udalerriko gune desberdinei eragiten dieten zarata-iturri guztiak hartzen ditu aintzat.

Eremu akustikoa.–Dagokion Administrazioak mugatu duen lurralde-eremua, kalitate akustiko bera bilatzen duena.

Eremu hiritartua.–Lurzoru hiritzartzat edo hiritartutzat hartzeko baldintzak betetzen dituen gainazala, baldin eta modu legalean eta eraginkorrean integraturik badago herriguneetako hornidura- eta zerbitzu-sarean. Hala izanen da eraikitako edo eraiki gabeko lursailek badituztenean hirigintza-legeek eskatutako hornidurak eta zerbitzuak, edo edukitzen ahal dituztenean, instalazioetara konektatzea beste obrarik gabe.

Dagoen eremu hiritartua.–Ordenantza hau indarrean sartu aurretik eremu hiritartua den gainazala.

Garapen berria.–Obraren bat edo eraikinen bat egitea aurreikusten den edozein hirigintza-lan, ordenantza hau indarrean sartzean udal-lizentziarik ez daukana.

Akustikoki asetako eremua.–Zarata-maila handiko lekuak dira, aisiako jarduera, ikuskizun edo lokal publiko asko daudelako, horiek erabiltzen dituzten pertsonen jardunagatik, edo eremuko zarata-maila asetzea eragiten duen beste edozein jardueragatik.

Zarata-mapa.–Hainbat zarata-iturrirengatik leku eta aldi batean dagoen soinu-presioaren (zarata) irudi kartografikoa da. Zarata-maparen helburua herritarrek ingurune-zaratarekiko duten esposizioa neurtzea da, hura prebenitzeko eta murrizteko, batez ere esposizio-mailak kaltegarriak izan daitezkeenean pertsonentzat.

5. artikulua. Indize akustikoak.

1. Zarata-maila neurtzea.

Zarata Jarraitu Baliokidearen indizea, LAeq,T A zarata jarraitu baliokide haztatua da, dezibeliotan, T segundotan neurtua, ISO 1996-1:1987 arauan definitua, eta era honetan adierazten da:

Azalpena:

–p, zarata haztatua (A) da.

–T, segundotan neurtutako denbora.

Garapen berriak ebaluatuz gero:

–Baldin eta T=d, LAeq, d, zarata jarraitu baliokide haztatua da (A), egunari dagokiona;

–Baldin eta T=e, LAeq, e, zarata jarraitu baliokide haztatua da (A), arratsaldeari dagokiona;

–Baldin eta T=e, LAeq, e, zarata jarraitu baliokide haztatua da (A), gauari dagokiona;

Zarata Maximoaren indizea, LAFmax: A zarata haztatuaren maila gorena da, dezibeliotan, fast integrazio-konstantearekin, ISO 1996-1:2003 arauan definitua, ebaluatutako denboran erregistratua.

Zarata Jarraitu Baliokide Zuzenduaren indizea, LKeq,T.–LKeq,T, zarata jarraitu baliokide haztatua (A) da, aurreko atalean definitua, osagai tonal emergenteak (Kt), behe-maiztasunak (Kf) eta bulkadak (Ki) zuzenduta, adierazpen honen arabera:

Azalpena:

–Kt, zuzenketa-parametroa da, osagai tonal emergenteak neurtzeko.

–Kf, zuzenketa-parametroa da, behe-maiztasunak neurtzeko.

–Ki, zuzenketa-parametroa da, bulkada-zaratak neurtzeko.

Osagai tonal emergenteengatik, behe-maiztasunengatik edo bulkadengatik zuzentzea deskribatzen da ordenantza honen I. eranskinean.

2. Bibrazio-maila neurtzea.

Bibrazio-indizea (Law): bibrazioaren eragozpena eta maila maximoak neurtzen ditu, ebaluatutako denboran zehar, eraikinen barrualdean, 2003ko ISO 2631-2 arauari edo haren ordezko arauari jarraituz.

Bibrazio-indizea (Law), dezibeliotan, formula hau aplikatuz neurtzen da:

Azalpena:

–aw: azelerazio-seinalearen balio eraginkor maximoa (rms), wm maiztasunean haztaturik, t denboran, aw(t), m/s-tan2.

–a0: erreferentziazko azelerazioa (a0=10-6 m/s2).

Azalpena:

–Maiztasun-haztapena egiten da 2003ko ISO 2631-2 arauan definitutako wm indargabetze-kurbari jarraituz: Bibrazio mekanikoak eta talka - gorputzeko bibrazio orokorrekiko esposizioaren ebaluazioa-2. atala. Eraikinetako bibrazioak: 1 - 80 Hz.

–aw(t)-ko balio eraginkorra lortzen da batez besteko esponentzialaren bidez, 1s denbora-konstantearekin (slow). aw-ko neurketaren balio maximotzat hartuko da. Parametro hori definiturik dago 1997ko ISO 2631-1 arauan MTVV gisa (Maximum Transient Vibration Value), "running RMS" izeneko ebaluazio-metodoaren baitan.

3. Isolamendu akustikoa neurtzea.

Aireko zaratarekiko isolamendu akustikoaren indizea, DnT,A: Aireko zaratarekiko isolamendu akustikoa neurtzen du barrualdeen artean, dezibeliotan eta A haztaturik, eta honela adierazten da.

Azalpena:

–DnT,i, mailen arteko diferentzia estandarizatua I maiztasun-bandan, dezibeliotan.

–LAr,i, zarata arrosaren espektro normalizatuaren espektroa, A haztaturik, i maiztasun-bandan, dezibeliotan (A).

–i, zortzidun-hereneko maiztasun-banda guztiak zeharkatzen ditu, 100Hz-tik 5kHz-ra.

DA aireko zaratarekiko isolamendu akustikoaren indizea: dezibelio-diferentzia barruti igorleko batez besteko zarataren (L1) eta barruti hartzaileko batez besteko (L2) zarataren artean.

Azalpena:

–L1, barruti igorleko batez besteko zarata.

–L2, barruti hartzaileko batez besteko zarata.

C, Ctr moldaketa espektrala (dezibeliotan) gehitzen zaio DnT,w indizeari zarata-espektro jakin baten ezaugarriak kontuan hartzeko. Zarata arrosa denean, edo trenbide-zarata, edo tren-geltokietako zarata, C sinboloa erabiltzen da, eta autoen edo hegazkinen zarata denean Ctr.

Talka-zaratarekiko isolamendu-indizea, LnT: Talka-zarataren balorazioa orokorra da, dezibeliotan, eta honela adierazten da:

Azalpena:

–L, barruti hartzaileko batez besteko zarata, dezibeliotan.

–T, barruti hartzaileko erreberberazio-denbora, segundotan.

–T0,erreferentziako erreberberazio-denbora; bere balioa T0=0,5 s.

6. artikulua. Egunaren banaketa akustikoa.

Ordenantza honen ondorioetarako, eta garapen edo jarduera berriak neurtuko badira, eguna honela banatuko da.

1. Egunaren banaketa akustikoa garapen berrietarako:

–Eguna: 07:00etatik 19:00etara.

–Arratsaldea: 19:00etatik 23:00etara.

–Gaua: 23:00etatik 07:00etara.

2. Egunaren banaketa akustikoa, jarduerak ikuskatzeko eta neurtzeko:

–Eguna: 08:00etatik 22:00etara.

–Gaua: 22:00etatik 08:00etara.

Halaber, puntu honetan (6.2) sartzen dira auzo-jardunaren eta eraikineko instalazioen zaratak.

7. artikulua. Tresnen zehaztasun-baldintzak.

Neurketa akustikoetan erabilitako tresna guztiek irailaren 25eko Industria Ministerioaren ITC/2845/2007 Aginduak 1. motarako ezarritakoa beteko dute. Halaber, neurketa-tresnei urtero eginen zaie mantentze- eta kalibratze-lana.

8. artikulua. Neurketa akustikoak egiteko gaitasun-mailak.

Aurreko artikuluetan aipatutako neurketak egiteko, gaitasun teknikoa eduki behar da, neurketak eta haien emaitzak fidagarriak izan daitezen. Ondorio horietarako, gaitasun-maila desberdinak deskribatuko ditugu hurrengo ataletan.

–Zainketa-neurriak.–9. artikuluko zarata-mailak betetzen direla neurtzen dute, horren arabera zehapen-prozedurari ekiteko, neurri zuzentzaileak har daitezen agintzeko, espedienteak artxibatzeko (hala balegokio), eta VII. tituluko administrazio-ekintza guztietarako.

Neurketa horiek egiten ahal dituzten bakarrak: horretarako gai diren udaltzainak edo, hala badagokio, Foru Polizia, edo Udalak eskuordetzen baditu, akustikan espezializatutako eta Nafarroako Gobernuak edo antzekoak proba-laborategitzat egiaztatutako enpresak edo ingeniaritzak, bai eta sonometroa erabiltzeko gaitasuna egiaztatzen duten eta ordenantza hau ezagutzen duten erakunde baimendunak ere.

–Ikuskapen-neurriak.–9. eta 10. artikuluetako zarata- eta bibrazio-mailak betetzen direla neurtzen dute. Irekiera-lizentziak emateko ezarritako isolamendu akustikoen balioa neurtzeko ere balioko dute.

Akustikan espezializatutako eta Nafarroako Gobernuak edo antzekoak proba-laborategitzat egiaztatutako enpresek edo ingeniaritzek bakarrik egiten ahal dituzte neurketa horiek.

–Eraikinaren ziurtapen-neurriak.–Eraikinaren kalitate akustikoa ziurtatzeko dira. Akustikan espezializatutako eta Nafarroako Gobernuak edo antzekoak proba-laborategitzat egiaztatutako enpresek edo ingeniaritzek bakarrik egiten ahal dituzte neurketa horiek.

–Azterketa akustikoak.–Proiektu-fasean dagoen jarduera edo garapen berri baten bideragarritasuna neurtzeko dira. Atal honetan sartzen dira etxebizitza baten egoera akustikoa hobetzeko edo jarduera baten zarata-maila murrizteko azterketak. Akustikan espezializatutako enpresek ego ingeniaritzek egin beharko dituzte azterketa horiek.

II. titulua

Zarata- eta bibrazio-maila onargarria

9. artikulua. Zarata-maila baimenduak.

Udal-lizentzia daukan jarduera bateko zarata-iturri guztiek bete behar dituzte artikulu honi erantsitako I. eta II. tauletako muga-balioak.

Aurreko puntuko debekutik salbuetsita daude trafikoak, eraikuntzak eta bide publikoko lanek eragindako zaratak, eta berariazko tituluetan araututa daude.

Halaber, zarata hauek ere debekutik salbuetsita daude: proiekzio ofizial bereziko ekitaldiak (kulturalak, kirolekoak, sozialak, politikoak, aisiakoak edo bestelakoak), baldin eta herritarren kontsentsu tradizionala badute eta Udalak baimendu baditu.

Barruko zarata-mailari dagokionez, zarata mugatzeko lau maila daude, erasandako barrutiaren erabilera zein den: bizitegia, hirugarren sektorea, ekipamendua ala ekoizpena. I. taulako muga-balioak bete behar dira:

I. TAULA. BARRUKO ZARATA-MAILA

MOTA

EGUNA

LKeq (dBA)

GAUA

LKeq (dBA)

Bizitegiak

Gelak

40

30

Logela

35

25

Osasun-erabilera

Gelak

40

30

Logela

35

25

Irakaskuntza/kultura

Ikasgelak

35

35

Irakurketa-gelak

30

30

Administrazioa- bulegoak

Profesionalen bulegoak

35

35

Bulegoa

40

40

Jarduerak betetzen du, baldin eta:

–Eguneko balio bakar bat ere ez bada taulako balioak baino 3 dB gehiago.

–Lkeq,Ti indizearen balio bakar bat ere ez bada taulako balioak baino 5 dB gehiago.

–Zarata-iturria ez bada hondoko zarata baino 5dBA gehiago.

Kanpoko zarata-mailari dagokionez, eremuaren erabileraren arabera, honako hauek dira muga-balioak:

II. TAULA KANPOKO ZARATA-MAILA

MOTA

EGUNA

LKeq (dBA)

GAUA

LKeq (dBA)

Osasuna, irakaskuntza eta kultura

50

40

Bizitegiak

55

45

Hirugarren sektorea

60

50

Aisia/Ikuskizunak

63

53

Industria

65

55

Jarduerak betetzen du, baldin eta:

–Eguneko balio bakar bat ere ez bada taulako balioak baino 3 dB gehiago.

–Lkeq,Ti indizearen balio bakar bat ere ez bada taulako balioak baino 5 dB gehiago.

–Zarata-iturria ez bada hondoko zarata baino 5dBA gehiago.

10. artikulua. Bibrazio-maila baimenduak.

Bibrazio-mailak sor ditzaketen jarduera guztiek neurri zuzentzaileak hartu behar dituzte barruko eremu akustikoetara ez igortzeko III. taulako muga-balioak betetzen ez dituzten bibrazio-mailak.

Onartutzat joko dira ordenantza hau aplikatzen zaien zarata-iturrien eta, hain zuzen ere, lehendik dauden edo berriak diren jardueren mugako bibrazio-balioak, baldin eta Law, bibrazio-indizearen balioek, II. eranskineko irizpide orokorren arabera neurturik, honako hau betetzen badute:

–Bibrazio egonkorrak: indizearen balio bakar batek ere ez gainditzea III. taulako balioak.

–Bibrazio iragankorrak: III. taulako balioak gainditzea hainbat ekitalditan, prozedura honi jarraituz:

1. Bi ebaluazio-aldi hauek hartuko dira kontuan: eguna, 08:00etatik 22:00etara, eta gaua, 22:00etatik 08:00etara.

2. Gauean ez da gehiegikeriarik onartzen.

3. Inola ere ezin dira 5 dB gainditu.

4. Gainditzeak ezin dira izan 9 baino gehiago. 3 dB gainditzen ez dituen ekitaldi bakoitza 1 zenbatuko da, eta gainditzen badu, 3.

III. TAULA BIBRAZIOAK

MOTA

Law

Bizitegiak

75

Osasun-erabilera

72

Irakaskuntza/kultura

72

11. artikulua. Kalitate akustikoaren helburuak eremu hiritartuetan eta garapen berrietan.

1. Lehendik dauden eremu hiritartuen kanpoko kalitate akustikoaren helburuak ordenantza honetako IV. taulakoak dira.

IV. TAULA LEHENDIK DAUDEN EREMU HIRITARTUEN KANPOKO KALITATE AKUSTIKOAREN HELBURUAK

MOTA

EGUNA

Ld

ARRATSALDEA

Le

GAUA

Ln

Osasuna, irakaskuntza eta kultura

60

60

50

Bizitegiak

65

65

55

Hirugarren sektorea

70

70

65

Aisia/Ikuskizunak

73

73

63

Industria

75

75

65

Oharra: Kanpoko kalitate akustikoaren helburuak 4 m-ko altuerakoak dira.

2. Kanpoko kalitate akustikoaren helburu hauek dituzte bizitegi-, egoitza-, hezkuntza- eta kultura-eraikinek:

V. TAULA. LEHENDIK DAUDEN EREMU HIRITARTUEN KANPOKO KALITATE AKUSTIKOAREN HELBURUAK

ERAIKINAREN
ERABILERA

BARRUTI-MOTA

EGUNA

Ld

ARRATSALDEA

Le

GAUA

Ln

Bizitegiak

Gelak

45

45

35

Logelak

40

40

30

Ospitalea

Egonlekuak

45

45

35

Logelak

40

40

30

Hezkuntza edo kultura

Ikasgelak

40

40

40

Irakurketa-gelak

35

35

35

Oharra: Barruko kalitate akustikoaren helburuak 1,2 eta 1,5 m arteko altuerakoak dira.

3. Garapen berrien kanpoko nahiz barruko kalitate akustikoaren helburuak lehendik dauden eremu hiritartuenak baino 5 dBA apalagoak izanen dira.

III. titulua

Jarduerek bete beharreko baldintzak

12. artikulua. Betebehar orokorrak.

Jardueren titularrek neurri egokiak hartu beharko dituzte beren zarata-iturriak intsonorizatu eta isolatzeko, bai eta lokalak isolamendu akustikoz hornitzeko ere, kasuan kasuko aginduak betez. Behar izatera, aireztapen behartuko sistemak jarriko dituzte, lokalean dauden edo egin asmo diren zuloak eta leihoak itxita eduki ahal izateko.

13. artikulua. Jarduera-proiektuen betebehar teknikoak.

1. Obra-lizentziak ematea.

Ordenantza honetan sartzen diren instalazio edo jarduera berriek alderdi hauek aintzat hartzen dituen azterketa justifikatzaile bat aurkeztu beharko dute, obra-lizentzia emateko.

Aireko zarata:

–Jardueraren zarata-iturri nagusiak identifikatzea eta haien zarata-maila baloratzea.

–Jardueran sortutako zarata seguru asko helduko den eremuaren kokapena eta deskribapena, eta eremu horietan legez onargarriak diren zarata-mailak.

–Aurreko datuen arabera, DnT,A zarataren aurreanisolamendu akustiko minimoaren beharraren balorazioa.

–Proposatutako instalazio akustikoaren diseinua, erabilitako materialen deskribapena eta muntaketako xehetasunak.

Bibrazio-zarata estrukturala:

–Zarata-iturri izaten ahal den makinaren edo instalazioaren deskribapena, eta haren ezaugarri nagusiak (karga eta maiztasuna).

–Hautatutako antibibragailuaren deskribapena, eta ezabatutako bibrazioaren ehunekoa erakusten duen kalkulu analitikoa.

–Muntaketako ezaugarrien xehetasun grafikoa.

Talka-zarata estrukturala.

–Talken deskribapena eta ezaugarri fisikoak.

–Talkak barruti mugakideetara transmititzearen balorazioa.

–Talka horien transmisio estrukturala ezabatzeko soluzio teknikoaren deskribapena.

–Soluzioaren muntaketaren ezaugarriak erakusten dituen xehetasun grafikoa.

2. Jarduera berriei ekiteko lizentzia ematea.

Jarduera berrien lizentzia emateko, proba akustiko hauek aurkeztu behar dira, arautegi honen 9., 10. eta 17. artikuluetako indize akustikoak betetzen direla erakusten dutenak:

a) Aireko zaratatik isolatzea.

b) Talka-zaratatik isolatzea.

c) Etxebizitza edo barruti mugakideen barruko zarata-maila.

d) Kanpoko zarata-maila.

e) Bibrazio-maila.

Baldin eta jardueren barrutia mugakide bada etxebizitza edo barruti batekin baino gehiagorekin, aireko zaratarekiko isolamendu akustikoa probatuko da etxebizitza edo barruti mugakide kaltetuenean, baina banaketa-elementuen soluzioa desberdina bada, soluzio bakoitza probatu beharko da.

Barruko zarata-mailaren probak c) jarduerak gehien kaltetzen duen etxebizitzan edo barrutian eginen dira.

Justifikazio teknikoen bidez talka eta/edo bibrazio-zaratarik ez dutela frogatzen duten jarduerek ez dituzte egin beharko b) eta e) puntuetako probak, betiere Udalaren oniritziarekin.

14. artikulua. Berariazko betebeharrak. Ekoizpen-erabilera.

Industria-jarduerek, titulu honetako betebehar orokorrez gain, hurrengo ataletan ezarritako neurriak hartuko dituzte, batez ere pabilioi atxikietan gauzatzen direnean.

1. Bibrazioak edo dardarak sortzen dituzten makinak eta aparatuak ainguratzeko orduan, oreka estatiko eta dinamikorik onena bilatuko da, gaineko makinak baino 1,5-2,5 aldiz pisu-inertziako bankadak edukiko dituzte, eta berariaz kalkulatutako antibibragailuen gainean joanen da dena.

2. Likidoen edo gasen zirkulazio behartuko hodiek, batik bat organoak mugimenduak dituzten makinei konektaturik daudenean, bibraziorik ez igortzeko gailuak edukiko dituzte. Hodi horiek material elastikoz isolatuko dira beren ainguralekuetan, eta paretak edo trenkadak zeharkatzen dituzten lekuetan.

Lantokiko zarata-maila arautzen du martxoaren 10eko 286/2006 Errege Dekretuak, zaratarekiko esposizioarekin lotutako arriskuen aurka langileen segurtasuna eta osasuna babesteari buruzkoak, eta ez da Tokiko Administrazioaren eskumena.

15. artikulua. Berariazko betebeharrak. Hirugarren sektorea. Merkataritza eta bulegoak.

Gaueko ordutegia duten saltokiak eta bulegoak.–Bizitegi baten mugakide diren merkataritza-lokalek, bulegoek edo beste edozein erabilera parekagarrik zoru flotatzailea eduki behar dute, alboko estradosatu flotatzailea eta desolidarizatua eta goiko solairutik deskonektatutako sabai akustikoa, bibrazioen kontrako sistemen bidez. Halako kasuetan, eraginkortasun-maila adieraziko da jarduera-proiektuan, aurreikusitako igorpen-mailen arabera

Segurtasun-pertsianak.–Jardueretan pertsianak instalatzeko orduan, kontuan hartu behar da etxebizitza mugakideetara zabaldutako barruko zarata-mailari buruzko 9. artikulua (I. taula).

Eraikuntza-elementuak.–Lokaleko eraikuntza-elementu eta instalazio guztiek (galdarak, garajeko ateak, aire girotuko ekipoak, etab.) ordenantza honetako 9. eta 10. artikuluak bete behar dituzte.

16. artikulua. Jardueren sailkapen akustikoa.

Ostalaritza-, aisia-, kultura- edo industria-jarduerak talde hauetan banatuko dira, akustikaren arabera:

–I. taldea: 75 dBA edo hortik beherako barruko zarata-maila duen edozein jarduera, soinua erreproduzitzeko ekiporik gabekoa.

–II. taldea: 75 dBA edo hortik beherako barruko zarata-maila duten jatetxeak, kafetegiak, tabernak, lagunarteak, elkarte gastronomikoak eta abar, soinu- edo megafonia-ekipoak dituztenak.

–III. taldea: 90 dBA edo hortik beherako barruko zarata-maila duten pubak, musikaz girotu bai baina zuzeneko emanaldirik ez dutenak.

–IV. taldea: 90 dBA-tik gorako barruko zarata-maila duten diskotekak, dantzalekuak, musikaz girotzeaz gain zuzeneko emanaldiak eskaintzeko baimena duten lokalak, eta abar.

Talde bakoitzeko adibideak (jatetxea, paper-dena, etab.) erreferentziarako besterik ez dira, eta edozein jarduera edozein taldetan egon daiteke, bere berariazko egoeren arabera.

Dena dela, Udalak baliozkotuko ditu merkataritza-, ostalaritza-, aisia-, kultura- eta industria-jarduera berrien azterketa akustikoak.

17. artikulua. Berariazko betebeharrak.

1. Aireko eta fatxadako zaratarekiko isolatze-maila

Babes akustikorako instalazioek etxebizitzarik kaltetuenari emanen dion aireko zaratarekiko isolamendu akustikoa hau izanen da: DnT, lokalaren ordutegiaren eta emisio-mailaren arabera, eta artikulu honetako VI. taularen berdina izan beharko du, edo hura gainditu. Halaber, fatxaden isolamendu gordin hau bermatu behar da: DAlokalaren sailkapenaren arabera.

VI. TAULA ESKATUTAKO ISOLAMENDU MINIMOA

TALDEA

BARRUKO ZARATA-MAILA (BZM)

ALDIA

DnT,A

DA

I

BZM ≤ 75 dBA

Eguna

50

30

Gaua

55

35

II

BZM ≤ 75 dBA

Eguna eta gaua

60

40

III

BZM ≤ 90 dBA

Eguna eta gaua

70

50

IV

BZM > 90dBA

Eguna eta gaua

75

60

2. Talkekiko isolamendu-maila

Zoru flotatzaileak taula honetan ageri den talkekiko isolatze-maila eman behar du, jardueraren ordutegiaren arabera.

VII. TAULA TALKEKIKO ISOLAMENDUA

AURKIBIDEA

EGUNA

GAUA

LnT

≤ 40

≤ 35

3. Girotze akustikoa.

–Etxebizitza-eraikin baten edo bizitegi-, ospitale- hezkuntza- eta kultura-eraikin baten barruan kokatutako jatetxe, jangela, ikasgela, hitzaldi-areto eta gune komunetako erreberberazio-denborak irizpide hauei jarraituko die:

a) 350 m³-tik beherako bolumena duten ikasgela eta hitzaldi-areto hutsetako T erreberberazio-denborak (jenderik eta altzaririk gabe) ez ditu 0,7 s gaindituko.

b) 350 m³-tik beherako bolumena duten ikasgela eta hitzaldi-areto hutsetako T erreberberazio-denborak (butakak barne) ez ditu 0,5 s gaindituko.

c) Jatetxe eta jangela hutsetako T erreberberazio-denborak ez ditu 0,9 s gaindituko. Ate berak dituzten barruti babestuekin mugakide diren bizitegi-, hezkuntza- eta ospitale-eraikinetako gune komunetako xurgatze akustikoaren eremua 0,2 m² izanen da gutxienez, barrutiko bolumenaren metro kubiko bakoitzeko.

4. Ostalaritza-lokalen berariazko betebeharrak.

Lokal publikorako jarduerek, titulu honetako arau orokorrak betetzeaz gain, neurri hauek hartuko dituzte beren jardueraren barrutian.

–Zoru flotatzailea.

–Alboko estradosatua, flotatzailea eta desolidarizatua. Zoru sendoa eta harrizko edo dentsitate handiko hormak dituzten lokalek ez dute alboko estradosatua paratu beharrik, jarduera-proiektuan behar bezala justifikatuz gero.

–Sabai akustikoa, goiko solairutik deskonektatua bibrazioen kontrako sistema egokien bidez.

18. artikulua. Ostalaritza-lokal publikoetako musika.

1. Instalazioaren legezkotasuna.

Lokal publikoetan ezin dira soinua erreproduzitzeko sistemak instalatu eta martxan jarri Udalaren arauzko baimenik gabe, eta hark zehaztuko ditu instalazioaren ezaugarri teknikoak.

2. Erabiltzailearen babes akustikoa.

90 dBA-tik gorako emisio-maila eduki dezaketen lokalek sarreran paratu beharko dute ohar hau: "Barruko zarata-mailak entzumen-lesio iraunkorrak eragin ditzake", ordenantza honetako IV. eranskineko eredu ofiziala betez.

Oharrak ikusteko modukoa izan behar du, bai tamainaz bai argiztapenez.

3. Ebaluazio-parametroak:

Jarduera-mota honen eragina kontrolatzeko, lokal publikoetan soinua erreproduzitzeko sistemak instalatzeko eta martxan jartzeko baldintza batzuk daude. Honako hauek dira baldintzak:

3.1. IV. taldeko lokalek ate bikoitza edukiko dute, haizetik babesten duen atari bat sortuz, jendearentzako sarreran. Barruko atea kanpokoarekiko perpendikularrean egonen da. Barruko atearen amaierako ibilbidearen eta kanpoko atearen hasierako ibilbidearen artean 1 m egonen da gutxienez. Halaber, jardueraren eta kalearen artean sortutako atari independente hori xurgatze akustiko handiko materialez dekoratuko da, ahal dela. Horretaz gainera, Udalak egoki iritzitako betebehar gehigarriak agindu ditzake.

3.2. Barruan musika duten ostalaritza-lokaletako ate eta leiho guztiek itxita egon behar dute martxan daudenean, baina libre irekitzeko moduan. Ateei dagokionez, eta agindutakoa betetzeko, atea ixten duten itzulera automatikoko malgukiak paratuko dira.

3.3. Lokalaren fatxadako babes akustikoa. Lokalaren fatxadako aireko zaratarekiko isolatze akustikoak bete egin beharko ditu kanpoko zarata-mailak, soinua erreproduzitzeko instalazioa maximo onargarrian dagoela.

3.4. Potentzia akustikoa mugatzeko sistema. Lokalaren titularrak edo arduradunak soinua erreproduzitzeko sistemen emisio-maila baimendua errazago kontrolatu ahal izan dezan, potentzia akustikoa mugatzeko sistemak paratu behar dira, aipatutako mailak ezin direla gainditu ziurtatzeko. Ikus-entzunezko aparatu edo sistema guztiak (baita telebistak, musika-ekipoak, bozgorailuak, hari musikalak edo karaokeak ere) mugatzaileetara konektatu behar dira, baimendutako emisio-maila maximoak betetzeko. Hori nahitaez bete behar du ekipo horiek dituen edozein jarduerak, 16. artikuluko edozein taldetan egonik ere.

Sistema mugatzaileak zortzidun-hereneko bandatan funtzionatuko du, gutxienez 40 eta 8000 Hz artean. Ezin da igorri sistema mugatzailetik igarotzen ez den maiztasunik.

Barruko nahiz kanpoko edozein zarata-maila gaindituz gero, bi parametro horiekin bateragarria izan arte mugatuko da emisio-maila.

Sistema mugatzaileak baldintza hauek beteko ditu:

–Soinu-ekipoa piztean automatikoki aktibatu eta desaktibatuko da, eta musika-ekipoak ez du funtzionatzen ahalko sistema mugatzailea aktibatu gabe.

–Jardueraren zarata-aldia erregistratu eta jasoko du, noiz hasi eta amaitu den, zarata-mailak, bai eta jarduerarik eza ere, deskonexio-alditik bereizita, hala badagokio.

–Soinu-ekipoa piztu eta itzali arteko denborari lan-saioa esaten zaio.

–Barruko kalibratze-sistema bat edukiko du, musika-ekipoa manipulatu den detektatzeko.

–Gutxienez azken hilabeteko saioetako emisio-mailak jasotzeko sistema bat edukiko du.

–Enpresa edo teknikari instalatzaileak bakarrik manipulatu dezake mugatzailea, eta ez jabeak.

–Udaleko Zerbitzu Teknikoek edo eskuordetutako erakundeak datuak ikuskatu ahal izateko sistema bat edukiko du.

Titularrak Udalari eman behar dion planoan edo eskeman azalduko da mugatzailearen mende dauden ekipo guztiak non dauden, mikrofonoa barne.

Mugatzailea instalatu duen teknikariak edo enpresak ziurtagiri bat emanen du, datu hauek agertuz:

–Instalatutako mugatzailearen deskribapen teknikoa. Merkatuan badago, modeloa eta serie-zenbakia.

–Mugatze-kurba zortzidun-hereneko bandan, 40 eta 8000 Hz artean, gutxienez. Kurba horren dB-A maila orokorraren ebaluazioa.

–Mugatzailea aktibatu gabe (hura urratu gabe), soinu-ekipoak funtzionatzeko ezintasun teknikoari buruzko aitorpena.

Soinu-instalazioaren titularrak mugatzailearen mantentze-lanak egiteko kontratu bat sinatu behar du enpresa edo teknikari instalatzailearekin. Gutxienez urtean behin ikuskatuko dela bermatuko du kontratuak, eta instalazioaren adostasun-agiria eginen da. Dokumentu hori gutxienez 5 urtez gordeko da. Jardueraren titularrak ordainduko ditu ekipoak nahiz haien mantentze-lanak.

Udalak noiznahi egiazta dezake instalazioa, ekipoan soinu bat erreproduzituz, bolumen-potentziometroa maximoan jarri eta zarata neurtuz etxebizitzarik kaltetuenean, eta noiznahi har ditzake mugatzaileen datuak.

4. Lizentzia indarrean duten jarduerak.

Ordenantza hau indarrean sartzean lizentzia duten jarduerek erregistro-sistema bat instalatu beharko dute, artikulu honetan ezarritako baldintzetan, Udalak eskatutakoan, baldin eta zaratak salatu badira edo, udal-teknikarien iritziz, baimendutako zarata-maila gainditu izanaren zantzu arrazoizkoak badaude. Jardueraren titularrek ordainduko dute instalazio horiek egitea, aparatuen kostua barne.

19. artikulua. Ostalaritza-lokal terrazadunak.

Lokaletako mahaidun terrazak ostalaritza-lokaleko jardueraren luzapenak dira.

Baimenak lotura iraunkor bat sortzen du titularraren eta Udalaren artean, jarduera hori bat etor dadin jabari eta/edo erabilera publikoko lekuetan terrazak, mahaiak eta barra-mostradoreak instalatzea arautzen duen 2018ko udal-ordenantzarekin, jarduerarako eskubidea bateragarri eginez auzokideen lasaitasun-, segurtasun- eta osasun-eskubideekin, Ordenamenduaren bidez eskatuak eta aitortuak, eta bateraezinak balira, jabari publikoa okupatzeko lizentzia baliogabetu dezake eta baliogabetu behar du Udalak, edo beste edozein kontrol-neurri hartu.

20. artikulua. Akustikoki asetako eremuak.

1.–Akustikoki asetako eremuak zarata-maila handiko lekuak dira, aisiako jarduera, ikuskizun edo lokal publiko asko daudelako, horiek erabiltzen dituzten pertsonen jardunagatik, edo eremuko zarata-maila asetzean eragiten duen beste edozein jardueragatik.

2.–Akustikoi asetako eremu dira 9. artikuluan ezarritako muga-balioak 10 dBA baino gehiagoan gainditzen dituzten eremuak, jarduerek banaka hartuta arautegi honetako maila bete arren.

3.–Parametro hauek hartuko dira kontuan: LAeq1hgaueko edozein ordutan eta LAeq12hegunez.

4.–Kalearen luzeraren araberako neurketak eginen dira, 2 neurketa-punturen arteko alde maximoa 50 metrokoa delarik. Gutxienez 3 puntu egonen dira kale edo eremu bakoitzean.

5.–Etxebizitzen lehen solairuaren mailan ebaluatuko da kutsadura akustikoa.

6.–Akustikoki asetako eremutzat hartuko da ebaluatutako puntuen erdian gehi batean betetzen bada artikulu honen 2. eta 3. puntuetan ezarritakoa.

7.–Behin-behineko neurriak: Kasu bakoitzean eskumenak dituen administrazio-organoak hartzen ahalko ditu, modu arrazoituan, prozedurari ekin aurreko behin-behineko neurriak, larrialdi atzeraezina denean eta inplikatutako interesak behin-behinean babesteko; edo prozedurari ekin aurretik, eman litekeen ebazpena eraginkorra izan dadin.

8.–Prozedurari ofizioz edo alde baten eskariz ekinen zaio, eta honako hauek izanen dira izapideak.

a) Akustikoki asetako eremutzat hartzeko prozedurari ekiteko akordioa hartuko du Udalbatzak.

b) Prozedurari ekin aurretik, alkateak informatzeko edo esku hartzeko epe bat irekitzen ahalko du. Udaltzaingoak esku-hartze horiek egin eta kasu bakoitzari buruzko txostena eginen du, prozedurari ekitea egokia den adieraziz.

c) Prozedurari ekin ondotik txosten teknikoa eginen da, ordenantza honen 9. artikuluko balioak 10 dBA baino gehiagoan gainditzen direla egiaztatuz.

d) Aurre-azterketarekin batera eginen den proposamenean sartuko dira:

–Aipatutako txosten/azterketa teknikoa.

–Akustikoki asetzat jo nahi den eremu zehatza.

–Planoak.

–Neurri zuzentzaileen proposamena, egoera hobetzeko konponbideak.

–Hartu beharko liratekeen behin-behineko neurriak, egoeraren larriak hala gomendatzen badu.

d) 30 egun naturalez jendartean jakinaraztea, bide ofizialak nahiz beste edozein bide erabiliz, ikuskizun publikoetako, aisiako, merkataritzako eta industriako lokalen titularrek eta auzokideek jakin dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

e) Jendartean jakinarazi ondoren, Udalak hilabeteko epean eginen du eremua akustikoki asetzat jotzeko proposamenari buruzko txosten lotesle bat.

f) Udalbatzari dagokio eremua akustikoki asetzat jotzea.

g) Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean, ez badu besterik xedatzen.

8.–Akustikoki asetzat jotako eremu guztietan neurri zuzentzaile hau aplikatuko da:

–Zaratatsuak izan daitezkeen jarduerentzako lizentzia berririk ez ematea. Adibidez, taberna, taberna berezi, gizarte gastronomiko eta abarren lizentzia.

Gainera, neurri zuzentzaile osagarri gisa har daitezke honako hauek, edo paragrafo honetan adierazi gabeko beste batzuk.

–Jarduerak aldatzen edo zabaltzen ez uztea, ez badute eragiten immisio-balioak murriztea.

–Jardueren eta lokalen ordutegia mugatzea.

–Beharrezko neurri zuzentzaileak ezartzea eremuko jarduerei eta lokalei.

–Jarduera berriei arau murriztaileagoak ezartzea.

9.–Hartutako neurriak indarrean egonen dira gainditutako mailak beren onera etorri direla egiaztatzen duen arte txosten tekniko berri batek, hala badagokio eremu akustikoki asea izateari utzi diola ebazten duen arte udalbatzak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.

10.–Aurreko atala gorabehera, eta berriro mailak gaindituz gero, Udalak berriro izendatzen ahalko du eremu akustikoki asea, ezarritako prozedurari jarraituz.

11.–Ordenantza hau indarrean sartu aurretik eremu akustikoki aseak direnek katalogazio horrekin jarraituko dute, azterketa akustiko batek besterik adierazi arte.

IV. titulua

Hirigintza- edo azpiegitura-garapen berriak

21. artikulua. Etorkizuneko hirigintza-garapena.

Ezin da hirigintza-garapenik egin kanpoko kalitate akustikoaren helburuak betetzen ez diren eremuetan, 11. artikuluak dioena urratu gabe.

22. artikulua. Etorkizuneko hirigintza-garapenerako eremuen betebeharrak.

Etorkizuneko hirigintza-garapenerako eremuek (hirigintza-kalifikazioa aldatu zaienek barne), hirigintza- eta ingurune-izapideetarako aurkeztu beharko dute eragin akustikoaren azterketa bat, non zarata-mapak eta ebaluazio akustikoak agertuko diren, eragin akustikoa aurreikusteko, eta honako hauek aipatuko dituzte, gutxienez:

a) Zarata-iturrien azterketa, 23. artikuluari jarraituz.

b) Alternatiben azterketa, 24. artikuluari jarraituz.

c) Neurrien definizioa, 24. artikuluari jarraituz.

23. artikulua. Zarata-iturrien azterketa.

Zarata-iturrien azterketan sartuko dira egungoak nahiz etorkizunekoak, eta batik bat planifikatutako bide berria, bai eta industrien edo jardueren aurreikuspena ere.

24. artikulua. Alternatiben azterketak eta neurri zuzentzaileak.

1.–Eremuko alternatiben azterketa eginen da (partzelen kokapen desberdinak eta erabileren orientazioa zarata-iturriekiko) udal-plangintzaren ordenazio xehatua onartu aurretik.

2.–11. artikuluko kalitate akustikoaren helburuak lortzeko neurri zuzentzaileek (teknikoki eta ekonomikoki proportzionatuek) lehenik eremu akustikoen kanpoaldea babestuko dute, eta xede diren balioak betetzeko ahalegina eginen da, eraikitako eremuetan kontuan hartuz fatxada guztiei eragiten dien zarata.

3.–Kalitate akustikoaren helburuak erdieste aldera kanpoko ingurunea babestu ezin bada (aplikatzeko neurrien desproportzio tekniko edo ekonomikoagatik), behar bezala justifikaturik, neurri gehigarriak garatuko dira eraikinen barruko kalitate akustikoaren helburuak erdiesteko, 29. artikulua betetzeaz gain.

4.–Baldin eta azterketa akustikotik ondorioztatzen badira kalitate-helburuak betetzeko neurri zuzentzaile gehigarriak ezartzeko fase justifikatuak, eraikinen barruan kalitate akustikoaren helburuak beteko direla bermatu beharko da fase horietako bakoitzean, aurreko paragrafoari erantzunez.

25. artikulua. Ez-betetze partziala etorkizuneko hirigintza-garapenean.

Baldin eta, etorkizuneko garapenak gauzatzearen ondorioz, eta horiek amaitzean, kanpoko inguruneko kalitate akustikoaren helburuen ez-betetze partziala egiaztatzen bada, administrazio sustatzaileak neurri zuzentzaileak ezarri beharko ditu, ez-betetze hori zuzendu arte.

26. artikulua. Bibrazioen ebaluazioa etorkizuneko hirigintza-garapenean.

Trenbide-ardatz batetik 75 metro baino gutxiagora eraikitzea aurreikusten den etorkizuneko hirigintza-garapenetan, eragin akustikoaren azterketaren barruan sartuko da bibrazio-mailen ebaluazio bat, kalitate akustikoaren helburuak betetzen direla ziurtatzeko eta neurri zuzentzaileak ezartzeko, beharrezkoak badira.

27. artikulua. Eraikin berrien betebeharrak.

1.–Ez da etxebizitza-, ospitale-, hezkuntza- edo kultura-eraikinak egiteko baimenik emanen kanpoko kalitate akustikoaren helburuak betetzen ez badira baimena emateko unean, kasu hauetan izan ezik:

a) Interes publikoko arrazoi bereziak daudenean, behar bezala motibatuak.

b) Babes akustiko bereziko eremuetan, kasu hauetan:

–Ordenazio xehatuaren hasierako onespena emanda dagoenean, ordenantza hau indarrean sartzean.

–Hiri-lurzorua berritzen denean.

28. artikulua. Salbuespen gisa emandako baimenak.

1.–Udalak behin-behinean bertan behera utz dezake kapitulu honetan aurreikusitakoa bete beharra obrak egitean edo ekitaldiak antolatzean (sozialak, politikoak, kulturalak, kirolekoak, erlijiosoak edo antzekoak). Dena dela, Udalak, eragin akustikoa baloratu ondoren, kaltetutako herritarrei eragozpenak gutxitzeko neurriak aurreikusi behar ditu, eta kaltetuei jakinaraziko die bertan behera uzte horrek noiz arte iraunen duen eta zergatik den.

2.–6 hilabetetik gora irautea aurreikusten den obren kasuan, eragin akustikoaren azterketa bat egin beharko da, neurri zuzentzaileak erabakitzeko.

3.–Eragin akustikoaren azterketan agertuko da neurri zuzentzaileetatik lortzea espero den onura (hau da, zarata-mailaren murrizketa eremu akustiko edo eraikin sentikorretan), eta haren berri emanen zaio kaltetutako udalerriari.

29. artikulua. Errepide-, trenbide- eta aireportu-azpiegitura berrien zarata-immisioko muga-balioak.

Errepide-, trenbide- eta aireportu-azpiegitura berriek neurriak hartu beharko dituzte beren eremu akustikoen kanpoko ingurunera ez zabaltzeko taula honetako zarata-immisioko muga-balioak. Betetzat joko dira baldin eta:

–Urteko batez besteko balio bakar batek ere ez baditu gainditzen VIII. taulako balioak.

–Eguneko balio bakar bat ere ez bada taulako balioak baino 3 dB gehiago.

VIII. TAULA ERREPIDE-, TRENBIDE- ETA AIREPORTU-AZPIEGITURA BERRIEN ZARATA-IMMISIOKO MUGA-BALIOAK

MOTA

EGUNA

Ld

ARRATSALDEA

Le

GAUA

Ln

Osasuna, irakaskuntza eta kultura

55

55

45

Bizitegiak

60

60

50

Hirugarren sektorea

65

65

55

Aisia/Ikuskizunak

68

68

58

Industria

70

70

60

Halaber, trenbide- edo aireportu-azpiegitura berriek ezin dituzte beren eremu akustikoen kanpoko ingurunera zabaldu taula honetako immisio-maila maximoak gainditzen dituzten zarata-mailak. Betetzat joko da eguneko balioen %97k ez badituzte gainditzen IX. taulako balioak.

IX. TAULA ERREPIDE-, TRENBIDE- ETA AIREPORTU-AZPIEGITUREN ZARATA-IMMISIOKO MUGA-BALIOAK

EREMU AKUSTIKO MOTA

ZARATA-INDIZEA

LAmax

Osasuna, irakaskuntza eta kultura

80

Bizitegiak

85

Hirugarren sektorea

88

Aisia/Ikuskizunak

90

Industria

90

V. titulua

Bide publikoko eta auzoko zarata

30. artikulua. Zarata eta elkarbizitza.

Eremu publikoan eta elkarbizitza publikorako eremuetan (plazak, parkeak, ibaiertzak, etab.) zaratak ez du gainditu behar herritarren elkarbizitzak eskatzen duen muga.

Aipatutako arauak aintzat hartzen ditu, batez ere gaueko atseden-orduetan, auzokideak asaldatu ditzaketen giza ahots ozenegia, pertsonen zuzeneko jarduna, bai eta gizalegezko jarrera batekin saihets daitezkeen jokabide pertsonalak.

31. artikulua. Kuadrillen lokalak.

Kuadrillen lokalak zarata-iturri dira, eta, beraz, zarataren arloko arautegi hau bete behar dute.

Kuadrillen lokalaren barruko zarata-maila maximoak ez ditu gaindituko 70 dBA egunez eta 60 dBA gauez, betiere errespetatuz ordenantza honetako 9. eta 10. artikuluetako zarataren eta bibrazioen muga-balioak. Kexa formal bat aurkezten bada zaratagatik, kautelazko neurri gisa, hala badagokio zehapen-espedienteari ekiteaz gain, debekatu egin daitezke lokalaren edozein lekutan 70 dB(A) gainditzen dituzten ikus-entzunezko tresnak.

Baldin eta zehapena ezarri bada bi arau-hauste arinengatik, larri batengatik edo oso larri batengatik, lokal horri ez zaio lizentzia berririk emanen, ez bada aurkezten txosten tekniko berri bat, isolamendua edo zerbitzu teknikoek beharrezkotzat jotako esku-hartzeak egiaztatuz.

32. artikulua. Etxeko jarduerak.

Etxebizitza bateko pertsonek edo instalazioek sortutako jarduera orok ordenantza honetako 9. eta 10. artikuluak bete behar ditu alboko etxebizitzen barruan eta kanpoan, mugakideak izan edo ez.

Halaber, etxeko animalien jabeen edo arduradunen gain dago haiek beren zaratekin auzokideen atsedena ez asaldatzea, nahiz etxebizitzan barruan egon nahiz terraza, pasabide, eskailera edo patioetan egon, betiere ordenantza honetako 9. eta 10. artikuluetako zarataren eta bibrazioen muga-balioak errespetatuz.

Animalien jabeen edo arduradunen bizkar joanen da aurreko atala bete ez izana.

33. artikulua. Ibilgailuen musika-emisioa.

Bide publikoan aparkatuta edo zirkulatzen doazen ibilgailuek ezin dute bozgorailuetatik musika igorri baldin eta gainditu egiten badituzte ordenantza honetako 9. artikuluko kanpoko zarata-mailak.

34. artikulua. Eraikuntza-obrak.

Eraikinak edo azpiegiturak egiteko, aldatzeko, konpontzeko edo eraisteko obretan, bai eta bide publikoan egiten direnetan ere, ezin dira erabili indarrean dagoen legeria betetzen ez duten makinak, edo ezin dira behar ez bezala erabili.

Edozein obra-motatako sistema edo ekipamendu osagarriek ahalik eta zarata gutxien sortu behar dute, eta egoki erabiliko dira, kutsadura akustikoa saihesteko.

Obra-arduradunek neurri egokiak hartu behar dituzte sortutako zarata-mailek eremu horretako mugak gainditu ez ditzaten.

Kanpoko zarata-mailak neurtzeko orduan, obratik 5 metrora eginen da, edo obra-barrutiaren kanpoan, eta inola ere ez dira 90 dB (A) gainditzen ahalko.

Larrialdia bada edo arrazoi teknikoengatik ezinezkoa denean zarata-mailen muga-balioak betetzea, obren arduradunek Udalari eskatzen ahalko diote, arrazoiak emanez, balio horiek behin-behinean bertan behera uzteko, ahalik eta denborarik laburrenean. Balioak bertan behera uzten dituen ebazpen horretan baldintzak jar daitezke, eta, betiere, ordutegia, iraupena eta baimendutako makineria zehaztuko da, eta, halaber, bertan adieraziko da obraren arduradunak nola eman behar dien ebazpenaren berri herritar kaltetuenei.

Obra publikoak direnean, herriguneetan egiten direnei bakarrik aplikatuko zaizkie aurreko paragrafoetako zarata-mailak.

Etxebizitzetarako eraikinen barruan ezin da obrarik egin 20:00etatik 08:00etara, larunbatetan 14:00etatik aurrera eta jaiegunetan inoiz.

35. artikulua. Bide publikoko jaialdiak eta bestelako ekitaldiak.

Bide publikoko edo aire libreko beste eremu publiko nahiz pribatuetako edozein herri-ekitaldik (berbenak, musika-emanaldiak, festa tradizionalak, azokak, kalejirak, etab.), bai eta edozein ekitaldi zibiko, kultural, aldarrikatzaile, kiroleko, dibertimenduzko, barraka, mitin eta antzekok ere, udal-baimena eduki behar dute, bertan argi agertzen delarik:

a) Ekitaldia ospatzeko ordutegi baimendua.

b) Denbora-muga.

c) Esparrua.

d) Zarata-mailaren muga.

Baimen horiek emateko eskabidearekin batera aurkeztu behar da ekitaldiko arduradunaren nortasuna eta kokapena adierazten dituen agiri bat, beharrezkoa bada ekitaldiaren baldintza akustikoak berehala egokitzeko edo bertan behera uzteko.

Artikulu honek dioen guztiaz gain, Udalak egoki irizten dizkion neurriak ezar ditzake baimena emateko, beharrik gabeko eragozpenak saihesteko.

Aurrez Udalaren baimena behar da bide publikoan musika-taldeek jotzeko, megafonia-sistemak paratzeko, musika-emanaldietarako edo kantariek musika-ekipoak, anplifikadoreak edo perkusio-elementuak erabiltzeko. Baimena aldi baterako izanen da eta bertan zehaztuko da emanaldiaren lekua, ordutegia, iraupena, emisio-maila eta denboraldia, bai eta erabiliko diren ekipoak ere.

Herriz herri bizimodua ateratzen duten musikariei dagokienez, udaltzainengana jo eta haiek adieraziko diete lekua, denbora eta bolumena, eta ez dute jarduten ahalko:

–Urritik martxora: 20:00etatik 10:00etara lanegunetan eta 12:00ak baino lehen larunbat eta jaiegunetan.

–Apiriletik irailera: 22:00etatik 10:00etara lanegunetan eta 12:00ak baino lehen larunbat eta jaiegunetan.

36. artikulua. Karga-, deskarga- eta banaketa-lanak.

Karga-, deskarga- eta banaketa-lanak egiteko orduan, eremu eta ordutegi bakoitzeko zarata-mailak errespetatu behar dira.

Ezin da salgaien karga-, deskarga- eta banaketa-lanen zaratarik egin 20:00etatik 08:00etara, oinezkoen eremuetan izan ezik, non eremu bakoitzeko ordutegia beteko den.

Lan horiek egitean, ez da zuzeneko inpakturik eragiten ahalko ez ibilgailuan, ez zoladuran. Halaber, banaketaren ibilbidean zehar, ahalik eta teknikarik onenak erabiliko dira kargaren mugimenduen eta dardaren zarata saihesteko.

Berariaz debekatuta daude gurpil metalikoak edo tefloizkoak dituzten eskorgak, eta aire-ganbera dutenak erabili behar dira, edo gomaz eta/edo polikarbonatoz estaliak.

Karga eta deskargan zehar, salgaiak garraiatzen dituen ibilgailuak itzalita eduki behar du motorra.

Bide publikoan aparkatutako kamioien hozkailuek ordenantza honetako 9. artikuluko balioak bete behar dituzte.

37. artikulua. Bide publikoko hondakinen bilketa eta garbiketa.

Gaueko hondakinen bilketa- eta garbiketa-zerbitzu publikoak beharrezko neurri guztiak hartuko ditu herritarrak zaratarekin eta dardarekin ez eragozteko.

Udaleko hondakinen bilketa- eta garbiketa-zerbitzua esleitzeko lizitazioetan, oinarrizko irizpideen artean egonen dira hauek:

a) Zarata-maila apaleko ekipoak erabiltzea.

b) Lan horiek egiterakoan, jardunbide akustiko onak ezartzea.

38. artikulua. Alarma-sistemak.

1. Debekatuta dago arrazoirik gabe jotzea eraikin edo ibilgailuetan instalatutako edozein abisu zaratatsu, hala nola alarmak, bozinak, sirenak, txilibituak, etab.

2. Lokal edo eraikinetan instalatutako ohartarazle akustikoen zarata ezin da izan 3 minutu baino luzeagoa. Hortik aurrera, abisu-sistema argizkoa bakarrik izan daiteke.

3. Alarma-sistemak 8:00etatik 20:00etara bakarrik proba daitezke, aurrez Udalari jakinarazita eta 3 minutu gainditu gabe.

4. Alarma-sistemen titularren eta arduradunen gain egonen da haiek behar bezala mantentzea, arrazoirik gabe edo beste arrazoi batzuengatik aktibatu ez daitezen, bai eta tresna horien funtzionamendu-arauak betetzea ere.

5. Ohartarazle akustiko bat dagoen bulego edo eraikinetako arduradunek edo titularrek kontakturako telefono bat eman behar diote Udalari, funtzionamendu oker baten berri jasoz gero lehenbailehen isiltzeko.

6. Udalak noiznahi eten dezake jakinarazi ez zaion entzunezko edo argizko edozein ohartarazpen, beharrezko bideak erabiliz.

7. Lokal bat irekitzeko lizentziaren eskabidean zehaztu behar dira, abisu-sistema akustikoren bat badago, haren ezaugarri teknikoak, eta, batez ere, zarata-mailak.

8. Udalak zehapenak ezartzen ahalko dizkie aurreko atalak betetzen ez dituzten abisu akustikoak hornitzen dituzten industrialei edo jabeei, instalazioa eskas edo egoera txarrean mantentzen badute.

9. Ibilgailu bateko alarmak jotzen badu 22:00etatik 8:00etara bitartean, Tuterako Udalaren trafikoari buruzko ordenantza orokorrari jarraituko zaio (Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 125. zenbakian argitaratua, 2007ko urriaren 5ean, akatsak zuzendurik Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 126. zenbakian, 2007ko azaroaren 23an). Lehenik jabea bilatuko da, eta, zentzuzko denbora bat igarota (ordubete, gehienez) ezinezkoa izan bada, garabiak udal-gordailura eramanen du ibilgailua, eta gidariak ordaindu beharko du garabiaren likidazio-tasa, ibilgailua berreskuratu ahal izateko.

10. Larrialdiko edo osasun-laguntzako ibilgailu publiko nahiz pribatuek (hala nola polizia, suhiltzaileak, babes zibila, anbulantziak eta zerbitzu medikoek) entzunezko edo argizko abisu-sistemak izaten ahalko dituzte, baldin eta haien ezaugarri teknikoak eta zarata-maila bat badatoz araututa dagoenarekin.

11. Ibilgailu horietako gidariek, ahal dela, entzunezkoak ez baizik argizko ohartarazleak erabiliko dituzte 22:00etatik 8:00etara, baldin eta arriskutsua ez bada gainerako erabiltzaileentzat.

39. artikulua. Lehergailu piroteknikoak.

Debekaturik dago, Udalak aurrez baimendu ezean, 2. kategoriako edo hortik gorako petardoak, suziriak eta artikulu piroteknikoak leherraraztea, zaratak egin ditzaketen artikulu piroteknikoen eta kartutxeriaren Erregelamendua onesten duen maiatzaren 7ko 563/2010 Errege Dekretuko kategorizazioaren arabera.

40. artikulua. Udal-arbitrajea.

Udalak ekitateko arbitraje bidez ebatz ditzake, auzokideek adostuta, zarata eta bibrazioengatik aurkeztutako auziak.

Arbitrajearen arloko arautegiari jarraituko zaio.

VI. titulua

Motordun ibilgailuak eta ziklomotorrak

41. artikulua. Motordun ibilgailuen eta ziklomotorren zarata.

1.–Motordun ibilgailu eta ziklomotor guztiek egoera onean eduki behar dituzte zarata sor dezaketen motorra, transmisioa, karrozeria eta gainerako elementuak, eta, batik bat, ihes-gasen isilgailua, motordun ibilgailuen, ziklomotorren eta antzekoen zaratak gainditu ez ditzan ordenantza honetan ezarritako mugak.

2.–Martxan doan motordun ibilgailu edo ziklomotor baten LAFmaxzarata-mailaren muga-balioa jakiteko,4 dBA gehituko zaio ibilgailuaren homologazio-fitxan ageri den zarata-mailari (ibilgailua geldirik dagoela), arautegiari jarraituz.

3.–Homologazio-fitxan ez bada zarata-maila agertzen: ziklomotorrena 87 dBA izanen da, eta motozikletena Ibilgailuen Azterketa Teknikoak (IAT) erabakiko du.

4.–Ibilgailua geldirik dagoela aztertu eta ikuskatuko da, ordenantza honen III. eranskinean agertzen den moduan.

42. artikulua. Ekintza eta arau-hauste oso larriak.

1.–Ekintzak.

1. Motordun ibilgailuen eta ziklomotorren gidariek lagundu egin behar dute udaltzainek eskatutako zarata kontrolatzeko probetan. Ibilgailua geldiarazi ezin bada, zarata kontrolatzeko probetara aurkez dezala eskatuko zaio ibilgailuaren arduradunari.

2. Zarata zaintzeaz eta kontrolatzeaz arduratzen den udaltzaingoak egiaztatzen badu, horretarako baliabide teknikoen bitartez, ordenantza honetako zarata-mailak gainditzen aritu litezkeela, ustezko arau-hausleari eskatzen ahalko zaio Tuterako Udalak egokituta duen lekura joan dadila, neurketa baldintza normalizatuetan egiteko. Uko eginen balio, arau-haustea ziurtzat joko da eta zuzenean zehatzen ahalko da.

3. Horretarako egokitutako lekuan neurketa egin eta araua hautsi dela ikusi ondoren, Udaltzaingoak salaketa jarriko du baimendutako zarata-mailak gainditu dituen gidariaren kontra. Dena dela, ibilgailuaren titularrak araua hautsi duen lehen aldia denean, hamar eguneko epean zuzentzen ahalko ditu akatsak.

4. Akats horiek zuzendu ondotik, ibilgailua eraman eta Udaltzaingoak egiaztatuko ditu zarata-mailak, eta egokiak badira artxibatu eginen da salaketa.

2.–Arau-hauste oso larriak:

1. Arau-haustea oso larria denean, ibilgailua immobilizatu, aurreko gurpila zigilatu, akta jaso eta gidariak aukera izanen du ibilgailua egoki irizten dion lekura eramateko, bere bideak erabiliz, akatsa konpontze aldera.

2. Aukera horri helduko ez balio, udal-garabiak erretiratuko du ibilgailua. Zerbitzu horren gastuak eta erretiratu arte udal-bulegoetan gordeta edukitzearen gastuak arau-hauslearen bizkar joanen dira. Ibilgailua Udalaren lokaletan gorde zenetik 3 hilabeteko epean jabea bila joan ez bada, enkantean jartzen ahalko da.

3. Araua hautsi duen ibilgailuaren gidariak konpontzera eramatea aukeratuz gero, 30 egun natural izanen ditu horretarako eta konpondu dela egiaztatzeko, udaltzainen aurrean.

4. Egindako arau-hauste oso larriari dagokion isunaz aparte gauzatuko da hori dena.

5. Udaltzainek ibilgailua kontrolatzen eta, hala badagokio, erretiratzen egindako esku-hartzea idatziz jasoko da aktan edo buletinean, eta egoki diren oharrak idatziko dira bertan.

43. artikulua. Zehapen eta isunen sailkapena.

Arau-hauste arina: Zirkulazio zarata-mailen arau-hauste arinak dira 4 dBA baino gutxiago gainditzen badituzte ordenantza honetako mugak.

Arau-hauste larria:

a) Arau-hauste arinak errepikatzea.

b) muga-balioak 4 dBA edo gehiago gainditzea.

Arau-hauste oso larria:

a) Arau-hauste larriak errepikatzea.

b) Isilgailurik gabe zirkulatzea.

c) Administrazioaren ikuskatze-lanak oztopatzea, ibilgailuak egiaztatzeko eta aztertzeko orduan.

44. artikulua. Motozikleta eta ziklomotorren kontrako isunak.

1.–Arau-hauste arinak

Isun hau izanen dute:

X. TAULA. ARAU-HAUSTE ARINAK

KOPURUA

1 dBA ARTE GAINDITZEA

2 ETA 3 dBA ARTEAN GAINDITZEA

3 ETA 4 dBA ARTEAN GAINDITZEA

1. aldia

30 euro

45 euro

60 euro

2. aldia

45 euro

60 euro

90 euro

Arau-hauste bat 6 hilabetean hirugarren aldiz egitea errepikapentzat hartuko da ondorio guztietarako.

2.–Arau-hauste larriak

Zarata eragin duen ibilgailua behin-behinean edo behin betiko immobilizatu eta isun hauek jartzen ahalko dira:

XI. TAULA ARAU-HAUSTE LARRIAK

KOPURUA

4 ETA 6 dBA ARTEAN GAINDITZEA

6 ETA 8 dBA ARTEAN GAINDITZEA

8 dBA BAINO GEHIAGO GAINDITZEA

1. aldia

90 euro

120 euro

150 euro

2. aldia

120 euro

150 euro

240 euro

Arau bat 2 urtean hirugarren aldiz haustea errepikapentzat hartuko da ondorio guztietarako.

3.–Arau-hauste oso larriak:

Zarata eragin duen ibilgailua behin-behinean edo behin betiko immobilizatu eta isun hauek jartzen ahalko dira:

XII. TAULA ARAU-HAUSTE OSO LARRIAK

KOPURUA

ISILGAILURIK GABE ZIRKULATZEA

IKUSKATZE-LANAK OZTOPATZEA

ERREPIKAPENA

1. aldia

240 euro

240 euro

240 euro

2. aldia

300 euro

300 euro

360 euro

Arau bat 3 urtean hirugarren aldiz haustea errepikapentzat hartuko da ondorio guztietarako.

VII. TITULUA

Ikuskapena eta zehapen-araubidea

45. artikulua. Udalaren zaintza- eta ikuskapen-eskumenak.

Udalari dagokio ordenantza hau betetzen dela kontrolatzea, beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak har daitezen galdatzea, mugak adieraztea, beharrezkoak diren ikuskapenak agintzea eta agindutakoa betetzen ez denean zehapenak ezartzea.

Tokiko Ogasunen arautegiari jarraituz, Udalak tasak ezartzen ahalko ditu ikuskapen-lanak egiteko, ordenantza hau betetzen dela egiaztatzeko xedez.

Ikuskatutako zarata-iturriaren titularraren bizkar joan daitezke zarata eta/edo bibrazioak neurtzeko lanak.

46. artikulua. Ikuskatze-lana.

1. Baimendutako langileek eginen dute ikuskatze-lana, 8. artikuluak dioen moduan.

2. Ikuskatze-lanak egiten dituzten funtzionarioek aginteko agenteen parekoak izanen dira legerian aurreikusitako ondorioetarako, eta titulartasun publiko nahiz pribatuko edozein leku, instalazio edo lokaletan sartu ahalko dira. Etxebizitzetan sartu ahal izateko, titularraren baimena edo epaileen ebazpena beharko da, aurrez.

3. Ordenantza honetan aipatutako kutsadura akustikoa ikuskatu eta kontrolatu ahal izateko, Udalak lan horiek ganoraz egiteko baliabide tekniko eta giza baliabide egokiak eduki beharko ditu.

47. artikulua. Ikuskatzaileen eginkizunak.

Ikuskapenak egiteko izendatutako langileek, oro har eta besteak beste, eginkizun hauek izanen dituzte:

a) Zarataren eta/edo bibrazioen kutsadura sortzen edo jasotzen duten jarduera, instalazio edo eremuetaraino joatea, identifikatu ondoren eta baimenarekin.

b) Ikuskatutako jarduerak eta instalazioak baimentzen dituen administrazio-dokumentuak eta informazioa eskatzea. Eskatu egin dezakete, halaber, musika-ekipoko erregistratzailearen datuak ematea gutxienez aurreko hilabeteko datuak bil ditzakeen euskarri batean (adib. USBa, kanpoko disko-unitatea...), ofizioz edo neurketa bat egin ondotik, jardueraren egun berean edo jendearentzat zabaltzen duen hurrengo egunean (ordena publikoa ez aztoratzeko).

c) Beharrezko neurketa, ebaluazioa eta kontrola egitea, jardueraren, industriaren eta motordun ibilgailuen baimen-baldintzak eta indarrean dauden xedapenak betetzen direla egiaztatzeko.

d) Eginkizun horien barruan gauzatutako esku-hartzeen akta jasotzea.

Ikuskapenean zehar, iturri akustikoen titularrek edo arduradunek beharrezko laguntza guztia eman behar diete aginteko agenteei, iturri akustikoak adierazitako moduan martxan jarriz, eta agenteek beren lanerako behar duten azterketa, kontrol, neurketa eta informazio-bilketa egiten utziz.

Ikuskatzaileak arau-hauste posible bat ikusiz gero, akta jaso eta bertan azalduko du ikuskatzailea edo ikuskatzaileak nor diren, ikuskatutako enpresaren edo jardueraren eta agertutako pertsonaren datuak, arau-hauste izan daitezkeen gertaerak, 4. atalari jarraituz hartutako neurriak, hala badagokio, eta esanguratsua iruditzen zaien beste edozein gorabehera.

Aktan jasotako gertaerek, dagozkion lege-baldintzak betez, egiazkotasun-presuntzioa izanen dute eta nahikoa froga dira zehapen-prozedurari ekiteko, inputatuak bere buruaren alde egin ditzakeen esku-hartzeez gain. Presuntzio hori dute ordenantza honetako baldintza teknikoak betetzen dituzten tresnekin egindako neurketek ere. Neurketak bukatu ondoren idatzitako aktak bikoiztu (gutxienez) eta kopia bana emanen zaie interesatuei eta jardueraren arduradunari, sina ditzaten. Pertsona horiek uko eginen baliote aktan esku hartzeari edo sinatzeari, lekuko baten sinadurak zilegituko du, hori posible bada, eta, edozein kasutan, bertan aritu den ikuskatzaileak (edo ikuskatzaileek), uko horrek eragin ditzakeen erantzukizunez gain. Ikuskariak aktan jasoko du jarduera zaratatsua eragin duen pertsonak akta sinatu nahi ez izana.

Ikuskapen batean zehar ikusten bada jardueraren instalazioak ez direla sartzen emandako baimenean, edo barruti mugakideetako zarata-mailek gauez 7 dB(A) baino gehiago gainditzen dituztela 12. eta 13. artikuluetako muga-balioak, edo 10 dB(A) baino gehiago egunez, edo bibrazio-mailak nabarmenak direla barruti mugakideetan, ikuskariak berehala eta behin-behinean zigilatzen ahalko du instalazioa edo zarataren eta/edo bibrazioen iturria, eta zigilatzearen akta jasoko du. Zehapen-prozedura izapidetzeaz arduratzen den organoak berretsi, aldatu edo amaitu behar du zigilatze hori, gehienez 7 eguneko epean.

48. artikulua. Ikuskapenaren ekimena.

Ikuskapenak ofizioz edo alde batek eskatuta burutu daitezke. Interesatuen eskubideen barruan joanen dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeko betebeharrez gain, ikuskapena egiteko datu zehatzak.

Larrialdietan, zaratak jasangaitzak direnean, edo instalazio, aparatu eta ekipamenduen gehiegizko erabileraren, narriaduraren edo funtzionamendu okerraren ondorioz ustekabean agertzen direnean, ikuskapena zuzenean eskatzen ahal zaie udal-zerbitzuei, ahoz nahiz idatziz.

49. artikulua. Arau-hauste administratiboak.

Arau-hauste administratibotzat hartzen dira kutsadura akustikoaren arloan ordenantza honetan ezarritako arauak urratzen dituzten ekintzak eta omisioak.

50. artikulua. Arau-hauste administratiboen sailkapena.

Ordenantza hau aplikatzeko orduan, arau-hauste administratiboak arinak, larriak eta oso larriak izaten ahal dira, hurrengo ataletako irizpideei jarraituz; horretaz gainera, jokabideak zigor penala jaso badezakete, ordenantza honek 57. artikuluan Zigor Kodeko 325. artikuluaz dioena beteko da.

1. Honako hauek dira arau-hauste oso larriak:

a) Aplikagarriak diren muga-balioak gainditzea, kalte edo hondatze larria eragin bada ingurunean, edo arrisku larrian jarri bada pertsonen segurtasuna edo osasuna.

b) Baldintzak ez betetzea kutsadura akustikoaren arloan, ingurumen- edo jarduera-baimenean, jarduerari ekiteko baimenean, irekiera-baimenean, ingurune-inpaktua egin zaion proiektuaren baimenean edo onarpenean, edo esku-hartze administratiboaren beste kasu batzuetan, baldin eta kalte edo hondatze larria eragin bada ingurunean, edo arrisku larrian jarri bada pertsonen segurtasuna edo osasuna.

c) Eraikinen kalitate akustikoari buruzko arauak ez betetzea, baldin eta arrisku larrian jarri bada pertsonen segurtasuna edo osasuna.

d) Ordenantza honen arabera ezarritako kautelazko neurriak ez betetzea.

e) Arau-hauste larriak errepikatzea 3 urteren barruan.

2. Honako hauek dira arau-hauste larriak:

a) Zarata-mailen muga-balioak 6 dB (A) baino gehiago edo bibrazio-mailak gainditzea, arau-haustea oso larritzat jotzeko baldintzak ematen ez direnean.

b) Baldintzak ez betetzea kutsadura akustikoaren arloan, ingurumen- edo jarduera-baimenean, jarduerari ekiteko baimenean, irekiera-baimenean, ingurune-inpaktua egin zaion proiektuaren baimenean edo onarpenean, edo esku-hartze administratiboaren beste kasu batzuetan, baldin eta kalte edo hondatze larririk eragin ez bada ingurunean, edo ez bada arrisku larrian jarri pertsonen segurtasuna edo osasuna.

c) Eraikinak kalitate akustikotik babesteko isolamendu akustikoari buruzko arauak ez betetzea, baldin eta ez badira arrisku larrian jarri pertsonen segurtasuna edo osasuna.

d) Kalitate akustikoaren baldintzak betetzen ez badira, Udalak eskatutako neurri zuzentzaileak ez hartzea.

e) Ordenantza honetan araututako jardueretarako baimenak edo lizentziak lortze aldera, espediente administratiboei gehitutako kutsadura akustikoari buruzko datuak maltzurkeriaz ezkutatzea edo aldatzea.

f) Udal-administrazioaren ikuskapen- edo kontrol-lanak galaraztea, atzeratzea edo oztopatzea.

g) Musika-sistemak dauzkaten lokaletako mugatzaileak/erregistratzaileak manipulatzea eta/edo erabilezin bihurtzea, mikrofonoa lekuz aldatzea barne.

h) Arau-hauste arinak errepikatzea 3 urteren barruan.

3. Arau-hauste arinak hauek izanen dira:

a) Ordenantza honetan ezarritako zarata-mailen muga-balioak 6 dBA arte gainditzea edo bibrazio-mailak gainditzea, arau-haustea larritzat edo oso larritzat jotzeko baldintzak ematen ez direnean.

b) Udal-administrazioari ez jakinaraztea hark eskatutako datuak, horretarako ezarritako baldintza eta epeetan.

c) Iturri akustikoak instalatzea eta merkaturatzea haien zarata-indizeari buruzko informaziorik gabe, informazio hori beharrezkoa denean arautegiaren arabera.

d) Ordenantza honetan jasotako arauak ez betetzea, arau-hauste larri edo oso larri gisa sailkaturik ez badago.

51. artikulua. Zehapenak.

Ordenantza honetan jasotako arau-hausteak berarekin ekarriko du honako zehapen hauek denak edo batzuk ezartzea:

–Arau-hauste arinak:

a) 600 euro arteko isuna.

b) Kutsadura akustikoari buruzko baldintzak dauzkaten udal-baimenak aldi batez ezeztatzea, gehienez hilabetean.

c) Instalazioak aldi batez ixtea, erabat edo partzialki, gehienez sei hilabetean.

d) Ixteko ordutegia zabaldu ezina, zehapena irmo bihurtu den lehen aldian.

–Arau-hauste larriak:

a) 601 eurotik 12.000 eurora bitarteko isuna.

b) Kutsadura akustikoari buruzko baldintzak dauzkaten udal-baimenak aldi batez ezeztatzea, hilabete eta egun batetik urtebetera arte.

c) Instalazioak aldi batez ixtea, urtebete eta egun batetik 2 urtera arte.

d) Ekipoak edo makinak aldi batez zigilatzea.

e) Ixteko ordutegia zabaldu ezina, zehapena irmo bihurtu eta urtebetez.

–Arau-hauste oso larriak:

a) 12.001 eurotik 300.000 eurora bitarteko isuna.

b) Kutsadura akustikoari buruzko baldintzak dauzkaten udal-baimenak aldi batez ezeztatzea, edo haien indarraldia ezeztatzea, urtebete eta egun batetik 5 urtera arte.

c) Instalazioak ixtea, betiko edo aldi batez, 2 urte eta egun batetik 5 urtera arte.

d) Ekipoak, makinak edo ibilgailuak betiko zigilatzea.

e) Jarduerak garatzeko debekua, aldi baterako edo betiko.

f) Ixteko ordutegia zabaldu ezina, zehapena irmo bihurtu eta 2 urtez.

Arau-hausteak oso larriak direnean, zehapenak ezartzeaz gain, argitaratu egin daitezke egoki iritzitako bideak erabiliz, irmotasun administratiboa edo, hala badagokio, judiziala dutenean.

Zehapen-prozedurari amaiera ematen dion ebazpenak, zehapena ezartzeaz gain, neurri zuzentzaileak agindu ditzake, bai eta kalte-ordainak ere.

52. artikulua. Zehapenak mailakatzeko irizpideak.

Zehapenak irizpide hauen arabera ezarriko dira:

–Arduradunaren inguruabarrak.

–Berrerortzea eta parte-hartzea.

–Nahitasuna edo errepikapena (hau da, 3 urte baino gutxiagoan eite bereko arau-hauste bat baino gehiago egin bada, ebazpen irmo batek hala deklaratuta).

–Pertsonei, ondasunei edo inguruneari eragindako kaltearen edo eragozpenaren garrantzia edo maila.

–Arau-hauslearentzat araua haustea onuragarriagoa izatea hautsitako araua betetzea baino.

Inguruabar aringarria izanen da arau-hausleak, bere kabuz, neurri zuzentzaileak hartzea zehapen-espedientea ireki aitzin.

53. artikulua. Erantzukizuna.

Ordenantza honetako aginduak bete ez izanaren erantzule dira pertsona fisiko edo juridiko hauek:

–Araua hautsi duen jardueraren baimenen titularrak.

–Jardueraren ustiatzaileak.

–Gazteen lokaletako etxabeak ustiatzen dituzten jabeak.

–Ziurtagiriak eman dituzten teknikariak.

–Asaldura akustikoaren eragilea.

54. artikulua. Arau-hausteen preskripzioa.

Arau-hausteak honako epe hauetan preskribatuko dira:

–Arau-hauste oso larriak, 3 urteren buruan;

–Arau-hauste larriak, 2 urteren buruan;

–Arau-hauste arinak, 6 hilabeteren buruan.

Zehapenak honako epe hauetan preskribatuko dira:

–Arau-hauste oso larrien zehapenak, 3 urteren buruan;

–Arau-hauste larrien zehapenak, 2 urteren buruan;

–Arau-hauste arinen zehapenak, urtebeteren buruan.

Arau-hausteen preskripzio-epea arau-haustea egin den egunetik hasiko da kontatzen. Zehapen-prozedura abiatzean utziko da bertan behera preskripzioa, eta interesdunari jakinaraziko zaio. Zehatzeko espedientea hilabetetik gora geldituta badago, ustezko erantzuleari egozten ez zaion arrazoiren batengatik, berriro abiatuko da preskripzio-epea.

Arau-hauste jarraituak baleude, arau-hausteak amaitzean hasiko dira kontatzen.

Zehapena ezartzen duen ebazpena irmo bihurtu eta biharamunetik hasiko da kontatzen zehapenen preskripzio-epea. Interesduna jakinaren gainean egonik betearazpen-prozedura hasteak preskripzioa etenen du eta berriz ere epea iraganen da, prozedura hilabete baino gehiago geldiarazten bada, salatuari egozten ahal ez zaizkion arrazoiengatik.

Arau-hausteak preskribatu izanak ez dio eraginen lehengoratu edo kalte-ordainak eman beharrari, eta zehatzeko ahalari buruzko legeria aplikatuko da.

Jarduera baten titulartasuna edo haren xedea aldatzeak ez dakar zehapen-espedientea ezeztatzea.

55. artikulua. Zehapen-prozedura.

Ordenantza honetako zehapenak ezartzeko prozedurak administrazio-prozedurako arauak beteko ditu.

Arau-haustea arintzat jotzeko arrazoi aski badaude, prozedura sinplifikatuari jarraituko zaio.

56. artikulua. Jardueren eta instalazioen kautelazko neurriak.

Larrialdi nabari baten aurrean, zehapena ezartzeko eskumena duen organoak, zehapen-prozedurari ekin ondoren, behin-behineko neurri hauetako bat hartzen ahal du, arrazoitutako ebazpen bidez, zaratek eta bibrazioek gainditu egiten dituztenean arau-haustea larritzat edo oso larritzat jotzeko mailak, edo behin eta berriro betetzen ez badira neurri zuzentzaileak hartzeko eskakizunak.

–Eragozpenek ez jarraitzeko zuzenketa-, segurtasun- eta kontrol-neurriak hartzea.

–Aparatuak edo ekipoak zigilatzea eta ibilgailuak ibilgetzea.

–Lokala edo jarduera aldi batez ixtea, erabat edo partzialki.

–Jardueraren baimena aldi baterako ezeztatzea.

Neurri horiek berretsi, aldatu edo ezeztatu egin behar dira zehapen-prozedura administratiboari ekiteko ebazpenean, neurriak hartu direnetik 15 eguneko epean.

Zehapen-prozeduraren edozein unetan ere har daitezke neurriak, amaierako ebazpenaren eraginkortasuna ziurtatzeko.

57. artikulua. Jurisdikzio-ordena penalarekiko lotura.

Zehapen-prozedura baten ikuskariak ikusten badu arau-hauste bat delitu izan daitekeela, organo judizial eskudunari jakinarazi eta eten eginen da espedientearen izapidetzea, aginte judizialak gorabehera aztertu bitartean.

Jurisdikzio Penalaren bidezko prozeduraren lehentasun posibleaz gain (Zigor Kodeko 325. artikulua / Konstituzioko 45. artikulua), Jabetza Horizontalaren Legeak ekintza zibilen aukera ematen dio jabeen erkidegoari, hala nola jarduera gogaikarriengatik bukaraztea.

58. artikulua. Organo eskudunak.

Ordenantza honetako arauak hausteagatik zehapenak ezartzeko eskumena du alkateak, edo hark eskuordetutako pertsonak.

59. artikulua. Isun hertsatzaileak.

Arau-hausteei dagozkien zehapenez gain, ordenantza honetako eskakizunak betetzen ez badira, ondoz ondoko isun hertsatzaileak jarri ahalko dira, eta haietako bakoitzak ez du gaindituko aurreikusitako zehapenaren %10.

VIII. titulua

Prestakuntza eta kontzientziazioa

60. artikulua. Prestakuntza.

Tuterako Udalak udaltzainen prestakuntza eta gaikuntza bermatuko du, eta ordenantza honetan jasotako soinu-neurketak edo bestelako esku-hartzeak egiteko baliabideak emanen dizkie.

61. artikulua. Kontzientziazioa.

Tuterako Udalak komunikazio- eta/edo dibulgazio-kanpainak eginen ditu, organo eskudunak egoki irizten badio, herritarrek kontzientzia har dezaten kutsadura akustikoaren problemaz eta/edo hura murrizteko hartutako neurriez.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehenengoa.–Industriak, instalazioak eta jarduerak ordenantzara egokitzea.

Irekitzeko udal-baimena duten edo izapidetzeko bidean duten jarduerek ordenantzan egindako aldaketaren ondorengo eskakizunetara egokitu behar dute beren isolamendu akustikoa, kasu hauetan:

–Dauzkaten lizentzietan edozein aldaketa eskatzen dutenean, titulartasun-aldaketa barne, zaratak eragindako kexak egon badira.

–Ebazpen irmo baten bidez berretsi bada bi arau-hauste arinen, edo larri baten edo oso larri baten zehapena.

Bigarrena.–Titulartasun-aldaketak eta lizentzia berriak ematea.

Zaratarengatik eragozpenak sor ditzakeen, eta zaratarengatik kexak jaso dituen edo bi arau-hauste arinengatik, larri batengatik edo oso larri batengatik zehapena jaso duen jarduera baten titularra aldatzeko eskatzean, teknikari eskudun batek sinatutako ziurtagiri bat erantsi behar da, bertan adieraziz jarduera bat datorrela ordenantzak agintzen dituen zarata- eta isolamendu-baldintzekin, lokal-motaren arabera. Ziurtagiri horretan agertuko dira in situ egindako proben eta neurketen emaitzak.

Udalak, egoki irizten badio, txosten tekniko horren kontraesaneko txosten bat eska dezake, jardueraren eskatzaileak ordainduko du, arautegia bete ez bada, eta eten eginen da titulartasun-aldaketaren izapidea, lokalak baldintzak betetzen dituela frogatu arte.

XEDAPEN INDARGABETZAILEAK

Lehenengoa.–2002ko abenduaren 30eko zaratei eta bibrazioei buruzko ordenantza indargabetzea.

Indargabetu egin da hiri-ingurunea aisia-jardueren, motoen, ziklomotorren eta antzekoen zaratetatik eta bibrazioetatik babesteko Tuterako Udalaren ordenantza, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 157. zenbakian argitaratua 2002ko abenduaren 30ean.

I. ERANSKINA

Zarata neurtzeko prozedurak

Zarata neurtzeko prozedura:

Administrazio publiko eskudunen jarduerak ikuskatzeko orduan, neurketak eginez bakarrik baloratuko dira indize akustikoak.

1.–Neurketen baldintzak.

Zarata-mailak ebaluatzeko neurketak egitean, kontuan izan behar dira puntu hauek:

a) Hezetasun- eta tenperatura-baldintzek bateragarriak izan behar dute neurgailuaren zehaztapen teknikoekin.

b) Zarata-iturri bat ebaluatzeko orduan, ez dute balio kanpoan euriarekin egindako neurketek, eta barruko neurketetan kontuan hartu behar da hondoko zaratak eragina izan dezakeela.

c) Neurketa bakoitzaren aurretik eta ondoren, neurketa-katearen egiaztapen akustiko bat egin behar da, kalibragailu baten bidez, hasierako erreferentziarekiko desbideratzea 0,3 dB baino gehiago izan ez dadin. Egun berean hainbat sonometria eginez gero, aski dira hasierako eta amaierako kalibrazioa.

d) Kanpoko neurketak egiten direnean, haizearen kontrako pantaila duten neurketa-ekipoak erabiliko dira. Halaber, haizearen abiadura segundoko 5 metro baino handiagoa denean, ez da neurketarik eginen.

2.–Neurtzeko eta ebaluatzeko prozedura.

2.1. Neurtzeko prozedura.

Ordenantza honetan ezarritako zarata-mailak in situ ebaluatzeko neurketa-prozedurek arau hauek bete behar dituzte:

a) Neurketak jarraian egin daitezke (ebaluazio-denbora osoan zehar), edo laginak hartuz (ebaluazio-denboraren barruan tarteka).

b) Zarataren laginak hartzen direnean, eta ebaluatutako zarataren ezaugarrien arabera, hautatu egin behar dira neurketa bakoitzaren iraupena (Ti), zenbat neurketa eginen diren (n) eta neurketen arteko denbora-tarteak, neurketaren emaitzak benetan erakuts dezan ebaluatu den indizea.

c) Epe luzeko batez besteko zarata-mailak jakiteko, froga independente aski eduki behar dira, estimazio esanguratsu bat edukitzeko.

d) Eraikinen barrualdeko neurketak leiho nahiz ateak itxita daudela eginen dira, eta ebaluazio-puntuak paretetatik edo bestelako gainazaletatik gutxienez 1 m-ra egonen dira, lurzorutik 1,2 m edo 1,5 m-ra, eta leihoetatik 1,5 m-ra, gutxi gorabehera. Posizio horiek hartu ezin badira, neurketak esparruaren erdialdean eginen dira.

2.2. Iturri akustikoen zarata-indizeak ebaluatzea.

a) Errepide-, trenbide- eta aireportu-azpiegiturak.

–Gutxienez 3 neurketa-serie egin behar dira (LAeq, Ti), serie bakoitzean 3 neurketa, gutxienez 5 minutukoak (Ti = 300 segundo), serie batetik bestera gutxienez 5 minutukoak.

–Ebaluatutako denboraren zarata-maila ebaluatzeko orduan, kontuan hartzen dira neurketa bakoitzaren LAeq eta Tiindizeak,adierazpen hau aplikatuz:

Azalpena:

–T, hau da, ebaluatutako denbora, segundotan (ineurketa-tartea).

–n, hau da, T erreferentzia-denboran egindako neurketa-serieen neurketa-kopurua.

Ateratako zarata-mailari 0,5Dv (a) gehituko zaio, eta zenbaki osoa izanen da ateratako balioa.

b) Jarduerak.

–Neurketen helburua jarduerak ikuskatzea denean, zaratak sortzen dituzten aparatuen titularrek edo erabiltzaileek, aire librean nahiz lokaletan, instalazioetara edo zarata-iturrietara sartzeko modua emanen diete ikuskatzaileei, ikuskatzaileek agindutako abiadura, karga edo martxetan jarriko dituzte, eta titularrek edo erabiltzaileek bertan begira egoteko aukera izanen dute.

–Iturri akustikoek jalkitako zaratak altuenak diren lekuan neurtuko dira.

–Iturri akustikoek kanpora nahiz barrura jalkitako zaratak altuenak diren lekuan neurtuko dira.

–Iturri akustikoaren ezaugarriengatik zarata-mailaren aldaketa esanguratsuak daudenean ebaluatutako epean, epe hori denbora tartetan (Ti) edo zarata-fasetan (i) banatuko da, ebaluazio-puntuko zarata-maila uniformea dela.

–Zarata-fase bakoitzean gutxienez 3 aldiz neurtuko da LKeq, Ti, gutxienez 5 segundoz, eta neurketa batetik bestera gutxienez 3 minutu daudela.

–Neurketak baliozkotzat joko dira lortutako muturreko balioen arteko diferentzia 6 dBA edo gutxiago denean.

–Diferentzia handiagoa bada, 3 neurketako serie berri bat lortu beharko da.

–Balio bat gainerakoen oso desberdina bada, haren jatorria bilatuko da. Aurkituz gero, 5 bider errepikatuko dira neurketak, balio horren jatorria martxan hasten dela neurketa bakoitzaren 5 segundoetan zehar.

–Lortutako baliorik altuena izanen da neurketaren emaitza. LKeq,Tikalkulatzeko orduan, kontuan hartuko da hondoko zarataren zuzenketa. Hondoko zarata adierazitako moduan kalkulatuko da, ebaluatzen ari den iturri akustikoa geldirik dagoela.

–Zarata-faseak kalkulatzeko orduan, kontuan hartuko dira neurtutako fase bakoitzeko LKeq,Tiindizeak, adierazpen hau aplikatuz:

Azalpena:

T, hau da, ebaluatutako denbora, segundotan (>=Ti) zarataren artean.

Ti; i zarata-fasearen denbora-tartea. Batzen badira, Ti= T.

n, denbora (T) zenbat zarata-fasetan banatzen den.

Ateratako zarata-mailari 0,5 dB(A) gehituko zaio, eta zenbaki osoa izanen da ateratako balioa.

3.–Aplika daitezkeen zuzenketak.

3.1. Islapenak zuzentzea.

Fatxada baten edo elementu islatzaile baten aurrean lortutako zarata-mailak zuzendu egin behar dira, islapena kentzeko.

Horretarako, 3 dBA gutxituko da neurtutako balioa.

3.2. Hondoko zarata zuzentzea.

Kontuan hartu behar da hondoko zarataren eragina, zuzenketa hau eginez:

–Neurtutako zarataren eta hondoko zarataren arteko diferentzia 3dBA baino gutxiago bada, berriro egin behar dira neurketak, hondoko-zarata apalagoa den denbora-tarte batean. Hori ezinezkoa bada, batez besteko balioari 3 dBA kenduko zaio.

–Neurtutako zarataren eta hondoko zarataren arteko diferentzia 3dBA baino gehiago eta 10 dB edo gutxiago bada, formula honen bidez zuzenduko da neurtutako maila.

–Diferentzia 10 dBA baino gehiago bada, neurtutako zaila ez da hondoko zaratarengatik zuzenduko.

3.3. Osagai tonalen, behe-maiztasunen eta bulkaden zuzenketa.

Zarata bat neurtzeko prozesuan osagai tonal emergenteak daudenean, edo behe-maiztasunak, edo zarata handi eta laburrak bulkadengatik, edo haien edozein konbinazio, zuzenketa egokiak eginez ebaluatutako da zarata.

Kt+Kf+Ki batzearen balio maximoa ez da izanen 9 dB baino gehiago.

Zarataren ebaluazio xehean, honako hauek izanen dira erreferentziazko prozedurak:

3.3.1 Osagai tonal emergenteak dauden:

Osagai tonal emergenteen ebaluazio xehean, honako hauek izanen dira erreferentziazko prozedurak:

a) Zortzidun-herenean eginen da zarataren espektro-analisia, haztapen-filtrorik gabe.

b) Diferentzia kalkulatuko da:

Azalpena:

Lf, hau da, tonu emergentea daukan f bandaren zarata-maila.

Ls, hau da, hurrengo bi mailen batez besteko aritmetikoa: justu f gainetik dagoen bandarena eta justu f azpitik dagoen bandarena.

c) Taula hau aplikatuz erabakiko da osagai tonalak dauden edo ez dauden eta zuzenketa-parametroaren balioa (Kt):

XIII. TAULA OSAGAI TONALAK DAUDEN EDO EZ DAUDEN

MAIZTASUN-BANDA

ZORTZIDUN-HERENA

Lt DEZIBELIOTAN

OSAGAI TONALA (Kt)DEZIBELIOTAN

20 eta 125 Hz artean

Baldin eta Lt < 8

0

Baldin eta 8 < Lt < 12

3

Baldin eta Lt > 12

6

160 eta 400 Hz artean

Baldin eta Lt < 5

0

Baldin eta 5 < Lt < 8

3

Baldin eta Lt > 8

6

500 eta 10.000 Hz artean

Baldin eta Lt < 3

0

Baldin eta 3 < Lt < 5

3

Baldin eta Lt > 5

6

d) Osagai tonal emergente bat baino gehiago balego, Kt parametroaren baliotzat hartuko da haietako bakoitzaren handiena.

3.3.2. Behe-maiztasunak:

Behe-maiztasunen ebaluazio xehean, honako hau izanen da erreferentziazko prozedura:

a) A eta C maiztasun-haztapenekin neurtuko dira zarata-mailak, ahal dela batera.

b) Lortutako balioen arteko diferentzia kalkulatuko da, hondoko zarata zuzenduta:

c) Taula hau aplikatuz erabakiko da behe-maiztasunak dauden edo ez dauden eta zuzenketa-parametroaren balioa (Kf):

XIV. TAULA BEHE-MAIZTASUNAK DAUDEN EDO EZ DAUDEN

Lf DEZIBELIOTAN

BEHE-MAIZTASUNA (Kf)DEZIBELIOTAN

Baldin eta Lf < 10

0

Baldin eta 10 > Lf < 15

3

Baldin eta Lf > 15

6

3.3.3. Bulkadak:

Bulkada-zaraten ebaluazio xehean, honako hau izanen da erreferentziazko prozedura:

a) Ahal bada, batera neurtuko dira bulkada-zarata (L) jasotzen den Ti segundoko zarata-faseko zarata-maila jarraitu haztatuak (A), LAeq eta Ti, neurgailuaren bulkada (I) denbora-konstantearekin, LAeq eta Ti.

b) Lortutako balioen arteko diferentzia kalkulatuko da, hondoko zarata zuzenduta:

c) Taula hau aplikatuz erabakiko da bulkadak dauden edo ez dauden eta zuzenketa-parametroaren balioa (Ki):

XV. TAULA BULKADAK DAUDEN EDO EZ DAUDEN

Lf DEZIBELIOTAN

BULKADAK Ki DEZIBELIOTAN

Baldin eta Li < 10

0

Baldin eta 10 > Li < 15

3

Baldin eta Li > 15

6

2. ERANSKINA

Bibrazioak ebaluatzeko metodoak.

1.–Bibrazioak neurtzeko metodoak.

Honako hauek dira bibrazio-indizea (Law) ebaluatzeko gomendatutako metodoak:

a) Maiztasun-haztapeneko tresnak (wm).

Ebaluazio zehatzetan erabiliko da eta maiztasun-haztapeneko tresna bat behar da (wm), ISO 2631-2:2003 araua betez.

1s (slow) denbora-konstanteko batez besteko esponentzialaren detektagailu batekin lortutako balio eraginkor maximoa neurtuko da. Balio horiwbalioari dagokio, Maximum Transient Vibration Value, (MTVV), ISO 2631-1:1997 araua betez.

b) Law.

Neurketa-tresnek ez badute maiztasun-haztapenik eta/edo batez besteko esponentzialaren detektagailurik, edo a) eta c) ataletako prozeduren ordezko gisa, seinalea haztatu gabe grabatu eta ondoren trata daitezke datuak, a) ataleko ISO arauak betez.

c) wm maiztasun-haztapena kalkulatzea.

Prozedura hori ez da egokia bibrazio iragankorrak neurtzeko (maiztasun apaleneko (108 s) zortzidun-hereneko filtroen erantzun motelarengatik "slow" erantzunarekiko) eta bibrazio egonkorretan bakarrik erabil daiteke.

Tresnek wm maiztasun-haztapenik ez duteneanespektro-analisia egiten ahalko da, bereizmena gutxienez zortzidun-hereneko bandakoa, ondoko metodologiaren arabera.

Azelerazio-balio eraginkorren eboluzio tenporala lortuko da batez besteko esponentzialaren detektagailu batekin, 1s (slow) denbora-konstantekoa ISO 2631-2:2003 arauko zortzidun-hereneko banda bakoitzeko (1 eta 80 Hz artean) eta gutxienez segundo bakoitzero neurketa osoan zehar.

MAIZTASUNA

Wm

Hz

faktorea

dB

1

0,833

-1,59

1,25

0,907

-0,85

1,6

0,934

-0,59

2

0,932

-0,61

2,5

0,910

-0,82

3,15

0,872

-1,19

4

0,818

-1,74

5

0,750

-2,50

6,3

0,669

-3,49

8

0,582

-4,70

10

0,494

-6,12

12,5

0,411

-7,71

16

0,337

-9,44

20

0,274

-11,25

25

0,220

-13,14

31,5

0,176

-15,09

40

0,140

-17,10

50

0,109

-19,23

63

0,0834

-21,58

80

0,0604

-24,38

Jarraian, denbora-une bakoitzerako (espektro bakoitzerako) azelerazio global haztatuak lortuko dira, formula honen bidez:

Azalpena:

–aw,i,j: azelerazio-seinalearen balio eraginkorra (RMS, slow) m/s2-tan, zortzidun-hereneko banda bakoitzarentzat (j) eta neurketako une bakoitzarentzat (i).

–Wm,j: maiztasun-haztapenaren balioa (wm) zortzidun-hereneko banda bakoitzarentzat (j).

–aw,j: azelerazio global haztatuen slow balio eraginkorra (RMS) neurketako une bakoitzarentzat.

Azkenik,aw balioa aurkitzeko (MTVV), azelerazio global haztatuen balio maximoa hautatu behar da, neurketako une bakoitzarentzat.

2.–Bibrazioak neurtzeko prozedura.

Ordenantza honetan ezarritako bibrazio-maila ebaluatzeko in situ prozedurek arau hauek bete behar dituzte:

a) Neurketak egin aurretik identifikatu behar dira bibrazio-foku posibleak, norabide nagusiak eta denbora-ezaugarriak.

b) Neurketak lurzoruan eginen dira, eragozpen gehien sortzen duten lekuan eta unean, eta bibrazioaren norabide nagusian, baldin badago eta argi identifikatu badaiteke. Norabide nagusia definiturik ez badago, hiru norabide ortogonaletan neurtuko da aldi berean, eta bakoitzaren aw,i(t) balio eraginkorra eta ebaluazio-indizea lortuko da, batura koadratiko gisa, t denboran, adierazpen hau erabiliz:

c) Jarduerek sortutako bibrazioak neurtzeko orduan, egonkorrak eta iragankorrak bereiziko dira.

a. Egonkorrak: gutxienez minutu batean neurtuko da, funtzionamendu-erregimena okerrena denean; hori identifikatu ezin bada, gutxienez minutu bat neurtuko da funtzionamendu-erregimen bakoitzean.

b. Iragankorrak: kontuan hartu beharko dira bibrazioaren pertzepzioa aldatu dezaketen faktore guztiak (fokua, intentsitatea, kokapena, etab.). 13. artikuluko irizpideak aplikatzeko, neurtzeko orduan eguna eta gaua bereizi behar dira, eta espero diren maila maximoen kopurua zenbatuko da.

d) Errepikakorrak badira, gutxienez hiru aldiz eginen da neurketa, eta baliorik altuena izanen da emaitza; hirutan edo gehiagotan neurtzen bada, batez besteko balioa gehi desbideratze tipiko bat izan daiteke bibrazioa.

e) 13. artikulua bete den egiaztatzeko iturri akustiko batek sortutako bibrazioa neurtzeko orduan, hondoko bibrazioaren zuzenketa eginen da (bibrazioa, iturria geldirik dagoela).

f) Neurketa bakoitzaren aurretik eta ondoren, neurketa-katea egiaztatuko da bibrazio-kalibragailu baten bidez, ongi dabilela bermatzeko.

Neurketa-txostenean agertuko dira datu hauek:

–Azelerometroaren kokapenaren krokis kotatua.

–Hondoko bibrazioa, bibrazio-iturria geldirik dagoela.

III. ERANSKINA

Motordun ibilgailuen eta ziklomotorren zarata

Zarata neurtzeko prozedura:

1.–Neurketako metodoak eta aparatuak.

1.1. Zarata neurtzeko sonometroek irailaren 25eko Industria Ministerioaren ITC/2845/2007 aginduak 1. motarako ezarritakoa beteko dute.

1.2. Haztapen-sarea eta tipo-konstantea bat etorriko dira, hurrenez hurren, A kurbarekin eta erantzun "azkar" (fast) batekin.

1.3. Sonometroa kalibratu eginen da justu neurketa-serie bakoitzaren aurreko eta ondorengo zarata-iturri estandar batekiko.

2.–Neurketako baldintza orokorrak.

2.1. Eguraldi txarrarekin eginen dira neurketak, adibidez euriarekin edo 3 m/s-tik gorako haizeekin. Neurgailuaren mikrofonoko haizearen kontrako babesgarria erabili behar da beti.

2.2. Baldin eta ibilgailuak bere propultsiorako beharrezkoak ez diren baina errepidean normal doanean erabiltzen diren gailuak badauzka, hala nola haizegailu automatikoak, fabrikatzailearen zehaztapenei jarraituz aritu beharko dute martxan.

2.3. Neurketarako eremu egokia da aire librean dagoen edozein leku, hormigoizko, asfaltozko edo beste material gogor bateko zoladura daukana, islapen-indar handikoa (eta ez lurrezko gainazalak, irabiatuak zein ez), eta laukizuzen bat eginen da bertan, aldeak ibilgailuaren ertzetatik gutxienez 3 metrora daudela (eskulekua kontuan hartu gabe), eta barruan traba nabarmenik ez dagoela. Ihes-zarata neurtzean, ez da ibilgailua espaloiko zintarri batetik metro bat baino gertuago paratu behar.

2.4. Neurketan zehar ezin da inor egon bertan, begiralea eta izendatutako gidariaz gain, eta ez dute asaldatu behar neurketaren emaitza.

3.–Neurtzeko metodoak.

3.1. Gutxienez hiru neurketa eginen dira puntu bakoitzean. Neurriak ez dira baliozkoak izanen baldin eta bata bestearen ondoren egindako hiru neurketaren emaitzen arteko diferentzia 2 dBA baino gehiago bada.

3.2. Ibilgailua neurketako eremuaren erdian paratuko da, aldagailua loka eta motorra enbragatuta. Ibilgailuaren diseinuak ez badu uzten, euskarri baten gainean jarrita neurtuko da, motor eragileak libre bira dezakeela.

3.3. Mikrofonoaren kokapenek baldintza hauek bete beharko dituzte:

–Mikrofonoa lurretik dagoen altuerak ihes-hodien irteera-zuloaren altueraren berdina izan behar du, inoiz ez 0,2 metrotik beherakoa.

–Mikrofonoaren mintzak gasen irteera-zulora begira egon behar du, eta hartatik 0,5 metrora.

–Mikrofonoaren sentikortasun maximoaren ardatzak lurrarekin paraleloan egon behar du eta 45.º+10.º-ko angelua eratu behar du gasen irteera-norabidearen plano bertikalarekiko.

–Baldin eta ibilgailuak bata bestetik 0,3 metro baino gutxiagora dauden bi edo hainbat irteeratako ihes bat badu eta isilgailu berari konektatuta badaude, neurketa bakarra eginen da, eta mikrofonoa kokatzean kontuan hartuko da ibilgailuaren kanpoko ertzetatik hurbilen dagoen irteera edo lurretik goren dagoen irteera.

–Baldin eta ibilgailuak ihes-irteera bertikal bat badu, mikrofonoa irteeraren parean jarriko da. Ardatzak bertikala izan behar du eta gorantz egon behar du, ihes-irteeratik hurbilen dagoen aldetik 0,5 metrora.

–Baldin eta ibilgailuak bata bestetik 0,3 metro baino gehiagora dauden bi edo hainbat irteeratako ihes bat badu, irteera bakoitza neurtzen da, bakarra balitz bezala, eta baliorik handiena hartzen da.

–Hondoko zarata-mailak ibilgailu-motarentzat onargarria den muga-balio maximoa baino 10 dBA gutxiago izan behar du, gutxienez.

1. irudia Mikrofonoaren kokapenak motozikleta geldirik dagoela.

2. irudia Mikrofonoaren kokapenak automobila geldirik dagoela.

4.–Motorraren funtzionamendua proban zehar.

4.1. Motorraren erregimena egonkortu eginen da motorraren potentzia maximoaren biratze-abiaduraren ¾-ean.

4.2. Erregimena egonkortzean, azelerazio-mekanismoa ralenti-posiziora eraman behar da berehala.

4.3. Zarata-maila neurtzen da erregimen egonkortuan gehi dezelerazio guztian zehar, eta sonometroaren maximoa izanen da baliozko emaitza, Prozedura hori 3 bider errepikatuko da.

5.–Emaitzen interpretazioa.

5.1. Neurgailuak hartutako balioak dezibeliorik hurbilenera biribilduko dira. Segidako hiru neurketetan lortutako balioak bakarrik hartuko dira kontuan, baldin eta diferentziak ez badira 2 dBA-tik gorakoak. Zarata-mailarik apalena hartuko da kontuan.

5.2. Zarata-maila maximoa (LAmax), 3 neurketetako altuena izanen da.

5.2. Balio horrek gainditu egiten badu ibilgailuaren kategoriaren muga-balio maximo onargarria, 3 neurketako bigarren serie bat eginen da.

5.3. Probaren emaitza egokia izan dadin, lortutako 6 emaitzetatik 4k mugen barruan egon behar dute, eta ibilgailuari zarata-maila gisa esleituko zaio seietatik hirugarrena, handienetik txikienera.

IV. ERANSKINA

Informazio-kartela

Iragarkiaren kodea: L2214551