250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

22-01988 gora jotzeko errekurtsoa, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritako egonkortze-tasari dagokion lan publikoaren eskaintza partzialari buruzkoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea)

Iragarki honen bidez jakinarazten da 22-01988 gora jotzeko errekurtsoa jarri dela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10 –sarrera Eskirotz kaletik–, 31007 Iruña), Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko irailaren 9an hartutako erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez ezetsi egin zen berraztertzeko errekurtso bat, jarritakoa Batzarrak 2022ko maiatzaren 20an hartutako erabaki baten aurka, 2022ko enplegu publikoaren eskaintza partziala (2) onesteari buruzkoa baitzen. Haren bidez eskatzen da zuzenbidearen kontrakotzat deklaratu dadila eta indargabetu dadila euskara nahitaezko eskakizuna izatea liburutegiko arduradunaren 33003 lanpostuan eta kirol-koordinatzailearen 2400 lanpostuan.

Horregatik, pertsonak edo entitateak epatzen dira, baldin eta, errekurtsogilearen uziak baietsiz gero, haien eskubide edo interes legitimoak ukitzen ahal badira, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen uzi horiei kontra egiteko, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Udaleko Idazkaritzan.

Zizur Nagusian, 2022ko irailaren 2an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2216491