250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Herri-lurren desafektazioa La Torre alderdian. Jendaurrean jartzea

Murchanteko Udalak, 2022ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, bertaratuek aho batez bozkaturik eta, beraz, udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoa zuela (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluan eskatu bezala), honako hau erabaki zuen:

1. Herri-erabileratik desafektatzea, hasiera batez, 150, 3 metro koadro euskarrietarako; 8.465,39 metro koadro hegaldi-zortasunerako eta 1.104,30 metro koadro aldi baterako okupaziorako, 1. poligonoko 134, 135, 136, 137, 138, 139, 144, 145, 146, 147 eta 148 lurzatietan, La Torre alderdian, hor dago-eta proiektatuta Volándin haize-parketik energia ateratzeko linea, Renovables del Cierzo SLUk sustatuta.

2. Onestea lurzatien desafektazioa arautzen duen baldintza-agiria.

3. Espedientea jendaurrean jartzea iragarki-taulan, 15 egunez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen.

4. Aditzera ematea ezen, jendaurreko epean ez bada egiten alegaziorik, ez dela beharrezkoa izanen Udalak beste erabaki bat hartzea, eta espedientea Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera igorriko dela, behin betiko onets dadin lurzatiak desafektatzea sustatzaileari.

Murchanten, 2022ko azaroaren 22an.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2215625