250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa, Zuluetako 6. poligonoko 124. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2022ko azaroaren 30eko 2022-1420 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat Zuluetako 6. poligonoko 124. lurzatirako. Sustatzailea Inversiones Polandrius SLU da. Xehetasun-azterketa hori jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Epe horretan, interesdunek eskura izanen dute Noain Elortzibarko Udalaren bulegoetan, 09:00etatik 14:00etara bitartean.

Noain Elortzibarren, 2022ko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2216559