251. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Deialdia, oposizio bidez betetzeko Udaltzaingoko udaltzain-agentearen bi lanpostu, euskararen hizkuntza-eskakizuna dutenak. Udaltzainaren izendapena

Baztango alkate-udalburuak 2022/203 Ebazpena eman zuen 2022ko azaroaren 30ean. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatiaren testua:

"1.–Xabier Huarte Ruiz funtzionario izendatzea Baztango Udaleko Udaltzaingoko udaltzain lanpostuan funtzio publikoak betetzeko.

2.–Esleipenduna 2022ko abenduaren 5ean izendatu zaion lanpostuaz jabetu beharko da.

3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta izendatu den izangaiari jakinaraztea".

Deialdia 2021eko 239. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 14an.

Baztanen, 2022ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2216568