250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Elkano-Ibiriku-Eguesko Plan Partzialeko aldaketa, AR-2 eremuan. Hasierako onespena

Aditzera ematen da Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 2an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuela Elkano-Ibiriku-Eguesko Plan Partzialeko eraikuntza arauen 49. artikulua aldatzea AR-2 eremuan (industrialdea), Eguesibarko Udalak sustatuta, bete beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoa (legegintzako foru-dekretu horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten du). Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2022ko azaroaren 2an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2215952