250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URZAINKI

Herri-lurraren desafektazioa, 2. poligonoko 131. lurzatian. Hasierako onespena

Urzainkiko Udalak, 2022ko azaroaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea jarraian aipatzen diren lurzatietako herri-lurraren desafektazioa, Nasuvinsari haren erabilera lagatzeko, hango eraikina erabil dezan, zaharberritu ondoren, errentamentu araubidea duten babes ofizialeko etxebizitzen sustapenerako. Lurzatiak:

ESPARRU ZENBAKIA

UDALERRIA

POLIGONOA

LURZATIA

AZALERA

1

Urzainki

2

131

136,04 m²

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun naturalean, bete beharrez xedaturik dagoena Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 140. artikuluan eta hurrengoetan. Epe horretan bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Jendaurreko epean alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, herri-lurraren desafektazioa onetsitzat joko da, Udal honi dagokionez.

Urzainkin, 2022ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Félix Jesús Galetx Laiana.

Iragarkiaren kodea: L2216563