250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Honako lan hauek ukitutako ondasun eta eskubideak behin betiko onestea: S-1 unitatea eta hari atxikitako GSA-2 sistema orokorra (parkea) urbanizatzeko, ARS-1 eta ARS-3 (Magdalena) banaketa eremuetan

Iruñeko Udalak, 2022ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

OB 22-ABE-01 (3/CU).

Ikusirik Osoko Bilkuraren 2022ko uztailaren 1eko erabakia, hasiera batez onestekoa, eta 2022ko urriaren 6ko erabakia, alegazioak ezestekoa; eta ikusirik espedientean dauden txostenak, honako hau erabaki da:

1.–Behin betiko onestea honako lan hauek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda: S-1 unitatea eta hari atxikitako GSA-2 sistema orokorra (parkea) urbanizatzeko, ARS-1 eta ARS-3 (Magdalena) banaketa eremuetan, I. eranskinaren arabera.

2.–Ondasunen eta eskubideen zerrenda horretako lurra okupatzeko beharra deklaratzea.

3.–Ahalmena ematea Juan José Echeverría Iriarte Hirigintza, Etxebizitza eta Osasun Alorreko zinegotzi ordezkariari, sina ditzan okupatu aurreko akta, alderdien adostasunezko akta, ordainketako akta, okupaziokoa, eta desjabetzea egiteko beharrezkoak izan daitezkeen bestelako agiriak.

4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta jakinarazi ezin izan zaienentzat, legeak dioen bezala saiatuta; orobat, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Udalaren iragarki taulan ere argitaratzea, eta banan-banan jakinaraztea espedienteko interesdunei.

I. ERANSKINA

Desjabetze-espedienteak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, honako proiektu honen ondorioz: "S-1 unitatea eta hari atxikitako GSA-2 sistema orokorra (parkea) urbanizatzeko lanak egitea ARS-1 eta ARS-3 (Magdalena) banaketa eremuetan"

LURZATIAREN KATASTRO DATUAK

ALDERDIA

JABEAK

AZALERA, GUZTIRA, ­KATASTROAREN ARABERA

DESJABETU BEHARREKO AZALERA

ERABILERA EDO LUR MOTA

6. poligonoa, 1795. lurzatia

Magdalena

Policarpo Ibáñez Iturri (%50)

María Isabel Busto Chueca (%50)

3.067,42 m²

822,22 m²

Elkorra

Iruñean, 2022ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2216530