251. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERGA

Enkantea, larreen aprobetxamendurako Indusigibelen eta Biagan

Udal honek gutun-azal itxiaren bidezko enkantea iragarri du, Indusigibel eta Biaga bazkalekuetako larreen aprobetxamendua errentamenduan emateko zortzi urteko eperako, Lergako herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzari men eginez.

Enkantearen lizitazioaren oinarrizko tasa izanen da 1.600 euro urtean Indusigibel bazkalekurako eta 1.300 euro urtean Biaga bazkalekurako.

Eskaintzak aurkezteko epea 2022ko abenduaren 28an bukatuko da, 13:00etan.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa Lergako herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan ageri da.

Proposamenak aurkezteko epea bukatzen den egunean berean irekiko dira aurkeztutako proposamenen plikak, 14:00etan, Lergako Udaleko bilkuren aretoan.

Enkantea eman gabe geldituz gero, berriz ere eginen da 2023ko urtarrilaren 4an eta 2023ko urtarrilaren 11n, 13:00etan, hurrenez hurren %10 eta %20 merkeago. Egun horietan berean irekiko dira proposamenak, 14:00etan.

Lergan, 2022ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Ignacio Iriarte Marco.

Iragarkiaren kodea: L2216462