250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Deialdia, zerbitzu anitzetako arduradun izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Uharteko alkateak 2022/1537 ebazpena eman zuen 2022ko azaroaren 23an. Hona hemen haren xedapen zatia:

"Lehena.–Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, Uharteko Udalaren zerbitzuko zerbitzu anitzetako arduradun izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian. 2006/2022 espedientea.

Onartuak: Zurbano Peñas, Txemari.

Baztertuak: inor ez.

Bigarrena.–Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

Hirugarrena.–Ebazpen honen xedapen zatia igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko".

Uharten, 2022ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2216290