250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Alkatetzak bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrari kontratazio arloan eskuordetu zitzaion eskumena, estalki bat (pergola) paratzeko obra-kontratua esleitzeko

Altsasuko Udaleko alkateak, 2022ko azaroaren 24an, ebazpen hau eman zuen:

"Alkatetzaren 2001/2022 Ebazpena, azaroaren 23koa, zeinaren bidez alkateak bereganatzen baitu Tokiko Gobernu Batzarrari kontratazio arloan eskuordetu zitzaion eskumena, Altsasuko erdigunean eta merkataritza gunean estalki bat (pergola) paratzeko obra-kontratua esleitzeko.

Alkatetzaren uztailaren 18ko 1055/2019 Ebazpenaren bidez (152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 6an), Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zitzaizkion kontratazio arloko eskudantziak.

Altsasuko Udalak "Estalki bat (pergola) paratzea Altsasuko erdigunean eta merkataritza gunean" deritzon obrak lizitatu nahi ditu. Prozedura hori, hain zuzen, lehenago ere izapidetu zen, baina esleitu gabe geratu zen, aurkeztu zen lizitatzaile bakarrak esleipenari uko egin baitzion.

Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza izenduna emateko ebazpenean ezarritako baldintzak direla eta, komeni da alkateak eskuordetutako eskumena berriz bereganatzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10.1 artikuluan ezarritakoarekin bat (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa), obrak lehenbailehen lizitatu nahi baitira.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

1. Alkateak bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrari kontratazio arloan eskuordetutako eskumena, Altsasuko erdigunean eta merkataritza gunean estalki bat (pergola) paratzeko obra kontratua esleitzeko.

2. Ebazpen honen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua). Hala ere, eskumenen bereganatzea eraginkorra izanen da ebazpen hau sinatu eta biharamunetik.

3. Osoko Bilkurari bereganatze horren berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran".

Altsasun, 2022ko azaroaren 24an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2215933