250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Zuntz optikoaren sarea zabaltzeko plana. Behin betiko onespena

2022ko abuztuaren 19ko 35/2022 alkate ebazpen bidez, erabaki zen hasiera batean onestea Rosa María Gurpeguik Ikai Tecnologías Avanzadas SLU merkataritza-sozietatearen izenean Arribe-Atalluko herrian zuntz optikoa hedatzeko aurkeztutako plana. Bertan xedatu zen ezen, alegaziorik aurkeztu ezean, Hedapen Plan hori behin betiko onartutzat joko zela, horri buruzko berariazko akordiorik behar izan gabe, eta argitalpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarri beharko zela.

Jendaurrean egon da hogei egun baliodunean, aldez aurretik 2022ko 179. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta irailaren 8an, eta epe horretan inork ez du erreklamazio edo alegaziorik aurkeztu; beraz, zuntz optikoaren hedapen plana behin betiko onetsitzat jo da.

Behin betiko onarpen honen kontra ondoko helegite hauek ezar daitezke: a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean iragarpen hau argitaratzen denetik; b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Epaitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina; edo, c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Epaitegiari zuzendua, iragarki hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Araitzen, 2022ko abenduaren 7an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2216651