250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

GOIZUETA

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Alkatetzaren 2022ko azaroaren 24ko Ebazpenaren bidez, Goizuetako Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat funtzionario-araubidean oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta haren oinarriak onartu dira.

Goizuetan, 2022ko azaroaren 24an.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Goizuetako Udalaren zerbitzura dagoen zerbitzu anitzetako langile lanpostua oposizio-lehiaketa bidez eta funtzionario-erregimenean betetzea.

1.2. Izendapenak, ondorio guztietarako, Goizuetako Udalaren funtzionario-izaera emango dio izendatuari, karguaz jabetzen den egunetik, eta, hala badagokio, afiliatua eta Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean alta emana izango da.

1.3. Lanpostuak D mailari dagozkion ordainsariak izango ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuan, ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduan, xedatutakoaren arabera, bai eta plantilla organikoan ageri diren ordainsari osagarriak ere.

1.4. Deialdia egin duen administrazioak ezarriko du lan-ordutegia eta lanaldi-erregimena, zerbitzuaren beharrizanak kontuan hartuta, eta horiek ere kontuan hartuta aldatu ahal izango da.

1.5. Izendatuak honako zeregin eta eginkizun hauek bete beharko ditu, adierazpen gisa soilik eta ez-baztertzaile gisa:

–Herriaren garbiketa lan orokorrak, hiriguneko kaleak, frontoia eta beste gune publiko batzuk garbitzeko lanak, paperontziak hustea.

–Igeltserotza-lanak, oro har, eta udal-eraikietako, instalazioetako eta biltegietako mantentze-lanak.

–Zerbitzuaren berezko makineria, erreminta eta lanabesak maneiatzea, mantentzea eta konpontzea.

–Hiri-altzariak instalatzea eta mantentzea: zutoinak, seinaleak, farolak, bankuak, etab.

–Altzariak eta tresnak lekualdatzea eta jartzea. Jaietako eta ekitaldi publikoetako agertokiak, hesiak eta gainerako tresnak muntatzea eta desmuntatzea.

–Ibilgailuak gidatzea eta obra arin eta ertaineko makinak erabiltzea (B motako gidabaimena barne).

–Uren kontrol analitikoa.

–Udal-azpiegiturak eta -eraikiak mantentzeko eta konpontzeko hainbat lan egitea: elektrizitatea, pintura, igeltserotza, soldadura, arotzeria, mekanika, garbiketa, zangak irekitzea eta ixtea.

–Udaleko beste zerbitzu batzuekin lankidetzan aritzea, hala eskatzen zaienean, eta kanpoko zerbitzuekin koordinatzea, langile espezializatuak behar direnean.

–Udaleko administrazio-zerbitzuei laguntzeko eta mandatuak egiteko hainbat lan egitea, hala nola iragarkiak jartzea, bandoak, udal-publizitatea, agiriak helaraztea.

–Baso-lanak, oro har, zuhaitzek inaustea, baso-itxiturak muntatu eta desmuntatzea, zuhaitzak markatzea, belar-sastrakak garbitzea, zuloak egitea eta mendi teknikariek adierazitako zereginetan laguntzea.

–Udal pistak eta bideak mantentzeko lanak.

–Lanean erabiltzen dituzten ibilgailuen oinarrizko mantentze-lanak eta kontserbazioa egitea.

Era berean, honako zeregin orokor hauek ere zerbitzu anitzetako karguari dagozkio:

–Segurtasun- eta higiene-arauak betetzea, egiten den zeregin bakoitzerako babes-ekipamendu egokiak behar bezala erabilita.

–Udal-ordenantzak betetzen direla kontrolatzeko, jarraipena egiteko eta ikuskatzeko lanak.

–Ezarritako lan-programa betetzeak eta zerbitzuaren beharrek noizbehinka eta ordutegi-malgutasunari dagokionez planteatzen dituzten eskakizunetara egokitzea.

–Udalak agindutako edozein motatako udal-zerbitzuak eta beste edozein zeregin betetzea.

1.6. Plazarik gabe gainditu duten izangaien zerrendarekin, aldi baterako kontratazioak egiteko zerrenda bat osatuko da, eta Goizuetako Udalean zerbitzu anitzak emateko sor litekeen edozein beharretarako erabili ahal izango da.

Kontratazioak hautaketa-probak gainditu dituzten izangaien puntuazio-hurrenkeraren arabera egingo dira. Zerrenda horrek 5 urteko balioa izango du.

1.7. Oinarri hauetan aurreikusi ez den orori dagokionez, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onartutako Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginean, hura garatzeko eta betearazteko emandako Sarrera Erregelamenduan eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedatutakoari jarraituko zaio.

2.–Izangaien betekizunak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartua izateko, hautagaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

a) Espainiako nazionalitatea edo Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea izatea, edo Europako Erkidegoak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuan dagoen estatu bateko nazionalitatea, betiere langileen zirkulazio askea aintzat hartuta.

Era berean, parte hartu ahal izango dute espainiar nazionalitatea duten pertsonen ezkontideek, Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea dutenek edo aipatutako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan sartutako estatuetako nazionalitatea dutenek, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta pertsona horien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta 21 urtetik beherakoak badira edo haien kontura bizi diren adin horretatik gorakoak badira.

b) Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea.

c) Eskola Graduatuaren titulua, lehen mailako Lanbide Heziketako titulua edo baliokidea izatea, edo titulu hori lortzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiria, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.

d) Dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Funtzio publikoak betetzeko ezgaituta edo etenda ez egotea, eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizita ez egotea.

f) Euskararen ahozko eta idatzizko B1 ezagutza duela egiaztatzea, dela hizkuntza-eskola ofizial batek emandako gaitasun-agiria aurkeztuta, dela baliokidetzat aitortutako titulazioa aurkeztuta, dela euskararen ezagutza-probak eginda, oposizio-fasea egin aurretik.

h) B motako gidabaimena izatea.

2.3. Oinarri honetan jasotako baldintza guztiak, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunari buruzkoak izateaz gain, hautaketa-prozeduran eta kontratazio-aldian ere bete beharko dira.

3.–Eskabideak aurkeztea.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Goizuetako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, 30 egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bai aurrez aurre (Goizuetako Herriko Plaza 4, 1.a, 31754 Nafarroa), 09:00etatik 12:30era, bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz. Azken eguna baliogabea bada, aurkezteko epea hurrengo egun baliodunera luzatuko da.

Eskabideek I. eranskin gisa argitaratutako eredua bete beharko dute. Eredu horretan, eskabide-orriak aurkezteko epea amaitzen den egunerako eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute hautagaiek.

Parte hartzeko eskabidea elektronikoki aurkezten bada Goizuetako Udalaren Erregistro Elektroniko Orokorrean, Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez egingo da (https://sedeelectronica.goizueta.eus).

Eskabidea Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako beste erregistroren batean aurkezten bada, horren berri emango zaio Goizuetako Udalari posta elektroniko bidez (udala@goizueta.eus), dokumentazioa ze erregistroan aurkeztu den adieraziz.

Eskabidea posta-bulego batean aurkeztea erabakitzen bada, gutun-azal irekian egingo da, Correoseko langileek data eta zigilua jar ditzaten, ziurtatu aurretik. Gainera, horren berri emango zaio Goizuetako Udalari posta elektroniko bidez (udala@goizueta.eus).

Eskabideek honako baldintza hauek bete beharko dituzte atzera bota ez daitezen:

a) Hautagaiek eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute.

b) Lehiaketa-fasean kontuan hartuko diren merezimenduei buruzko datuak jaso beharko dituzte. Ez dira baloratuko eskabidean adierazten ez direnak eta behar bezala egiaztatzen ez direnak.

3.2. Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) NANaren edo identifikazio-agiri baliokidearen kopia konpultsatua.

b) Deialdi honetako 2.1.c. atalean eskatzen diren titulazioen kopia kautotua edo fotokopia (jatorrizkoarekin batera aurkeztuko da, konpultsatzeko).

c) Izangaiak lehiaketa-fasean baliatu nahi dituen merezimenduak egiaztatzen dituzten jatorrizko ziurtagiriak, edo bide horretatik egiaztatu ezin diren alderdiak badira, tituluen kopia kautotua edo fotokopia (jatorrizkoa erantsita, konpultsatzeko), ikastaroetara joan izanaren egiaztagiriak eta baloratu nahi diren beste batzuk.

d) Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako euskara-mailaren gaitasun-agiriaren edo ofizialki baliokidetzat aitortutako titulazioaren kopia kautotua edo fotokopia (jatorrizkoa ere aurkeztu beharko da, konpultsatu ahal izateko).

e) B gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

3.3. Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

3.4. Aurreko paragrafoetan aurreikusitakoa betetzen ez bada, hautagaia kanpoan geratuko da.

3.5. Ezgaitasun aitortua duten izangaiek hori egiaztatzen duen agiria erantsi beharko diote parte hartzeko eskabideari, organo eskudunak emana. Halaber, beharrezkotzat jotzen dituzten denbora eta bitartekoen egokitzapenak eskatu ahal izango dituzte; kasu horretan, eskabidean adierazi beharko dute, eta, gainera, aparteko orri batean adierazi beharko dute zer desgaitasun duten eta zer egokitzapen eskatzen dituzten.

4.–Izangaiak onartzea eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea amaituta, Goizuetako alkate-udalburuak ebazpena emango du onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onartzeko, eta Nafarroako Aldizkari OfizialEAN eta Goizuetako Udalaren iragarki-oholean eta www.goizueta.eus web orrian argitaratzeko aginduko du.

4.2. Baztertutako pertsonarik ez badago, onartutakoen behin betiko zerrenda onartuko da zuzenean, eta probak non, noiz eta zein ordutan hasiko diren zehaztuko da.

4.3. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun baliodunen barruan, baztertutako izangaiek erreklamazioak egin ahal izango dituzte eta, hala badagokio, egin ditzaketen akatsak zuzendu.

4.4. Epe hori igaro eta erreklamazioak ebatzi ondoren, alkate-udalburuak ebazpena emango du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onartzeko, eta Nafarroako Aldizkari OfizialEAN eta Goizuetako Udalaren iragarki-oholean eta www.goizueta.eus web orrian argitaratzeko aginduko du. Argitalpen horretan probak hasteko lekua, eguna eta ordua zehaztuko dira.

4.5. Onartutako pertsonen zerrendan agertzeak ez du esan nahi deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela aitortzen zaienik. Aurkeztutako dokumentazioa edo Udalaren esku dagoen dokumentazioa aztertuta ondorioztatzen bada ez dutela eskatutako baldintzaren bat, deialdian parte hartzetik erator daitezkeen eskubide guztiak galduko dituzte.

4.6. Onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendak argitaratzean, jakinarazpena egin dela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 41. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

5.–Epaimahai kalifikatzailea.

5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Lehendakaria: Unai Miranda Berroeta, Goizuetako alkate-udalburua.

Ordezkoa: eskuordetzen duena.

1. mahaikidea: Miguel Angel Muñoz Sastre, Arpana Formacion Forestal SL enpresako teknikari ebaluatzailea.

Ordezkoa: eskuordetzen duena.

2. mahaikidea: Oier Etxebeste Madariaga, Oiartzungo Udaleko Brigadako argiketarien arduraduna.

Ordezkoa: eskuordetzen duena.

3. mahaikidea: Fermin Mitxelena Otaño, Hernaniko Udaleko Brigadako arduraduna.

Ordezkoa: eskuordetzen duena.

4. mahaikide-idazkaria: Goizueta-Aranoko Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: eskuordetzen duena.

Epaimahaia hautaproben aurretik eratu beharko da.

5.2. Epaimahaia ezin izango da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bertaratu gabe.

5.3. Epaimahaiko idazkariak egingo ditu dagozkion aktak, eta epaimahaiko kide guztiek sinatuko dituzte.

5.4. Epaimahai kalifikatzailea osatzen dutenek ezin izango dute parte hartu, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluko parte ez hartzeko arrazoiak agertzen badira.

Era berean, epaimahaiko kideak errefusatu ahal izango dira inguruabar horiek gertatzen direnean, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako moduan.

Legez ezarritako abstentzio- eta errefusatze-arrazoiak aplikatuz epaimahaiaren osaeran aldaketaren bat gertatzen bada, aldaketa hori onartutako eta baztertutako izangaien zerrendekin batera argitaratuko da.

5.5. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sor daitezkeen arazo guztiak.

5.6. Epaimahaiak aholkulari espezialistak sartu ahal izango ditu proba guztietarako edo batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira, eta epaimahaiari lagunduko diote espezialitate horietan oinarrituta bakarrik.

6.–Euskara proba.

6.1. Hizkuntza Eskola Ofizialak emandako euskarazko gaitasun-titulua edo baliokidea ez duten izangaiek, oposizio-lehiaketaren fasea hasi aurretik, euskara badakitela egiaztatu beharko dute. Horretarako, bi proba egin beharko dituzte: idatzizkoa bata, eta ahozkoa bestea. Proba horiek, guztira, gai edo ez-gai kalifikazioa izango dute. Ezagutza-maila B1 edo baliokideari dagokiona izango da.

Probak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (INAP-Euskarabidea) teknikariek egingo dituzte.

6.2. Proba hori bete ondoren, gai kalifikazioa lortu dutenak edo gaitasun-titulua edo baliokidea dutenak lehiaketa-oposizio probetara igaroko dira.

7.–Oposizio lehiaketaren garapena.

7.1. Lehiaketa-oposizioak bi fase izango ditu: lehenengoa, lehiaketarena, eta, bigarrena, oposizioarena, oinarri hauetan adierazitako moduan. Oposizio-lehiaketa hori deialdia argitaratu eta gutxienez bi hilabete igaro ondoren hasiko da.

7.2. Onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda onartzeko ebazpen berean, oposizio-aldia osatzen duten ariketak non, noiz eta zein ordutan hasiko diren zehaztuko da. Gainerako probak egiteko hurrengo iragarkiak Goizuetako Udaleko iragarki-oholean eta www.goizueta.eus web orrian argitaratuko dira, gutxienez 48 ordu lehenago.

8.–Lehiaketa fasea (30 puntu).

Lehiaketa-fasea ez da baztertzailea, eta izangai bakoitzaren merezimenduak balioestea du helburu. Nolanahi ere, deitutako lanpostuaren berezko eginkizunekin zuzenean lotutako gaiei buruzkoak izango dira. Gehienez 30 puntu lortu ahal izango ditu.

Epaimahaiak, baremo honen arabera, izangaiek oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean alegatu eta agiri bidez frogatutako merezimenduak baloratuko ditu, jatorrizko agiriekin edo behar bezala konpultsatutakoekin. Hala egin ezean, ez aurkeztutzat joko dira.

a) Esperientzia profesionala (gehienez 20 puntu)

a.1) Zerbitzu anitzeko lanpostuan edozein herri-administraziotan egindako zerbitzuengatik, 2 puntu urteko.

a.2) Zerbitzu anitzeko lanpostuan enpresa pribatuaren esparruan emandako zerbitzuengatik: 1,5 puntu urteko.

Aurreko atalean baturak ezin izango du 20 puntu gainditu.

b) Prestakuntza osagarria (gehienez 10 puntu).

–Deialdi honen xede diren eginkizunekin pareka daitekeen LH II-ko edo unibertsitateko titulazio bakoitzeko: 3,5 puntu. Atal honetan, gehienez ere, 7 puntu lor daitezke.

–Lanpostuari buruzko gaietan hobetzeko ikastaroak. Puntuazioa honela emango da:

  • 30 ordu edo gehiagoko ikastaro bakoitzeko: 0,50 puntu. Atal honetan gehienez 3 puntu lor daitezke.

Ez da puntuatuko hogeita hamar ordu baino gutxiagoko ikastarorik. Iraupena jasota ez duten prestakuntza-ikastaroen egiaztagiriak ez dira kontuan hartuko.

–Titulazio akademiko bat lortzeko ikasketa-plan bat osatzen duten ikastaroak ez dira baloratuko.

Atalaren batura ez da inola ere 10 puntutik gorakoa izango.

Aurreko ataletan aurreikusitako merezimenduak zenbatzeko, lehiakideak lan egin zuen enpresaren edo administrazio publikoaren ziurtagirien bidez egiaztatuta, kontuan hartuko dira lan-araubidean, aldi baterako edo araubide finkoan, administrazio-araubidean, bitarteko erregimenean edo jabetzan emandako zerbitzuak, baina, aldi berean, atal batean baino gehiagotan emandako zerbitzuak aldi berean badira, puntuazio handiena esleituta duen zerbitzuak bakarrik zenbatuko dira aldi berean.

Egiaztatutako esperientzia-denborak urte osoak osatzen ez baditu, dagokion proportzionaltasuna lortuko da. Proportzionaltasuna hileroko osoen arabera kalkulatuko da, eta gutxienez hileko soldata osoa egiaztatzen duten kasuak bakarrik hartuko dira kontuan.

Lanaldia osoa ez bada ere, dagokion proportzionaltasunaren arabera kalkulatuko da. Lanaldia osoa ez bada, emandako zerbitzuez gain, egindako lanaldi mota ere zehaztu beharko da.

Merezimenduen balorazioa oposizio-faseko proba gainditu duten izangaiei bakarrik egingo zaie, eta emaitzak Goizuetako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko dira, eta 5 egun balioduneko epea irekiko da interesdunek egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Epaimahaiak edozein unetan eskatu ahal izango ditu hautagaiek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.

9.–Oposizio fasea (70 puntu).

9.1. Oposizio-faseak honako proba hauek izango ditu, eta gehienez 70 puntu.

a) Ariketa teoriko bat. Epaimahaiak zehaztutako test moduko galdetegia, gehienez ere ordu eta erdiko epean, teoriko-praktikoak, deialdi honen II. eranskineko gai-zerrendari dagokionez.

Ariketa honetan 0-30 puntu emango dira, eta 15 puntu baino gutxiago lortzen dituzten izangaiak kanporatuta geratuko dira.

Epaimahaiak Udaletxeko iragarki-oholean eta Udalaren web-orrian argitaratuko du izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin, eta hurrengo ariketa egiteko eguna, ordua eta gutxienez berrogeita zortzi ordu lehenago adieraziko du.

b) Ariketa praktiko bat. Epaimahaiak zehaztutako proba praktiko bat edo batzuk izango dituen, I. eranskineko gai-zerrendari buruzko tresnak edo egoerak erabiltzeari dagokionez.

Epaimahaiak erabakiko du ariketa honetako probak egun bakar batean edo egun desberdinetan egin behar diren, bai eta proben iraupena ere, ezartzen den edukiaren arabera.

Ariketa honen gehieneko puntuazioa 40 puntukoa izango da, eta zati proportzionalean baloratuko da ariketa bakoitza, 40 puntu zati egin beharreko proba kopurua. Proba guztietan gutxienez 20 puntu lortu beharko dira. Aipatutako 20 puntuak lortzen ez dituen izangaia kanporatuta geratuko da.

9.2. Proba bakoitzaren kalifikazioa amaitu ondoren, epaimahaiak behin-behineko kalifikazioak jarriko ditu Goizuetako udaletxeko iragarki-taulan eta udalaren web-orrian, eta bost egun balioduneko epea emango du izangaiek alegazioak egin ditzaten. Epaimahaiak alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko kalifikazioak onetsiko dira. Kalifikazio horiek udaletxeko iragarki-taulan eta web orrian ere jarriko dira, eta, kasuan kasu, onartutako eta kanporatutako izangaiak ere adieraziko dira, baita hurrengo proba egiteko tokia, eguna eta ordua ere, gutxienez berrogeita zortzi ordu lehenago.

9.3. Oposizio-faseko proba guztiak deialdi bakarraren bidez egingo dira. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio-agiri bat eraman beharko dute. Oposiziotik kanpo geratuko dira iragarritako egun, ordu eta lekuetan agertzen ez diren edo aipatutako agiriren baten bidez identifikatzen ez diren izangaiak.

9.4. Hautaprobak egitean, eskaeran hala eskatu duten eta desgaitasun aitortua duten izangaientzat, horiek egiteko behar diren denboren eta bitartekoen egokitzapen posibleak eta beharrezkoak ezarriko dira.

9.5. Oposizio-lehiaketaren azken emaitzan gertatzen diren berdinketak proba praktikoan puntuaziorik handiena lortzen dutenen alde ebatziko dira.

10.–Onartutakoen zerrenda eta izendapen-proposamena.

Kalifikazioa amaitu ondoren, epaimahaiak iragarki-oholean eta Goizuetako Udalaren web-orrian argitaratuko du gainditu dutenen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera, hautagai bakoitzak lehiaketa eta oposizio faseetan lortutako kalifikazioak gehituta, eta Goizuetako Udaleko alkatetzara bidaliko ditu, espediente osoarekin batera, oposizio-lehiaketa gainditu dutenen zerrenda eta puntuazio handiena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen-proposamena. Izendapen-proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Proposamena loteslea izango da Administrazioarentzat.

11.–Dokumentuen aurkezpena.

11.1. Izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari OfizialEAN argitaratu eta hogeita hamar egun naturaleko epean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Udal Erregistro Orokorrean:

a) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaituta edo etenda ez dagoela eta administrazio publiko baten zerbitzutik bananduta ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena.

Proposatutako izangaiek ez badute espainiar nazionalitatea, zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, beren estatuan funtzio publikoan sartzea eragozten duen diziplina-zehapenik edo zigor penalik ez dutela adieraziz.

b) Interesdunak lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duen mediku txostena, Goizuetako Udaleko Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuko mediku taldeak egina.

Azterketa mediko horretan gai kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak ezin izango dira funtzionario izendatu.

c) Ezgaitasun aitortua duten izangaiek, gainera, deialdiaren xede den lanpostuarekin bateragarria dela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dute, balioespen- eta orientazio-talde eskudunek emana.

d) Nafarroako Foru Araubidea errespetatzeko, Konstituzioari eta legeei men egiteko eta karguaren betebeharrak zintzo betetzeko zina edo promesa.

e) Hala badagokio, Goizuetako Udalak eskatzen dien dokumentazio osagarria.

11.2. Aipatutako epearen barruan eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituena ezin izango da izendatu, eta bere jarduera guztiak baliogabetuta geratuko dira, deialdian parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik izan dezakeen erantzukizunari kalterik egin gabe.

11.3. Aurreko paragrafoan aurreikusitako kasuan, 8. oinarrian aipatzen den gainditutakoen zerrendako hurrengo izangaiarekin beteko da lanpostua, eta aurreko paragrafoetan adierazitako moduan beteko da.

12.–Izendapena eta jabetza hartzea.

12.1. Hautaketa-prozesua amaitu eta aurreko 11.1 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu ondoren, alkatetzaren ebazpen bidez, Goizuetako Udaleko funtzionario -zerbitzu anitzetako enplegatu- izendatuko da.

12.2. Izendapen hori Nafarroako Aldizkari OfizialEAN argitaratuko da.

12.3. Izendatutako izangaia hilabeteko epean jabetu beharko da lanpostuaz, izendapena jakinarazten denetik zenbatzen hasita. Epe horretan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez bada, izendapenetik eratorritako eskubide guztiak galduko ditu, 11.2 oinarriaren modu eta ondorioetan. Kasu horretan, 11.3 oinarrian xedatutakoa beteko da.

13.–Helegiteak.

Deialdi honen, bere oinarrien eta berau aplikatzeko egintzen aurka, nahi izanez gero, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa egintza eman duen organoari, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

c) Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten edo argitaratzen den egunean hasi eta hilabeteko epean.

Epaimahai kalifikatzailearen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio alkate jaunari, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi eta hurrengo hilabetean.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

I. Eranskina.–Eskabide orria (DOC).

II. ERANSKINA

Gaitegia

1. gaia.–Goizuetako Udalaren antolaketa, zein mankomunitatetakoa den, eskumenak. Goizuetako udalerria ezagutzea.

2. gaia.–Aritmetikako eta geometriako oinarrizko arauak.

3. gaia.–Eskatutako titulazio-mailaren hizkuntza eta ortografia.

4. gaia.–Mantentze elektrikoko oinarrizko lanak egiteko ezagutzak: oinarrizko kontzeptuak. Argiketariaren oinarrizko erremintak: erabilera eta maneiua. Mekanismo elektrikoak. Lanparak: lanpara motak. Larrialdietako argiak.

5. gaia.–Eraikinetako banaketa-koadroak, potentzia kontrolatzeko etengailua, magneto termikoak eta diferentzialak.

6. gaia.–Oinarrizko argiztapen-zirkuituak: etengailuak, kommutadoreak, entxufe-oinarriak, lanparak, zebagailuak eta erreaktantziak. Zirkuitu bereziak, alarmak, larrialdiak, komunikazio-sareak.

7. gaia.–Argiteria publikoko zirkuituak. Aginte-zentroak, babesak eta kontrol-gailuak. Kanpoko luminaria motak eta horien ezaugarriak.

8. gaia.–Eskema elektrikoak eta iturgintzakoak ulertzea.

9. gaia.–Zurgintzako eta metalezko arotzeriako oinarrizko mantentze-lanak egiteko ezagutzak. Ateak, leihoak eta pertsianak doitzea. Oinarrizko kontzeptuak. Metrologia. Barauts motak. Zurgintzako erremintak: eskuzkoak eta elektrikoak. Erabilera eta maneiua. Garbiketa eta mantentze-lanak. Arotzeria metalikoko erremintak: eskuzkoak eta elektrikoak. Erabilera eta maneiua. Mantentze-lanak. Lotura-sistemak. Ate eta leihoetako burdineria: motak. Sarrailak eta bonbinak: motak. Mantentze-lanak.

10. gaia.–Iturgintzako, berokuntzako eta saneamenduko oinarrizko mantentze-lanak egiteko ezagutzak. Oinarrizko kontzeptuak. Iturgintzako erremintak: erabilera eta maneiua. Aparatu sanitarioak. Aparatu sanitarioak mantentzea. Txorrotak: motak. Matxurak eta konponketak. Hodiak eta osagarriak: motak. Lotura-sistemak. Iturgintzako instalazio baten osagaiak: motak. Funtzioa. Berokuntza-instalazio baten osagaiak: funtzioa. Igorleak: motak. Igorleen balbulak: igorleen balbulen motak eta funtzioa. Berokuntza-zirkuituak. Berokuntza-instalazioa betetzea, hustea eta purgatzea. Saneamendua: erretenak. Zorrotenak. Kutxetak: motak eta funtzioa.

11. gaia.–Igeltserotza eta pintura mantentzeko oinarrizko lanak egiteko ezagutzak. Oinarrizko kontzeptuak. Igeltserotzako erremintak: eskuzko erremintak eta erreminta elektrikoak. Erabilera eta maneiua. Garbiketa eta mantentze-lanak. Oreak, morteroak eta itsasgarriak. Bitarteko osagarriak: motak. Segurtasun-neurriak. Pinturako eskuzko erremintak eta tresnak: erabilera eta maneiua. Garbiketa eta mantentze-lanak. Pinturak: Pintura motak. Pinturak aplikatzeko metodoak. Bernizak: berniz motak. Bernizak aplikatzeko metodoak.

12. gaia.–Soldadura. Mantentze-lanen kontzeptu orokorrak eta oinarrizko eragiketak.

13. gaia.–Basogintzako eta basogintzako lanak egiteko jarduera orokorrak. Sasi-garbitzeko makina eta motozerra erabiltzea, erabilitako makineria mantentzea. Baso-itxiturak egitea, mantentzea eta konpontzea.

14. gaia.–Lorategiak eta berdeguneak mantentzeko eta kontserbatzeko oinarrizko lanak egiteko ezagutzak: oinarrizko kontzeptuak. Erremintak: eskuzkoak, elektrikoak eta motordunak. Erabilera eta maneiua. Garbiketa eta mantentze-lanak. Berdeguneak garbitzea. Ureztatzea: ureztatze-sistemak. Ureztatze-sistemaren elementuak. Ureztatzeko garaia eta unea. Berdeguneak ongarritzea: ongarri motak. Abonatzeko garaia. Inausketa: inausketa garaia. Inausketa mota.

15. gaia.–Azaroaren 8ko 31/1995 Legea, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa: I. kapitulua: Xedea, aplikazio-eremua eta definizioak. Ergonomia lanpostuan. Kargak eskuz maneiatzea. Ahalegin fisikoaren berezko arriskuak. Arrisku biologikoak. Arrisku kimikoak. Lorezaintzako, elektrizitateko, iturgintzako, igeltserotzako, soldadurako, mantentze mekanikoko, zuraren pinturako eta arotzeriako jarduerarekin lotutako norbera babesteko ekipamendua eta segurtasun-arauak.

16. gaia.–Honako hauek segurtasun-baldintzetan erabiltzea:

–Metalezko aldamio tubularrak, eskailerak eta plataforma jasotzaileak.

–Zamalanetako kamioia eta garabi-zubia.

–Erorikoen aurkako sistemak eta ekipoak.

17. gaia.–Segurtasuna altuerako lanetan. Oinarrizko printzipioak.

Iragarkiaren kodea: L2215889