250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Enplegu publikoaren eskaintza partziala, 2022rako ordezte-tasarekin loturik

Cintruenigoko Udaleko alkateak 2022-0482 Ebazpen eman zuen 2022ko azaroaren 29an. Hona hemen:

"Ikusirik 2022rako plantilla organikoaren behin betiko onespena (hartan sartzen dira Udalaren plantilla eta San Francisco de Asís Udal Patronatua erakunde autonomoarena) eta kontuan harturik plantilla organikoan ageri diren lanpostu hutsak (lanpostu huts horiek ez dira sartu aurreko enplegu publikoaren eskaintzetan eta espedientean txertatu den txostenean zerrendatzen dira; Langileria Arloak egin du txostena).

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluko g) letrak xedatzen duela alkatearen eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkuran onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat.

Ikusirik Estatuko 2022ko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28eko 22/2021 Legeak halako muga eta baldintza batzuk ezartzen dituela Administrazio Publikoetan langile berriak sartzeko.

Dauden beharrak azterturik eta kontuan harturik egonkortze EPE bat aurrera eramaten ari dela, administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko 20/2021 Legeari lotuta; eta, era berean, kontuan harturik Udala lanpostuak baloratzeko azterketa-prozesu batean murgilduta dagoela gaur egun.

Kontuan harturik Langileria Arloak, egoitzaren zuzendaritzak, eta udal kontu-hartzailetzak egindako txostenak (honako alderdi hauei buruz: zor finantzarioaren zenbatekoa aurreko ekitaldiko abenduaren 31n eta ekitaldi honetan aurrekontu-zuzkidura duten lanpostuak), bai eta Langilearia Arloak egindako beste txostena ere (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legearen 24.7 artikuluak agintzen duen genero-inpaktuari buruzko txostenaren eskaeraren gainean).

Kontuan harturik espedientearen ondorioz hauek direla eskaintza honetan sartu beharreko lanpostuak:

–R05 lanpostua: erizaina (ordezte-tasa).

–R21 lanpostua: gerokultorea (ordezte-tasa).

–R29 lanpostua: gerokultorea (ordezte-tasa).

–R38 lanpostua: mantentze-lanaka (ordezte-tasa).

Kontuan harturik sindikatuetan izandako negoziazioa Negoziazio Mahai Orokorrean.

Ikusirik San Francisco de Asís Udal Patronatua erakunde autonomoaren batzarrak 2022ko azaroaren 23an hartutako erabakia, enplegu publikoaren 2022rako eskaintza partziala (ordezte-tasarekin) onestekoa.

Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 133/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoarekin bat, lan publikoaren eskaintza onetsita, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

EBATZI DUT:

1. Onestea enplegu publikoaren eskaintza partziala, 2022rako ordezte-tasarekin loturik, ondotik ematen dena, aurrekontuan dagokion zuzkidurarekin, behar diren hautaproben bitartez bete dadin:

–Udala:

  • bat ere ez.

–San Francisco de Asís Udal Patronatua erakunde autonomoa:

  • Lanpostu zk.: R05. Lanpostuaren izena: Erizaina. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.
  • Lanpostu zk.: R21. Lanpostuaren izena: Gerokultorea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: Lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.
  • Lanpostu zk.: R29. Lanpostuaren izena: Gerokultorea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.
  • Lanpostu zk.: R38. Lanpostuaren izena: Mantentze-lanak. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

2. Onetsitako lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aldez aurreko urrats gisa, gero lanpostu huts horiek betetzeko hautapen prozeduren deialdiak egiteko.

3. Ebazpen hau behin betikoa da bide administratiboan. Beraz, honako errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke haren kontra (eta ez da zilegi izanen errekurtsorik paratzea, harik eta ebazteko tramiteetan dagoen errekurtsoa espresuki ebatzi arte edo ustezko ezespena gertatu arte):

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean".

Cintruenigon, 2022ko azaroaren 29an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2216094