250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udalaren esku uzten dira lekualdatze-lehiaketako prozesuak eta merezimendu-lehiaketa bidez egin behar diren hautapen-prozesuak, Hirigintza Gerentziaren egonkortzeko lan publikoaren aparteko eskaintzaren barnean dauden lanpostuenak

Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziaren Kontseiluak, 2022ko azaroaren 23an, honako erabaki hau hartu zuen:

HGK 22-AZA-23 (9/US).

«Ikusirik Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziaren Kontseiluak 2022ko maiatzaren 18an hartutako erabakia, zeinaren bidez onesten den Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziaren egonkortzeko lan publikoaren aparteko eskaintza 2022. urterako, eta kudeatzailearen albokoaren 2022ko azaroaren 15eko txostena, espedientean dagoena, honako hau ERABAKI DA:

1. Zehaztea merezimendu-lehiaketa izanen dela sarbide-sistema Hirigintza Gerentziaren egonkortzeko lan publikoaren 2022. urterako aparteko eskaintzaren barnean dauden lanpostuetan.

2. Iruñeko Udalaren esku uztea lekualdatze-lehiaketak eta behar diren hautapen-prozesuak egiteko ardura. Prozesuak Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziaren egonkortzeko lan publikoaren 2022. urterako aparteko eskaintzaren ondoriozkoak dira, eta Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziaren plantilla organikoko lanpostu hauei eragiten die:

100002-3

ARKITEKTOA

100002-4

ARKITEKTOA

100003-1

ADMINISTRAZIO PUBLIKOKO TEKNIKARIA (ARLO JURIDIKOA)

400001-6

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

400001-7

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

3. Esku-uztea 2024ko abenduaren 31 artekoa izango da.

4. 3. Erabaki hau Iruñeko Udalari jakinaraztea, onar dezan.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea».

Erabaki hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Iruñeko Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2215966