250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

22-02014 gora jotzeko errekurtsoa, deialdi honekin lotuta dagoena: deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, kirol-teknikariaren lanpostuan (euskarako nahitaezko C1 maila) aldi baterako kontratuarekin aritzeko

Iragarki honen bidez jakinarazten da 22-02014 gora jotzeko errekurtsoa jarri dela Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10 –sarrera Ezkirotz kalean–, 31007 Iruña) Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko irailaren 23an hartutako erabakiaren kontra. Erabaki horren bidez, deialdi bat onetsi zen, izangaien zerrenda bat eratzeko, kirol-teknikariaren lanpostuan (euskarako nahitaezko C1 maila) aldi baterako kontratuarekin aritzeko.

Horregatik, pertsonak edo entitateak epatzen dira, baldin eta, errekurtsogilearen uziak baietsiz gero, haien eskubide edo interes legitimoak ukitzen ahal badira, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen uzi horiei kontra egiteko, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Udaleko Idazkaritzan.

Zizur Nagusian, 2022ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2216531