250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Xehetasun azterlana, Erratzuko 49. poligonoko 299. lursailean. Hasierako onespena

Baztango Udalak 2022ko urriaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, 8. puntuan hasiera batez onetsi zuen Antonio Inda Echandik aurkeztutako xehetasun azterlana, Erratzuko 49. poligonoko 299. lursailari dagokiona.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2022ko urriaren 27an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2215667