250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Xehetasun-azterketa, 7. poligonoko 475. lurzatian. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, Alkatetzaren azaroaren 21eko 229/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen 7. poligonoko 475. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Jokin Burguetek eta David Zocok sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Oibarren, 2022ko azaroaren 22an.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L2215659