250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARAIOA

Administrazio-mugaketa 1. poligonoko 7. lurzatian. Informazio publikoa

Garaioako Udalak, 2022ko azaroaren 21ean egin osoko bilkura berezian, honako hau dioen erabakia hartu zuen gai-zerrendako lehen puntuan:

2022ko azaroaren 17an, Garaioako Udaleko alkateak alkatetzaren probidentzia bat eman du, tramitatzeko onets dadin espediente bati hasiera emateko eskaera, xede duena Garaioako katastroko 1. poligonoko 7. lurzatiaren mugaketa administratiboa egitea.

Udaleko idazkariak legezkotasun txostena eman du, aipatu mugaketa tramitatzeko, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 239-bis eta 322. artikuluetan xedatutakoari.

Espedientean erregistroko datuak sartu dira, mugaketa eremuan ukitzen diren finkenak eta eremu horretan San Gregorio kalearen mugakide direnenak.

Ingeniería Guallart SLk txosten teknikoa egin du, eta txostenak UTM ETRS-89 koordenatuak ezartzen ditu mugaketa egiteko.

Horrenbestez, honako hau erabaki da aho batez:

1. Mugaketa-espedientea hastea, alderdi interesdun batek eskaturik, Garaioako 1. poligonoko 7. lurzatiarena, honako bi hauen arteko eremuan: azalera pribatua eta San Gregorio kalea. Partikular sustatzaileek ordainduko dituzte gastuak.

2. Horretarako egindako txosten teknikoa onestea, eta udal katastroko 1. poligonoko 7. eta 8. lurzatien titularrei jakinaraztea bidezko iruditzen zaizkien alegazio eta dokumentuak aurkezten ahal dituztela Udaletxean titularrek beren eskubideak frogatu eta defendatzeko, mugaketa hasteko eguna baino hogei egun lehenago arte. Epe hori iraganik, ez da agiri edo alegaziorik onartuko.

3. Mugaketa jarduerak egingo dira iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta handik 60 egunera, 10:00etan, Garaioako 1. poligonoko 7. lurzatian.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Garaioako Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

5. Neurketa egunerako Udalaren ordezkari izendatzea José Javier Eransus Elizagaray alkatea eta Udaleko idazkaria.

6. Erabaki hau Jabetzaren Erregistroari jakinaraztea, oharra idatz dezan.

7. Erabaki honen aurka, mugaketa espedientea hasteko tramite hutsa denez, ez dago errekurtsorik jartzerik, ezertan ukatu gabe interesdunek eskubidea dutela bidezko iruditzen zaizkien alegazioak eta agiriak aurkezteko, erabaki honen 2. apartatuan zehaztutakoari jarraikiz.

Garaioan, 2022ko azaroaren 24an.–Lehendakaria, José Javier Eransus Elizagaray.

Iragarkiaren kodea: L2215880