25. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Xehetasun-azterketa, Badostaingo 18. poligonoko 34. lurzatian. Hasierako onespena

Aditzera ematen da, Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko urtarrilaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi dela xehetasun-azterketa, Badostaingo 18. poligonoko 34. lurzatian, Duran Palomino Richard Edwardek sustatuta. Hori guztia, betetzeko ezartzen dena Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2022ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2201007