250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 1. lurzatian (Udal Plan Okorreko AR-2 banaketa eremuko S3 sektorea, UD16.A1 unitatea). Hasierako onespena

Arronizko alkatearen azaroaren 18ko 137/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da xehetasun-azterketa bat, lerrokadura ofiziala (lurzoru publikoaren eta pribatuaren arteko muga) aldatzeko Arroizko 2. poligonoko 1. lurzatiaren (birpartzelazioaren aurretik, 213. eta 217. lurzatiak ziren) hego-ekialdeko biderantz, Conservas Iturri SL-k sustatuta. Zehazki, Arroizko Udal Plan Okorreko AR-2 banaketa eremuko S3 sektorean dago, UD16.A1 unitatean.

Uztailaren 26ko 1/20217 Legegintzako Foru Dekretuko 74. artikuluan xedatutakoarekin bat, (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezko jotzen dituzten alegazioak edo oharrak aurkez ditzaten.

Arroitzen, 2022ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2216003