250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Herri-lurren desafektazioa 2. poligonoko 2. lurzatian. Jendaurrean jartzea

Murchanteko Udalak, 2022ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, bertaratuek aho batez bozkaturik eta, beraz, udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoa zuela (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluan eskatu bezala), honako hau erabaki zuen:

1. Herri-erabileratik desafektatzea, hasiera batez, landa-katastroko 2. poligonoko 2. lurzatia. Helburua da 6.652 metro koadro (lurzati horretako B, C eta D azpilurzatiak dira, "Cuesta Moneo" alderdian) trukatzea María Celia Echegoyen Jarautak 13.772,75 metro koadro laborantzarako aprobetxatzeko dituen eskubideengatik. Azalera horrek, hain zuzen, 2. poligonoko 2. lurzati osoa hartzen du.

2. Desafektazioa arautuko duen baldintza agiria onestea.

3. Espedientea jendaurrean jartzea iragarki-taulan, hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen.

4. Aditzera ematea ezen, jendaurreko epean ez bada egiten alegaziorik, ez dela beharrezkoa izanen Udalak beste erabaki bat hartzea, eta espedientea Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera igorriko dela, desafektazioa behin betiko onets dadin.

Murchanten, 2022ko azaroaren 22an.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2215624