251. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LIZARRA

Deialdia, arkitekto-lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapena

Bukatu zen Lizarrako Udaleko arkitekto-lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian aurreikusitako hautapen-prozesua. Deialdia Alkatetzaren 2021eko urriaren 29ko 37. ebazpenaren bidez onetsi zen, eta 2021eko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 18an. Lanpostuak 3.7 kodea du plantilla organikoan.

Alkatetzaren 2022ko azaroaren 29ko 514/2022 Ebazpenaren bidez, Koldo Leoz Garciancia Lizarrako Udaleko alkateak honako hau ebazten du:

Lizarrako Udaleko funtzionario izendatzea Elena Martínez Litago udal arkitektoaren lanpostuan aritzeko, eta hilabeteko epea ematea Udaleko plantilla organikoko 3.7. zenbakidun lanpostuaz jabetzeko. Orobat jakinaraztea hala egiten ez badu, Lizarrako Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituela.

Lizarran, 2022ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L2216468