250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 21. lurzatian (Kale Nagusia 17). Hasierako onespena

Alkatearen 2022ko abenduaren 7ko 2022-0058 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da 1. poligonoko 21. lurzatirako xehetasun-azterketa, Orisoaingo Kale Nagusiko 17an. Azterketaren helburua da lerrokadurak aldatzea; Carlos Muruzabal Roldanek sustatu du eta Pablo Basterra Ederra eta Raul Roncal Ventura arkitektoek idatzi dute, 2022ko azaroaren 11n (189/2022 espedientea).

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 72. artikuluetan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Udalbatzaren osoko bilkurari igorriko zaio behin betiko onespena eman diezaion, bidezko bada hori egitea.

Orisoainen, 2022ko abenduaren 7an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L2216648