250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 124, 125, 126, 127, 128, 131, 132, 133, 134, 135 eta 136. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatearen abenduaren 2ko 419/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da 2. poligonoko 124, 125, 126, 127, 128, 131, 132, 133, 134, 135 eta 136. lurzatietarako xehetasun-azterketa. María Cruz González Ordóñez andreak sustatu du, eta lerrokadura berria planteatzen du Santa Cruz kalearen tarteko bi fatxadetan.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin.

Agiri hori interesdunen eskura egonen da epe horretan Udal honen egoitza elektronikoan (http://andosilla.sedelectronica.es).

Andosillan, 2022ko abenduaren 2an.–Alkatea, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L2216539