250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARBIZU

Berraztertzeko errekurtsoa deialdi honen aurka: deialdia, lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legeari (lege horrek premiazko neurri batzuk ditu hizpide, behin-behinekotasunamurrizteko enplegu publikoan)

Sonia Herce Azanzak, Gorputz Hezkuntzako eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Lizentziadunen Nafarroako Elkargo Ofizialaren ordezkari gisa, berraztertzeko errekurtsoa jarri du ebazpen honen bidez onetsitako oinarrien aurka: 64/2022 Ebazpena, urriaren 21ekoa, onesten duena deialdi bat lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean (2022ko 215. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 31koa).

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Arbizuko Udalaren Erregistro Orokorrean (Kale Nagusia 7), Arbizuko Udalaren Erregistro Orokor Elektronikoan edo lege horretan adierazitako edozein bide erabiliz.

Interesdunek errekurtsoaren kopia bat eskatzen ahalko dute Arbizuko Udalaren Erregistro Orokor Elektronikoan, eta horretarako posta elektronikoko helbide bat adierazi beharko dute eskabidean, kopia hara bidaliko zaie eta.

Arbizun, 2022ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2216430