250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Hiri-jarduketarako plan berezia 5. poligonoko 1420. eta 1421. lurzatietan. Hasierako onespena

Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko abenduan 2an hartutako erabaki bidez, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Tuterako Gayarre kaleko 15erako (5. poligonoko 1420. eta 1421. lurzatiak), Tutera-Mendebaldeko osasun etxea handitzeko. Proiektua Blasca Esparza Arquitectos bulegoak idatzi du eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak sustatu. Gobernu Batzarrak erabakia hartu du Udalari dagokionean, jabetza eskubidea izan ezik eta hirugarrenen eskubidea ukatu gabe.

Alegazioak aurkezteko epea hilabetekoa da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2022ko abenduaren 2an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2216647