250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZA

2022rako lan publikoaren eskaintza (ordezte tasa)

Zangozako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 29an egindako bilkuran, onetsi zuen 2022. urterako lan publikoaren eskaintza. Hona hemen erabaki horren xedapen zatia, hitzez hitz:

Lehenbizikoa.–Onestea Zangozako Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuta 22/2021 Legearen 20. artikuluak ezarritakoa ordezte-tasari buruz (Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legea):

1.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: udal agentea, 50.1 zenbakia duena plantilla organikoan. C maila. Sarbidea: oposizioa.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zangozan, 2022ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Lucia Echegoyen Ojer.

Iragarkiaren kodea: L2216353