250. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

2022ko lan publikoaren eskaintza handitzea (ordezte-tasa)

Antsoaingo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko apirilaren 28an egindako bilkuran, 2022rako enplegu publikoaren eskaintza onetsi zuen, eta bertan sartu zituen egonkortze prozesuari dagozkion lanpostuak, kontuan hartuta bai abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (haren bidez premiazko neurriak ezarri ziren enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko), bai Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 22/2021 Legearen 20. artikuluak ordezte-tasari buruz ezarritakoa.

Ordezte-tasari dagozkion lanpostuak betetzeari dagokion, hartutako erabakian kontuan hartu zen soilik Mantentze-lanetako arduradunaren lanpostua (5001 zk. plantilla organikoan) betetzen ari zenak erretiroa hartu izanak eragindako ordezte-tasa. Ordezte-tasa sortzeko ondorioetarako ez zen kontuan hartu, aldiz, Garbiketako peoiaren (5008 zk. plantilla organikoan) lanpostua betetzen ari zenak lanpostua utzi izena erretiroa dela-eta. Izan ere, lanpostu hori Udalaren plantillan sartu zen enpresa-subrogazioko prozesu baten ondorioz eta lan-kontratudun ez finko mugagabearen izaera zeukan. Langile mota hori, bada, ordezte-tasaren zenbaketatik kanpo dago.

2022ko ekitaldirako Estatuko Aurrekontu Orokorren 22/2021 Legeak mugak ezartzen ditu urteko ohiko lan-eskaintza publikoa onartzeko.

Ikusirik ordezte-tasari lotutako 2022ko EPEa handitzeko proposamena, bertan adierazitako arrazoietan oinarrituta.

Ikusirik 22/2021 Legeko xedapenak eta enplegu publikoaren eskaintzak onesteari buruzko foru araudia, azterturik plantilla organikoa eta langileen zerrenda araudi horietan xedatutakoari dagokionez, eta langileen ordezkariekin nahitaez negoziatu ondoren, Antsoaingo Udalaren Gobernu Batzarrak honako hau erabaki du, aho batez:

Lehenbizikoa.–Onestea Antsoaingo Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza handitzea, honako lanpostu hau barne hartuta, eta kontuan hartuta 22/2021 Legearen 20. artikuluak ezarritakoa ordezte-tasari buruz (Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legea):

Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: garbiketako peoia; 5008 zenbakia plantilla organikoan. E maila. Lanaldia: partziala. Hizkuntza-eskakizuna: merezimendua. Sarbidea: oposizioa. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2022ko azaroaren 28an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2216026