25. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Kudeaketako hitzarmena, Ariztigain SL kanpinaren saneamendu sarea lotzeko. Hasierako onespena

Sunbillako Udalak, 2021eko abuztuaren 6an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea kudeaketako hitzarmen bat, Ariztigain SL kanpinaren saneamendu sarea Nilsako araztegiarekin lotzeko. Ariztigain SLk aurkeztu du.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean gutxienez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sunbillan, 2022ko urtarrilaren 21ean.–Alkateordea, José Francisco Errandonea Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2201073