250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Tokiko Gobernu Batzarrari kontratazioaren arloan eskuordetutako eskumena bereganatzea, Zumalakarregi plazako haur parkean oihalezko estalkia paratzeko obren kontratazioa onesteko

Alkatetzaren 1999/2022 Ebazpena, azaroaren 23koa.

Alkatetzaren uztailaren 18ko 1055/2019 Ebazpenaren bidez (152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abuztuaren 6an), Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu zitzaizkion kontratazio arloko eskumenak.

Altsasuko Udalak Zumalakarregi plazako haur parkean oihalezko estalkia paratzeko obren lizitazioa egin nahi du.

Arrazoi teknikoak direla eta (obra 2022ko abenduaren 31 baino lehen adjudikatu behar da), komeni da Alkatetzak eskuordetutako eskumena berriz bereganatzea, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10.1 artikuluan ezarritakoarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa). Izan ere, beharrezkoa da obrak lehenbailehen lizitatzea.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

1. Alkateak bereganatzea Tokiko Gobernu Batzarrari kontratazio arloan eskuordetutako eskumena, obra hauen kontratazioa egiteko espedientea onesteko: oihalezko estalkia paratzea Zumalakarregi plazako haur parkean.

2. Ebazpen honen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, bat etorriz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua). Hala ere, eskumenen bereganatzea eraginkorra izanen da ebazpen hau sinatu eta biharamunetik.

3. Eskumenaren bereganatzearen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran, bai eta Tokiko Gobernu Batzarrari ere.

Altsasun, 2022ko azaroaren 23an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2215684