250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

111/2022 FORU DEKRETUA, azaroaren 30ekoa, zeinaren bidez 2022ko "José Lázaro Galdiano" edizio saria ematen baita: a) kategorian, RM Verlag SL argitaletxeari, "Liliana Porter. Other situations" lanarengatik; eta b) kategorian, Mintzoa SL argitaletxeari, "Las cartas de Amaiur/Amaiurko gutunak, 1521-1522" lanarengatik.

Martxoaren 30eko 26/2009 Foru Dekretuak "José Lázaro Galdiano" edizio saria sortu zuen, José Lázaro Galdiano Nafarroako argitaratzaile eta bibliofilo prestuaren ohorean, aintzat hartzeko, alde batetik, liburuen edizioaren kalitatea, eta, bestetik, artea –esanahi zabalenean ulerturik– aztertzen duen ikerketa historikoa eta saiakeragintza.

Aipatutako foru dekretuan, lanak aurkezteko baldintzak eta saria emateko prozedura ezartzen dira. Halaber, sariduna proposatzeko eskumena epaimahaiari ematen zaio, zeina Nafarroako Gobernuaren, Lázaro Galdiano Fundazioaren eta Beireko Udalaren ordezkariek eta artean adituak diren teknikariek osatuko baitute. Xedatzen da, orobat, kide anitzeko organo horrek Nafarroako Gobernuko lehendakariari igorriko diola saria emateko proposamena.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren martxoaren 18ko 102/2022 Foru Aginduaren bidez, 2022ko "José Lázaro Galdiano" edizio sarirako deia egin zen, oinarri arautzaileak onetsi ziren, eta 6.000 euroko gastua baimendu zen bi kategoria horien, a) eta b), sarietarako (3.000 euro kategoria bakoitzeko).

Epaimahaiak, 2022ko irailaren 26an egindako bilkuran, aho batez erabaki zuen 2022ko "José Lázaro Galdiano" edizio saria jasotzeko honako hauek proposatzea: a) kategorian, RM Verlag SL argitaletxea, "Liliana Porter. Other situations" lanarengatik; eta b) kategorian, Mintzoa SL argitaletxea, "Las cartas de Amaiur/Amaiurko gutunak, 1521-1522" lanarengatik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hogeita biko azaroaren hogeita hamarrean egin bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. 2022ko "José Lázaro Galdiano" saria honako hauei ematea: a) kategorian (3.000 euroko saria) RM Verlag SL argitaletxeari (B63094114 IFK zenbakiduna), "Liliana Porter. Other situations" lanarengatik; eta b) kategorian (3.000 euroko saria), Mintzoa SL argitaletxeari (B31141443 IFK zenbakidunari), "Las cartas de Amaiur/Amaiurko gutunak, 1521-1522" lanarengatik.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta RM Verlag SL eta Mintzoa SL argitaletxeei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko azaroaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2216205