250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, elkarte eta kolektiboei 2023an jarduera soziokulturalak garatzeko laguntzak emateko. Laburpena

DDBN (identif.): 661072.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/661072).

2022ko azaroaren 17ko 1007/2022 Alkatetza Ebazpenaren bidez onartua.

Lehenengoa.–Onuradunak.

Zizur Nagusian ezarritako kultur elkarte edo kolektiboak.

Bigarrena.–Xedea.

Zizur Nagusian dauden kolektiboen ekintzak eta jarduerak sustatzea eta babestea izango da laguntzen helburua.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Zizur Nagusiko elkarte eta kolektiboei jarduera soziokulturalak garatzeko laguntzak emateko 2023ko deialdia.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

2.460 euro.

Bosgarrena.–Aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2023ko abenduaren 1ean bukatuko da.

Zizur Nagusian, 2022ko azaroaren 17an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2215982