250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA
–IRUÑEKO UDALEKO HAUR ESKOLAK–

Lan eskaintza publikoa 2022. urterako

Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoko Gobernu Batzordeak, 2022ko azaroaren 24an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan harturik Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren Plantilla Organikoan dauden lanpostu hutsak, bat etorrita Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoarekin, eta ikusirik espedientean jasota dauden agiriak,

ERABAKITZEN DA:

1. 2022ko Lan Eskaintza Publikoa –Egonkortzekoa– onestea Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoarentzat:

–Haur Eskoletako zuzendarien 2 lanpostu.

–Haur Eskoletako hezitzaileen 16 lanpostu.

2. 2022ko Lan Eskaintza Publikoa –Berritzekoa– onestea Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoarentzat:

–Haur eskoletako zuzendarien 1 lanpostu.

–Haur Eskoletako hezitzaileen 4 lanpostu.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren 2022. urterako Lan Eskaintza Publikoa –Berritzekoa–.

Iruñean, 2022ko azaroren 28an.–Lehendakaria, Fernando Sesma Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2216286