250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UKAR

Aldaketa, lurzoru urbanizaezinean eguzki-baratze fotovoltaikoak edo termoelektrikoak eta haize-parkeak jartzea arautzeko udal planean. Hasierako onespena

Ukarko Udalak, 2022ko apirilaren 17an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen "Lurzoru urbanizaezinean eguzki-baratze fotovoltaikoak edo termoelektrikoak eta haize-parkeak jartzeko arauketa" aldaketa egituratzailearen proiektua. Sustatzailea Ukarko Udala da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2. artikuluan ezarritakoarekin.

Ukarren, 2022ko azaroaren 24an.–Alkatea, Carlos Lecumberri Erro.

Iragarkiaren kodea: L2215813