250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Kostuak banatzeko proiektua. Jendaurrean jartzea

Fontellasko Udaleko lehen alkateordeak, azaroaren 17ko ebazpen baten bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea I 9 eta 9 A exekuzio-unitateen urbanizazio, azpiegitura eta zerbitzu komunen obren kostuak banatzeko proiektua. Aipatu proiektuan jasotako asfaltatze obrak dira.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 133. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Espedientea jendaurrean egonen da Udaleko Idazkaritzan, aipatutako epean, bulegoko ordutegian.

Fontellasen, 2022ko azaroaren 17an.–Lehen alkateordea, M.ª Érika Lasheras Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L2215656