250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Hiri-jarduketako plan berezia, hiri-lurzoru finkatuko UC-6 unitateko 2. poligonoko 767, 768 eta 806 lurzatietan. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2022ko azaroaren 23ko ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri-jarduketako plan berezia, hiri-lurzoru finkatuko UC-6 unitateko 2. poligonoko 767, 768 eta 806 lurzatietan, Francisco Javier Indart Elizondo jaunak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72.1 artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2022ko azaroaren 24an.–Alkatea, Leire Ortuoste Garcia.

Iragarkiaren kodea: L2216057