250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LESAKA

Ibilgailua abandonatzeagatik jakinarazpena

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, abandonatutako ibilgailuaren errekerimendua ezin izan da jakinarazi ezagutzen den azken helbidean, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, "Estatuko Aldizkari Ofizialean" eta Udaletxeko ediktuen taulan.

72.673.114-Z Ford markako ibilgailua uzteagatik, Mondeo modeloa, kolore zuria, AB2275M matrikula.

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginaren 106. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, iragarki hau argitaratzen denetik hilabeteko epean ibilgailu hori ez bada erretiratzen, edo, nolanahi ere, baimendutako hondakin-kudeatzaileari edo Udalari berari uzten ez badio, hiri-hondakin bakartzat hartuko da, eta tratatu egingo da, ondoren suntsitu eta bere kontura deskontaminatzeko.

Lesakan, 2022ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2216169